Bilera deialdia
Pasa den astean ETAren "su eten iraunkorra" dela eta giro politikoa erabat aldatu dela dirudi. Zergatik ote? Zer dago horren atzean? Zer nolako etorkizuna dator?
Nire ustez, gai interesgarria izan daiteke. Unai asteburu honetan dator eta parada polita izan daiteke bilera bat egiteko. Hala ere nik arazotxo bat daukat. Madrilen bizi den osaba bat aita izateko punttu-punttuan dago eta baliteke asteburuan bixita familiarra egin beharra izatea erreinuko kapitalera. Baina ezer ziurra ez denez, ba Ayem eta Landarekin adostu bezala bilera deialdia egina dago. Zuen erantzunen zai.
Nire ustez, gai interesgarria izan daiteke. Unai asteburu honetan dator eta parada polita izan daiteke bilera bat egiteko. Hala ere nik arazotxo bat daukat. Madrilen bizi den osaba bat aita izateko punttu-punttuan dago eta baliteke asteburuan bixita familiarra egin beharra izatea erreinuko kapitalera. Baina ezer ziurra ez denez, ba Ayem eta Landarekin adostu bezala bilera deialdia egina dago. Zuen erantzunen zai.
16 Comments:
Nere Madrileko odisea (ziurra ez den arren) gutxi balitz Ander kanpora doa ostiralean bi asterako. Ez dago asmatzerik. Hala ere zuen proposamena hor doa.Ez dok hamalauko entrenamendua eta gero (7ak aldera) geratu eta eztabaidatzera!! Afaltzeko plana barne. Zuen erantzunen zai.
P.D. Madrilekoa konfirmatzen bada abisatuko zaituztet
By
orexa, at 27 March, 2006 10:12
Kaixo!
Ikusten dut nere izena blogeko partaide bezela agertzen dela baina kontraseiña ez dit ontzat hartzen! Katxondeo!
Bueno, bilerari dagokionez Ayemek plan interesgarria proposatu du. Ostiralean ED14en entrenamendua bukatzen denean, bilera egitea proposatu du. Plana hau izango litzateke:
- 19:00etan bileraren hasiera
- 21:00etan afaria
- Afal ondoren patatak lapurtzera!
Toki aproposa bilatzea besterik ez zaigu falta.
By
Landa, at 27 March, 2006 10:20
Kuriosoa eztabaida-talde honena! Bueno egun, ordu eta leku aproposik topatzen ez badugu, Ayemen proposamena bere horretan utzi dezakegu eta eztabaidara jende gehiago bildu. Urki adibidez, eta bere etxea ere afariak egiteko ez da txarra! Kar kar kar
By
Landa, at 27 March, 2006 10:29
Arazoak izan ditut erregistratze kontuarekin. Iñigoren blogean ez bezela, hemen ezin nuen hori egin gabe idatzi eta konektatu nahi nuenean errorea ematen zidan.
Jakizu bi bilera saiakera egin direla eta horietara Ayem eta ni bakarrik agertu garela.
Ez horregatik!
By
Landa, at 27 March, 2006 11:56
Kontua da mezu honetan aprilak 1ean egingo den manifestaldira joateko asmoa duzuen galdetzeko zen; Aldasorok liatu nau!
Ostiralean eztabaidatu daiteke. Berrian Txillardegiren iritzi-artikuloa duzu Unai.
Eskerrik asko!
By
Landa, at 27 March, 2006 11:58
Larunbateko manifestaziora ni joango nitzateke, beti ere Madrileko planak zapuzten ez badit behintzat.
Ostiralerako neregatik primeran. Afaltzeko lekua ez da problema. Nere etxea ez dakit libre egongo den edo ez. Eta bestela ba plater konbinaturen bat edo. Nere etxea libre dagoen edo ez informatuko zaituztet blog honetan bertan jakin bezain laster.
By
orexa, at 27 March, 2006 22:55
Pare bat kontutxo!
Eztabaidarako ondorengo gidoia proposatzen dut:
- Izan zirelako gara eta garelako izango dira (honen inguruan ETAren historia, ekintzak, politika eta kotileoak hitzegin daitezke hauei gure babes, justifikazio, harrotasun... edo gure gaitzespen, gorroto, lotsa... adieraziz).
- Bake eta normalizazio prozesua (su-etenaren ondoren konponbiderako emango diren edo eman daitezkeen puntuak izango dira eztabaida-gai).
- Etorkizuneko Euskal Herria:
* Euskara
* Inmigrazioa
* Ekologia
* Feminismoa
* Sexu-askapena
* Antimilitarismoa
* Internazionalismoa
(adibide bezela azaldu diren puntu hauen inguruko hausnarketak).
Zuen proposamenak espero ditut.
Larunbateko manifestaldiaren harira, lehen baino lehen erabakitzen badugu autobusen zerrendan izen emateko aukera dugu.
Eztabaida-ringa lortu dugu?
Animo!
By
Landa, at 28 March, 2006 11:13
oooouuooo, bazen garaia!
urtzen abestiarekin (enekori bate gustatzen ez zaion diskokoa)hasi nahi izan dut nere interbentzioa, zeren bazen garaia, ez dakit ondo egin deten katxarruana zeren blog bat osatu behar izan det hemen sartzeko(izena khjasghgfa edo holako zeoze, ta 'potx' du izena blogak).
Bi gauzatxo, baina bi gauzatxoak afalu ta gero oaintxe deituiate ta. Aio!
By
derzu, at 28 March, 2006 11:41
bukatu det afaltzen (ensalada + arraia, interesa bazenekaten). Arrazoi dezue: ireki berri den ate honek mahaiinguru bat merezi du(mahai inguruan gu, eta mahai barruan edariak, ahal bada). Kontua da ni ostiral hontan Suitzara nihoala ikasbidaian, eta beraz kale egingo det. Hori bat. Eta bi, heldu ondoan dezuen edozerri... aste santuan agian (ojo! agian) nere etxean afari bat prestatu daiteke. Berriz diot: agian. Eta afaria printzipioz interrail-lekeitio-roma-afaria izatea nahaigo det, +qnada besteei ere zor nielako afaria nere etxean. Baina bueno, gero politikaz hitz egiten bukatuko degu (beti bezela). Baina hori, ez ilusio gehiegirik egin, agian bakarrik, gero egiten ez bada errurik ez bota neri, aittu?. Agian beharbada, Harkaitz Canok esango lukeen moduan.
By
derzu, at 28 March, 2006 12:16
Bazpare ta por si acaso... Ze politikoki zuzena zeran Ander. Eta ez nahastu hau ideia politikoetan zuzen zabiltzan ideiarekin, aspaldi honetan oker xamar zabiltza ta, noraezean. Patata lapurretak alde batera utzita, pena izango da eztabaidan zu ez egotea, baino bueno, oso ondo pasa Suitzan.
Aste santuko plana berri mundiala da baina ni familia kontuak direla eta Mallorcara noa aste santu osoa. Hala ere hainbeste konturekin esan badezu azkenean ez da afaririk egongo.
Norbaiti, "arriskuko kirolak" gustatzen bazaizkizue Orexatik ere badago busa Bilbora, lekua sobrante ta gonbidatuta gaude autoktono batengatik. JEJE! Beti bezela asken momentuan erabakiko degu ta... ba oixe bihar 7tan Usandin entrena ta gero. Entreneara segurona ere jungo naiz.
By
orexa, at 30 March, 2006 01:34
Kaixo!
Enekoren proposamena oso ona zen. Badaezpada autobus zerrendetan gure izena eman dut. Konponbidea!
Anderri esan dizkiozunarekin ados, ea Rafa Larreinaz zerbait ikasten duen!
Ayemekin hitzegiten egon naiz eta bihar Koldo Mitxelenan liburu baten aurkezpenera joateko aukera ere zabaldu dugu. Liburua interneten eskuragarri zegoen eta ez zait beste munduko ezer iruditu. Liburua "Euskal Herria y el socialismo" da eta gure eztabaidan puntu bezela "independentzia eta sozialismoa" gehitzen badugu, neregatik problemarik ez.
Beraz, goazen biharko plana ondo finkatzera. Oraingoz Eneko, Ayem eta ni bakarrik bermatu dugu gure agertzea. Aldasorori tokia esan behar diogu gero agertu dadin. Beñat? Ander Suitzara doa Oihanarekin? mmmmmmmmmm ipuin hori irakurrita daukadala uste dut... Aznarren garaian? Kaputxak ez ahaztu!
Besterik gabe, biharkoa finkatzeko, zure etxea libre dago Eneko?
Agur eta ohore Ander!
By
Landa, at 30 March, 2006 10:29
Ez dakit etxea libre dagoen edo ez. Ni baiezkoan nago, baino gurasoek dagoeneko ez dute erabaki gaur edo bihar joan. 7tan geratzen garenean erabakiko degu.
By
orexa, at 31 March, 2006 02:45
15 minutu barru banoa. Eneko, zer esan nahi du "Eta ez nahastu hau ideia politikoetan zuzen zabiltzan ideiarekin, aspaldi honetan oker xamar zabiltza ta, noraezean"? Ez det ulertu. Imaginatzen det nundik dihoazen tiroak (edo ez-tiroak, garai berrietara egikituz), baina jakin nahiko nuke zertan oinarritzen zeran 'oker xamar, noerezean' nabilela esateko, aspaldian politikaz hitzegin gabe gabiltza-ta... zizaña sartzeko izango zen, horrenbeste ezagutzen gea... aiu!
pd.: JuanCarlos errepublikar erbesteratuei homenajea egiten??Bigarren aldiz hil nai dituzte ala?
By
derzu, at 31 March, 2006 08:26
Telefonoz ere esan nizun Ander, su eten iraunkorra indarrean sartu zenetik zurekin hitzegiteko gogoekin nebilela. Telebistan entzundako hainbat politikari eta tertulisto entzunda zutaz gogoratzen nintzen eta zuk zer esango zenidakeen. Adibide ilustratibo gisa telefonoz esan zenidan "hori orain ezin da egin, treguan gaude". Esaldi horrek sekulako jokoa ematen du. Hala ere ez naiz aurreratuko eta espero det egun hauetako batean hizketalditxo bat edukitzea. Egia esan ez da errexa izango, ze ni hurrengo asteartean 11 Mallorcara noa. Teknologia berrien bidez bada ere zerbait asmatuko degu. Ondo pasa Suitza aldean eta ez txokolate gehiegi jan, lagunentzako ere zerbait ekarri!!!
By
orexa, at 02 April, 2006 23:52
Parrandero gehiegi blog honetan!
Aste Santua dator eta blog hau Anderrena bezelaxe dabilela esan daiteke.
Proposamenak bizitasun piska bat emateko? Gai berririk? Boteiloia interesgarria izan daiteke. Hitzegindakoarekin testutxo bat ere idatzi genezake eta HITZAn-edo gure lehenengo agiria plazaratu!
Aupa gu!
By
Landa, at 10 April, 2006 11:15
Botiloiarena ez da ideia txarra baina igual bere onenak pasata dago. Inspirazio moduan hitzako eztabaidak (berez hala direnak zein berrien komentarioak) oso jugosoak dira. Jendea bero bero dago. Ni dagoeneko hasi naiz "lagunak" egiten, jeje! orain aste santua dela eta itxita dago hitza ere. Erlijioak oraindik pisu gehiegi du gure gizartean, JESOUS!!! jeje! Eskuminak Mallorca aldetik!
Nik zutabea jetsi det eta lehen atala irakurri det (Berrian dago) eta bigarrena falta zait. Bukatzean komentario bat egingo det.
By
orexa, at 13 April, 2006 02:45
Post a Comment
<< Home