Aldasororen iritziak
Iritzi edo politikari buruzko testu bat irakurri ondoren askotan sartzen zaigu hauek komentatzeko eta norbaitekin eztabaidatzeko gogo hori. Neri horixe gertatu zait talde hau sortu denetik jaso diren idatziekin.
Besterik gabe danimarkan argitaratutako marrazkiei aipamena egiten dieten testuei buruz pare bat gauza esan nahiko nituzke: La hipocresía de su libertad de expresión, una frivolidad trágica , las caricaturas en la política de Oriente Medio, el primer ministro danes eta gora Al Qaeda testuak.
Nik uste baina komplexuagoa da gaia, interes, estratejia eta nazioarteko politikaren pertsonaia askok hartzen dute parte. Las caricaturas en la politica de Oriente Mediok beste testuekiko ikuspuntua aldatzen du apur bat, baita orain arte komunikabideek plazaratu dizkiguten ideiekiko. Egileek aldarrikatzen duten Israel-EEBB binomioaren erantzunkizun sakonaz ez da horren argi hitz egin gainontzeko kazetarien partetik, eta neurri batean harritu egin nau guri saldu diguten “krisia” oso sinplea zelako: Karikaturek musulmanen pentsakeran sakratuak diren irudi batzuk terrorismoarekin identifikatu ditu, europako nazio ugarik eta EEBBk berriz adierazpen askatasunaren eskubidearekin defendatuz.
Testu honek gainera danimarkako egunkari horren izaerari buruzko lehen aipamenak eman dizkit, dirudienez beraien defentsan aditzera eman duten prentsa askatasuna eta kazetaritza eta politikaren arteko independetzian beraiek ere kale egiten dute. Egia esan nik neuk ere biktimatzat hartuak nituen, baina informazio gehiago edukitzearekin batera iritzia apur bat aldatu zait, adierazpen askatasuna defendatzen dudan arren egunkariak argitarapen horiekin lortu nahi izan duen ezinegon politikoaren efektua benetan hausnartzeko modukoa iruditu zait.
Benetan zaila da adierazpen askatasuna definitzen saiatzea. Askotan gertatu izan zaigu askatasuna osoa dela esan eta elkarrizketan parte hartzen ari den beste pertsona batek proposaturiko adibide baten aurrean zalantzak piztea. Norberaren eskubideak beste batenak zapaltzen hastean amaitzen direla aipatzen da, eta horren aurrean nere galdera honakoa da: iraintzeko eskubidea dugu? Musika eta zinean esplizituki irainduak izan dira politikari, pentsalari etab. Horregatik zentsuratu edo galaraziak izan behar dira obra horiek? Giza eskubideen aurkako adierazpen edo jarrera arrazista edo xenofoboak onartuak izan al daitezke?
Beno, mila esker bidalitako testuengatik eta gai honi buruzko eztabaida zabaltzearen esperantzarekin, aio.
*Berak jarri ezin zuela eta, hemen duzue traskripizio bat.
1 Comments:
Epa denoi,
Unai eta Ayemek esan dutenaren harira, nik ere hitz gutxi batzuk esan nahi nituzke.
Egia esan nik ere testu ezberdinetan irakurritako zenbait datu ez nituen ezagutzen, baino, Ayemekin nahiko ados egonda, gai honetan neretzat hitz garrantzitsuena errespetua da. Hitzegin genezake adierazpen askatasunari buruz eta abar, baino arazoaren erroak errespetuan datza. Oso zaila da kultura eta fede desberdinen artean errespetuaren definizio komun bat bilatzea, baino uste dut norberak jakin behar duela hanka sartu duen lekutik ateratzen. Satirak eta ironiak gomendagarriak dira noizbaitetan, gai serioak beste ikuspuntu lasaiago batetik ikus ditzagun, baino ironia bat mingarria izatera iristen den momentu berean hankasartzea konpontzen eta barkamena eskatzen ere jakin behar da.
Beste alde batetik, argi dago probokazioa dela marrazkiek bilatzen dutena, baino horrek ez ditu inondik inora ondoren gertatutako ekintzak justifikatzen. Adierazpen askatasuna erabatekoa izan behar bada (nik hala uste dut), egunkari danimarkarrak hankasartzea ez badu konpondu nahi eta herri islamdarrak probokazioan erortzen badira, zer egin horrelako gauzak gertatu ez daitezen?
By
Jon Olano, at 23 March, 2006 14:50
Post a Comment
<< Home