Kalaka Afari Taldea

Thursday, October 12, 2006

élections communales

PS alderdi sozialista frankofonoa
SPA/Spirit alderdi sozialista flamenkoa
MR liberal frankofonoak
CDH kristau demokrata frankofonoak
CD&V/N-VA kristau demokrata flamenkoak
VLD/Vivant liberal flamenkoak
VB ultraeskuindar flamenkoak
UF usteet dirala en plan 'gorordo'

salut mes amis!

Gaizki gogoratzen ez badet, blog hau Enekok eramaten zuk batez ere ez? Azkenaldian nik bakarrik jarri ditut gauzak, eta denok egin dezakegu eh... Goian igandeko hauteskundeetako emaitzak dituzue, eta ikus dezakezuen bezela, nahiko herri zatikatua dela nabari da. De hecho, ez harritu 10 urtetan flamenkoak eszinditzen badira, debatea egon badago... baina konstituzioa blablabla hemen ere jangoikoaren, digo, Jangoikoaren pare.

Hemen bestela dana perfekto, lan bastante egiten ari gera (uste baino gehio egia esan), baina bueno, eramangarria. Atzo gurasoak etorri ziran (portzierto, zorionak hemendik espainiar guztiei, iruñako zalapartero hoiei batez ere), eta gida moduan oso ondo ibili naiz, solo faltaba, nun afaldu, nun zeoze hartu... Iñigoren galderari erantzunez, uste baino euskaldun gehio dago hemen, lan asuntoengatik batez ere, europako mobidak enpresa asko mugitzen ditu-eta. Ta gero euren semeak euskeraz hitzagiteko saioetara bidaltzen dituzte, ze potxolada... 6 urteko ume mokoak euskeraz frantsesez eta katalanez dakitenak, euskeraz flamenkoz eta portugesez, euskeraz frantsesez eta kongoleñoz... hori bai, hay cada bicho!! Pena da nazioarteko legediak umeak kaiolatan sartzea debekatzen duen (bueno, nazioarteko legediak gauza asko esaten ditu ta hemen baten batzuek...prrrrffff).

Eneko eta landarentzako informazioa: euskal etxe bat irekitzeko proiektua dago (gorka elejabarrieta, bakizue), baina ume eusko-belgen arduradunak esan zian bezela: 'pf, auskalo, gorka hori bakizu, radikalillo xamarra da'. Zeoze entzunda nun bai... Bilera bat omen dago asuntoa finkatzeko, baina hemen batzuk beldur dira ez ote duten tozinoa abiadurarekin nahastu eta txerri lasterketa bat antolatuko. Uste det metafora ulertu zaidala ezta? Herriko taberna bat irekitzeko beste ate batzuk jo beharko dituzte.

Bueno, utzi egingo zaituztet (oraingoz lasai!!), ea bixitasun pixkat ematen diozuen blog honi, ez dakit, etzi Nafarroa Oinez da Beran ezta? Miguel Sanzek izena aldatu nahi dio herriari, bere proposamena: 'Él'. Landa, lasai, txistea ez da nerea, Silveirarena da.

Ala puex, eongoatxik!!

derzu

pd.: Bixiten asuntoa nola dihoa? Eneko, berririk bai? Ah, London conection perfect, eurostar trena nahiko merkea da, asike martxoa-apirila... tiembla Isabel!!

32 Comments:

  • Benetan poztekoa da zure berri izatea. Gainera herrialdearen analisi soziologikoa ere egin diguzu.

    Gurean aipatu atzo Landa, Beñat eta ni Elizondo alboan geratzen den Gartzain izeneko herri ttiki batean egon ginela Itzala taldearen kontzertu bat ikusten. Bazirudien herri hura antzinean geratua zela, zentzu onean baina. Ez zen plan makala izan. Bueltan ordea beldur pixkat pasa genuen batzuek, Landa jauna autua gauez argi gabe gidatzen hasi baitzen.

    Beno, barka honako tostoiagatik. Espero dut inguru haietan aldarte onean jarraitzea. Ondo izan Ander.

    By Blogger Iñigo, at 14 October, 2006 04:41  

  • Hona hemen informazio pixkat gehiago Gartzaini buruz.

    Gartzain

    By Blogger Iñigo, at 14 October, 2006 04:48  

  • Gabon!

    Gaurko hontan agur azkar bat besterik ez. Ziurtatzen dizuet mezu "panpoxo" bat idatziko dizuedala. Zorrak beti zor!

    eHgk batzarra egitekotan dabil. Ekimenak antolatu ditu baina Donostian ez omen du egin behar.

    Nere proposamena afari botente bat botatzea da. Hizketa-gaiak? Onddoak, ED14, neska-mutilak, eHgk, intxaurrak...

    Adiorik ez lagunak, gero arte baizik!

    By Blogger Landa, at 15 October, 2006 12:40  

  • landa!! argirik gabe kotxean?? erotu gea ala!! hori bai... kotxean ez al zenituzten faltan bota nere rekopilazioak?? ezetz esango dezue, baina ziur naiz baietz. Ta Inigo; aholku bat, horrelako kasutan kotxeko atea ireki eta salto! seguruagoa da ziur... m! lehengoan cinematographie-ko klasean (artegatik konbalidatzen diate) 'Metropolis' ikusi genuen, benetan gomendagarria filma, zahar xamarra (donostian gaskoia hitzegiten zen garaikoa-edo), mutua, baina flipatzeko modukoa. Bueno ta orain urbanisme egitera nihoa guineanoarekin. Izan huntsa!!

    By Blogger derzu, at 16 October, 2006 02:52  

  • wikipediako metropoliren orria:
    http://en.wikipedia.org/wiki/Metropolis_%28film%29

    izan huntsa!!

    By Blogger derzu, at 16 October, 2006 11:34  

  • Kaixo lagunak!

    Ba Lesakako karreteran, gauez eta kotxe bat aurrez zetorkigula kotxeko argiak itzaltzea benetan kitzikagarria izan zen!

    Zer moduz Kalaka Afari Taldeko eurodiputatu jaunak? Gurean betiko martxan. Ostiralean euskal dantza ikastaro hasten dugu eta Iñigok bakarrik utzi behar nau... Apartheid!

    Europa aldean dabiltzanei bisita egitea ez dakit nola jestionatuko dudan. Alperrontzi nabil eta diru gutxirekin. Baliteke nere amatxirekin Tolosa aldera joatea, eta bide batez Lourdes bisitatzea! karkarkar

    ED14en kamiseten proiektua ez al dugu aurrera aterako? Kriston ideia zen!

    Gaurkoz nahikoa. Hemengoak ere prestatu beharko dira-eta.

    Adiorik ez lagunak, gero arte baizik!

    By Blogger Landa, at 16 October, 2006 12:41  

  • Landa, benetan izorratzen dit klasea galtzea eta horrexegatik eskatzen dizut adi egon zaitezela, hala neri larunbatean klase partikular bat emateko. Ordua 2 euro ordainduko dizute.

    Beste gauza bat, Mikelek eta Kepa Junkerak larunbatean Donibane Lohizunen jotzen dute. Hori bai, suposatzen dut ordainduta izango dela. Ea enteratzen naizen...

    By Blogger Iñigo, at 17 October, 2006 06:41  

  • Ander, ahal duzunean eskertuko nizuke Belgika edo Bruselasi buruzko beste erreportai bat egingo bazenu, gogorik baduzu noski.

    By Blogger Iñigo, at 21 October, 2006 04:02  

  • iñigo: jakizu zure eskariak betetzeko bidean direla (ez dakit noizko baina zeoze prestaukoizut lasai egon!). Laisterarte autozale suizidak!

    By Blogger derzu, at 22 October, 2006 14:38  

  • Benetan zoriondu behr zaituztet blog hau usteltzen ez uzteagatik.

    Landa: afariarena, neregatik ados. Orexako aste kulturalarekin ikaragarri liatuta nago. Azaroak 4ean Orexan herri afaria dugu eta geoago "orexak 100 biztanle gala" eta ni aurkezlean naiz!! Ta ordun ba ensaiokin ta bat eta beste ikaragarri liatuta nabil. Afaria finkatzen bada bakoitzak blogean gai bati buruz hausnarketa bat egitea ez legoke gaizki.

    Ander: bidaiarena erabat utzita, zertarako gezurrik esan. Nik aspaldi honetan ez det ezer asko egin eta Beñatekin ez naiz egon ere egin Kataluniatik. 3 egunen faltan ezin da horrela ibili! Gainera ensaio mordoa ditut aste honetan. Lehena bihar. Bileraz bilera....Gizon okupatua gauza ederra da!

    Iñigo: zuretzako blog honen urrezko maskorra! Zuk adina mezu (eta gainera interesgarri) idatzi arte asko falta zaigu besteoi. Batez ere niri!

    Izan huntsa mutilak!

    Mutilak? Blog honetan ez al da neskarik??? ke txasko! JAJAJA!
    Aio!

    By Blogger orexa, at 23 October, 2006 00:28  

  • Bueno bada, zerbait berria esatearren atzokoaren berri emango dizuet. Izan ere atzo goizean Aldasoro jauna, Landa eta Ioritzekin (honela idazten al da Landa?) Aizkorriko tontorreruntz abiatu ginen.
    Giroak itxura ona zuen, oskarbi eta tenperatura atsegina. Nork esango zigun mendi gailurrera iristear ginela negu beltzenean sartuko ginela. Izan ere lehenik behe laino itxia agertu zen eta ostera 10 gradutik behera astintzen zuten haize boladak. Zorionez kanpamentu basera bizirik irixteko gai izan ginen eta hemen gara pasadizoaren berri emateko.

    Besterik gabe agur bat denoi eta ez estresatu gehiegi Eneko!

    By Blogger Iñigo, at 23 October, 2006 11:11  

  • Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluari idatzitako eskutitza:

    Kaixo lagunak!

    Barañainen sortu eta hasiera eman genion Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak bere lehen fruituak ematekotan dela ikusteak asko pozten nau. Andoainen egingo den biltzarrari begira antolatu diren mintegiei dagokienez -Ibaetako EHUan egingo denera joateko ezintasuna ikusita- bitxia egiten zait Donostian horrelako mintegirik antolatu ez izatea. Zuen webguneko akatsa baldin bada hau zuzentzea besterik ez duzue; haatik, Donostian mintegirik ez bada hau ospatzeko konbidapena luzatzen dizuet.

    Nere kezka bati dagokionez, eta Gazteriaren Bilguneari ere horrela jakinarazi nion, eHgk-an Euskal Herriko gazte norbanakoen partehartzea gutxiesten dela iruditzen zait. Orain arte modu pertsonalean eman diren partehartzeak e-posta hauetara mugatu dira?

    Zuen antolaketan eguneko lanketa talde eragilera bideratzen dela ikusi dut. Norbanako gazteek bertan partehartzeko aukera dute?

    Ez dakit auzo, herri edo hirietan lanerako taldeak osatuko diren; izan ere, horrelako tokiek antolatu gabe dauden gazteak bertara hurbildu eta gainerako eragileekin lan egiteko aukera izango lukete. Kontua ez da gu bezelako gazteei ideiak eta proposamenak eskatzea. Gutako askok gure laguntza, lana, borondatea... eskeini nahi dizuegu, eta hau lortu ahal izateko eragile baten parte izatera behartzen gaituzuenaren sentsazioa dut. Aberastu zaitezte antolatu gabe dauden gazteek eskeintzen dizuetenarekin, ez zarete damutuko!

    Azaldu dizuedan duda txiki hau argitu eta zuen ikuspuntua azalduko didazuelakoan, eta eHgk-ri begira lan egiteko sistema aurkituko dugularik, Andoainen ikusiko gara! Eskerrik asko!

    Julen Landa Etxeberria

    By Blogger Landa, at 23 October, 2006 13:18  

  • Kaixo Eneko!

    Orexako aste kulturalarekin liatuta? Baxurde-jan bat antolatzeak horrelako lanik ematen al du? Espabilatzen hastea daukazu. Asteburu honetan NEG bere biltzarra burutuko du. eHgk-ak ordea Andoainen egingo du biltzarra azaroaren 18an.

    Kontseilukoei eskutitz bat bidali diet betikoaren kontura. Lanerako aitzakia badugu eta horretarako beharrezkoa da afari on bat botatzea. Noiz libratzen duzu?

    By Blogger Landa, at 23 October, 2006 13:22  

  • Orexako gala azaroak 4ean da. Hortik aurrera nahi dezunean. Badakit asko apuratzea dela baino dedikazio esklusiboa ere eman diezaioket. Dokumentazioa eta informazio bidaltzen badezu nik nere kontura aurreratuko det.

    Azaroak 2 osteguna "bake prozesua, zerta da?" hitzaldia Orexa Rafa Diez-en eskutik. Interesgarria izan daiteke. Ni jungo naiz. Animatzen bazea kontaktuan jarri. Hitzaldia 21.30tan da. Kotxea ere badago. jeje!

    Propaganda pixkat eginez kultur asteko programa osoa: www.ht-arena.com/orexa helbidean

    By Blogger orexa, at 24 October, 2006 02:45  

  • Dokumentazioaren berri ematea nere kontu. Hemen idatziko ditut enlazeak; tamalez, arratsaldean izan beharko du, orain siestatxoa bota eta gero ikastera bainoa!

    By Blogger Landa, at 24 October, 2006 05:52  

  • berri tamalgarria, santo tomas egunean donostian egotea planak pikutara. Oh... Bruselasen bertan egin beharko degu triki-sagardo-poteo herrikoia. Portzierto, esan diatenez azaroaren 20an eguneko-juerga (eta hoiek dia onenak!) dago Bruslan, unibertsitatearen eguna-edo. Total, praktikan zera da, Gare Central eta Grandplace arteko km exkaxeko ibilbidean mozkorkeritan aritzea. Ez dakit oso 'unibertsitaria' den, baina plan txarra ere ez da. Ikusi beharko da...

    Ah! eta lasai Iñigo, ez naiz reportaiaz ahaztu.

    Ah! eta Eneko, ez dezu lotsik. Azken ordurako utzi dezula blablabla, aitzaki merkeak! JoxeFelipe Auzmendiz mozorrotzeko denbora sobera dezu ba...

    Ah! eta bihar esatrasburgon euskal gatazkari buruzko ebazpena, eta gaur (edo atzo, total patatas en bainaute han ikusiko) Rosa Diez, Savater & companyk zirkua montatu dute Bruselasen. Ez dakitena zera da, tximu eta astoez gain, ea animali gehiago eramango dituzten. Blai eginda bukauko dute behintzat, euria gogotik ari du eta azken egunotan.

    By Blogger derzu, at 24 October, 2006 06:34  

  • Eta Bruselasekoa baino egun pare bat lehenago Herrikoak miatzen ari dira inbentarioa egin eta Batasunarenak dire ondasunak saltzeko. Elkarte ilegal batek ezin baitu ondasunik eduki.

    Total gauzak zuzentzen hasi direnean , dena por kulo hartzea berriz. Eta hau gutxi balitz, Frantziar poliziak, ETAri egotzi dio 200 bat pistolen lapurketa.

    Rafa Diez-ek zer dioen kuriosidadea badut ostegunean Orexako hitzaldian. Nora doan jakinda espero da zer esango duen, baino hala ere....

    Ander: eta asmatu dezu nere izena Joxe Felipe Malkorra da! Eta gaur ensaio...jajaja! A ze berenjenaletan sartzen naizena!

    Aio mutikos!

    By Blogger orexa, at 24 October, 2006 08:15  

  • desde luego eneko, a ze berenjenaletan sartzen zean. Hori azterketetan bakarrik egiten zenuela uste nuen,

    kar kar kar

    By Blogger derzu, at 24 October, 2006 10:34  

  • Eneko!

    eHgk-tik erantzun didate eta gauza benetan interesgarri jarri da. Kafetxo batera ere konbidatu gaituzte!

    By Blogger Landa, at 24 October, 2006 14:52  

  • Dokumentazio guztia inprimatu eta bilera urgente bat egitea proposatzen det. De paso, Craj-en izena eman daiteke, bilerak egiteko leku finkoa izan dezagun. Zer deritzozue?

    Blog-ean dokumentazioaz gain balorazioa jartzea ere komeni da kanpoan daudenak berain ekarpenak egiteko.

    By Blogger orexa, at 25 October, 2006 03:09  

  • Kaixo lagunak!

    Eneko; zure esku uzten dut gure taldea martxan jartzea. Gonbidapen eta iritziak ondorengoei eskatu diezaiokegu:

    -Ayem
    -Olano
    -Beñat
    -Orexa
    -Landa
    -Ander
    -Aldasoro
    -Urki
    -Iñigo

    Ni berriz, eHgk-rekin kontaktuak sendotzen saiatuko naiz. Eskutitz berri bat bidaliko diet eta ea gauean nere berri duzun!

    Gainerakoak; anima zaitezte gurera!

    By Blogger Landa, at 25 October, 2006 06:40  

  • Inork ere ez du idazten blog honetan, demonio!

    Astebururako planik? Afaritxoa, kalakatxoa, Orexatik bueltaxka...?

    Desesperazioa!

    By Blogger Landa, at 27 October, 2006 08:21  

  • Astebukaera ikaragarri okupatua. Gaur iluntzea Orexan antzerkia. Igandean reala ta larunbatean parranda.

    Larunbat arratsaldean edo? ze esatezu? Mezu bat edo bidali ze Orexan kobertura gutxi dao. Komunikazioa mezu bidez.

    Bestela ba beste baterako. Astean iluntze batean. Astelehena neregatik ondo! Zuk esan!

    By Blogger orexa, at 27 October, 2006 11:08  

  • Lehenik eta behin barkamena eskatzea dagokit larunbatean emandako plantoiagatik. Umeekin gaztaiñak biltzera joan beharra izan nuen (osaba ta izeba gaixo zeudelako) eta mobila etxean utzi nuen. Gauza bat eta beste berandutu egin zitzaidan eta ez nintzen Donostiara jetsi. Barkatu ez abisatzeagatik.

    Egia esan denboraz gero eta okerrago nabil. Asteartean Orexan hitzaldia. Asteazkenean ume jolasen prestaketa eta galaren ensaioa. Ostegunean Rafa Diez-en hitzaldia eta ensaioa. Ostiralean Zelanda Berriari buruzko diaporama eta ensaioa. Larunbatean ensaioa orokorra eta azkenean (!!) ditsozko gala eta afari herrikoia. Eta igandea ba... resaka latza.

    Gauzak gehiegi atzeratzen ari dira, nere erruz batik bat eta dugun kafetxo aukera ez degu behar bezela aprobetxatuko. Besteek ba al dute/ duzue interesik? Bilera eguna ez degu guk jarriko beste norbaitek ezin badu. Neregatik igandean sei terdik zazpik aldea, edo bestela hurrengoa aste egun batean iluntzean. Zuek ikusi presa eta disponibilitatearen arabera.

    By Blogger orexa, at 30 October, 2006 00:27  

  • gaztainak biltzera lehengusuekin? Gogoratzen zera Unaiyi esan genizkionak 'lehengusuekin gereziak biltzera' joan zela esan zuen egun hartan? ai ai ai...

    zorte on galan joxefelipe!

    By Blogger derzu, at 30 October, 2006 01:16  

  • beharko degu zortea! Igual grabatuko degu Txou-a. Pasakoizuet!

    Aitzaki txarra da baino egia. Aste kulturaleko ekitaldi bat zen. Gaztainak bildu ta geo jan. A ze enpatxoa!!

    By Blogger orexa, at 30 October, 2006 08:11  

  • gaztaina pilonga?

    By Blogger derzu, at 30 October, 2006 08:40  

  • Jode Eneko, honela jarraitzen baduzu segituan zaitugu donostiako zinemaldiko zuzendari.

    By Blogger Iñigo, at 30 October, 2006 09:53  

  • Boikot!

    By Blogger Landa, at 31 October, 2006 07:55  

  • Landa: noizko gazte bilgunearen berri independiente bat blog honetan?

    By Blogger orexa, at 31 October, 2006 10:01  

  • Ikusi atzoko Hitzan zorion agurretan Etxaunen argazkia. Istorikoa bezain ederra! JAJA!

    By Blogger orexa, at 03 November, 2006 02:37  

  • top [url=http://www.001casino.com/]free casino bonus[/url] hinder the latest [url=http://www.casinolasvegass.com/]free casino bonus[/url] unshackled no set aside reward at the chief [url=http://www.baywatchcasino.com/]laid-back hand-out casino
    [/url].

    By Anonymous Anonymous, at 18 January, 2013 18:17  

Post a Comment

<< Home