Kalaka Afari Taldea

Wednesday, August 09, 2006

azpiegituren inguruan kalaka

Teorian blog hau eztabaida sortzeko balio omen du, beraz pare bat testutxo estekatu (¿?) dizkizuet, azpiegituren ingurukoak. Eta zuek pentsatuko dezue... pff!! c'est n'importe qui!! hau da, zeini ostia inporta zaio hori!! Ba egia esan ez dakit, baina bakizue, denborapasa hobeagoren baten bila bazabiltzate sudokuak egitea aukera ederra da...

Irakurri nahi ezkero irakurri ta eritzia eman, ta bestela Donostiako aste nagusiko programa berritzaile, parte-hartzaile eta emozionantea repasatu dezakezue... mmm!Gora LosPecos eta LosPecostarrak!!

hemen bi linkak, ups! estekak. On egin!

Azpiegiturak: AHT bakarrik?
Carlos Ormazabal Urbizu, Gipuzkoako EAJko Erki Batzordeko ordezkaria
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2006-08-06&orria=005&kont=007

Azpiegiturak: erdi egiak eta gezur galantak
Joxe Iriarte 'Bikila', Zutik-eko kidea eta AHTrik Ez! ekimeneko partaidea
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2006-08-09&orria=005&kont=256

7 Comments:

  • Politikoki zuzena izango naiz: biek dute arrazoiaren zati bat. A ze gogoeta sakona...

    By Blogger derzu, at 09 August, 2006 15:12  

  • Ander, ikusten dut laboratiora eginiko bisitaren berri izan duzula. Badakizu, kirola horrelakoa da.

    By Blogger Iñigo, at 10 August, 2006 05:31  

  • This comment has been removed by a blog administrator.

    By Blogger orexa, at 14 August, 2006 13:46  

  • Behingoz hausnarketa sakonagoa egiten saiatuko naiz bi testuak irakurri ostean.

    Lehenik eta behin, AHTren parte ona (onena ez esatearren) herria egitearena bada, gaizki hasi gara. EAE al da gure herria? EAJrena aspaldian geartu zen garbi baietz urteko 365 egunetan (alderdi eta aberri egunak ezik). Txikikeri bat dirudien arren atzetik dagoen ideia ez det batere gustoko.

    Azpiegiturei buruz berriz, EAJren diskurtso positiboaren aurrean gauzatxo batzuk. AHT Madrilek ordainduko du, baino zeren truk? Zein interesengatik?

    Dirua debalde dugula ere, zer kostu izango du bilete soil batek Donostitik Bilbora adibidez? Herritar ororen poltsikoetara iristeko modukoa eta hau baino garrantzitsuagoa, autobusa edota kotxea alde batera uzteko bezain erakargarria? Harritzen naiz. Merke jota 20 bat euro kostako du eta jendea ez dago doblea baino gehaiago pagatzeko prest ordu betetik, ordu erdirako bidaia egiteagatik. Beraz, alternatiba ez da.

    Eta bukatzeko, pertsonak garraiatzeko ez dela baliagarria, kamioien kontua dator. Zergatik izkutatzen dute ezinezkoa dela merkantziak garraiatzea euskal Y-an (Beñatek esana). Kurba horiekin ezin omen da abaila horretan horrelako karga eraman, eta polikiago juteko ez al da nahikoa dugun trenbide sarea?

    p.d. Ander busti pixka bat!!!

    By Blogger orexa, at 14 August, 2006 13:46  

  • Kaixo Ander!

    AHTari buruzko artikuluak oraindik ez ditut irakurri. Nik ordea bitxikeri txiki bat aipatu nahi nuke: BH alderdia ez al da ilegalizazioari ateak irekiko dizkiona izango? Gainerako izenak, HE edo KAHE, ez al zetozen ondo "Avenidan" kanpaina egiteko?

    Sektario!

    Radikal!

    By Blogger Landa, at 15 August, 2006 02:28  

  • Nik atzo alkatea pattal xamar ikusi nuen kaiukoaren gainean. Grabitate zentrua eta tontokeria asko baina azkenean gure txalupa askoz ere boteretsuago ikusi zen.

    AHT-ari dagokionean onartu beharra dut neri batere graziarik ez didala egiten. Errepide berri bat egiten duten bakoitzean trixtura sartzen zait mendiak erditik zulatuta ikusten ditudanean. Bestalde barneratzen dut errepide hauek ia beharrezko direla garraiolari zein langile askorentzat.
    Abiadura handik trenaren kasuan ez nago hain ziur beharrezkoa den ala ez. Nik uste dut asunto politikoa dela batik bat, eta hori ez da ona. Gure errepideak kamioiez hustutzeko balioko balu konfiantza apur bat jasoko luke nire partetik baina gauza da emaniko informazioak gero eta nahasgarriagoak direla. Herritarrok azalpen sakon eta objetiboak merezi ditugu.

    By Blogger Iñigo, at 15 August, 2006 08:09  

  • Txalupari buruz,ez det uste gure abordatzeko prestatua zegoenik baina ezta zuena ere. Nik salto egindakoan hots ederrak atera ziren eta Aldasorok segituan oihu egin zuen ura ikusten dela, jaja!

    By Blogger orexa, at 15 August, 2006 10:37  

Post a Comment

<< Home