Kalaka Afari Taldea

Friday, November 03, 2006

Bake prozesua zertan da?

Atzo Orexako aste kulturala aitzaki harturik, hitzaldi bat antolatu zen. Bertara LAB sindikatuko kide den Rafa Diez izan genuen gurekin, bake prozesuari buruz bere eta ezker abertzalearen ikuspegia helarazi nahian. Egia esan oso interesantea izan zen eta gauzak eta gertakariak oso era ezberdinetik ikusarazi zizkidan.

Lehenik eta behin historia pixka bat egin zuen eta egungo prozesua aurretik geratatutakoa gertatau gabe ez zegoela ulertzerik. Bake prozesuei dagokioenez, Argel eta Lizarra-Garaziri eman zien garrantzia, besterik gabe.

Prozesua bi karriletako bide bezala irudikatu zuen. Batetik, ETA eta Espainiako Gobernua eta bestetik alderdien mahaia. Ideia hau oso garbia eta ezaguna da baina bide hauek uste baino lotuagoak daudela ikusarazi zigun. Espainiako Gobernuaren interesen artean "bakea" presoengatik eskema interesatzen zaio, horrela kontzeptu politikoetan sakontzea ekiditen baitu. Ezker Abertzalea eta ETA konturatu dira hortaz eta hori da ETA eta Gobernuaren arteko karril horrek aurrera ez egiteko arrazoietako bat. Alderdien mahaia atzeratzen ari da PSOE eta beste karrila azeleratu nahi du, eta berak presoekiko aurrerapauso bat iragarri zuen (preso gaixoekiko adibidez), baina ETAk argi eta garbi utzi dio Gobernuari beraien arteko negoziazio hori ez dela hasiko alderdien mahai benetan martxan jarri arten, lehen aipaturiko Espainiako Gobernuaren "iruzur" hori ekidin nahian.

Eta hain zuzen hor kokatu behar da egun Ezker Abertzaleak, prozesua krisian dagoela esatea. Azkenean gizarte mobilizatu nahi da Espainiako Gobernuari presio egiteko aldedien mahaia osatzeko eta karril honen martxak beste ere berpiz dezan.

Oso ikuspuntu interesantea iruditu zitzaidan eta herritar soilei urruti xamar geratzen zaiguna. Ikuspuntu ezberdian baino oso oso interesantea.

Hala ere nik galdera bat ekarri nuen buruan jira eta bira (han ez galdetzeagatik). Espainiako Gobernuaren data kritikoa 2008 martxoa da Madrila hauteskundeka baitaude, baina zein puntutaraino Ezker Abertzalea prest dago prozesuaren onerako hauteskunde munizipal eta foralak sakrifikatzeko. Hauek sakrifikatuz gero, denbora gure alde jarzten dugu eta Espainiako Gobernua denborak itota uste baino gauza gehiago inar ditzake. Baina aldiz Gobernua konturatzen bada Ezker Abertzalearen helburua maiatzeko hauteskundeak direla, negoziazio maila jeisti egiten da. Pentsatzen det presio hori ETAk egingo duela gobernuarekin, Batasuna legalizatuz gero aurrea egingo dutelakoan edo. Honi buruz eta nahi duzuen guztiari buruz zuen iritzia jakin nahiko nuke Kalakakideok!

37 Comments:

  • Salut! Egun batzuetako Kit Kat hau eta gero, berriz bueltan.

    Gogoeta interesgarria Eneko! Zure azken galdera... en el clavo. Pertsonalki ez det Batasuna udal hauteskundeak sakrifikatzen ikusten, instituzioetan presentzia indartsu batek aurrera begira probetsugarria litzaieke-eta. Baina arrazoi dezu muga-data 2008ko hauteskundeak badira badakitela orduan balantza euren alde jarri eta gauza gehio lortzeko aukera dutela. Eta behin metaforekin hasita, ditxosozko bi mahaiak ez al dira bi 'baso komunikante' 'paraleloki dihoazen bi tren baino'?Diot

    Ondo segi!!

    By Blogger derzu, at 05 November, 2006 02:04  

  • portzierto, a ze disko puska Kerobiaren berria.

    By Blogger derzu, at 05 November, 2006 02:07  

  • Kerobiako tipo baten anaia bikia nire klasean dago.

    By Blogger Iñigo, at 05 November, 2006 12:40  

  • Ander:
    Paralelo? Zuk galdera hori egiten harritzen nau. Zuk ez al duzu ETAk politikan parte hartu behar ez duela esaten. Zuongatik sortu dira bi mahai eta ez bakarra. Argelen garbi geratu zen mahai baten estrategia zuzena.

    Landa:
    Zorionak! bilera antolaketagatik! Ea zer moduzko itxura ematen dugu. Gureak dira! Iraultza Gazte Bilgunean!

    By Blogger orexa, at 06 November, 2006 03:24  

  • Portzierto! Ahaztu egin zait komentatzea. Arazoak arazo (mikro bat izorratu, musika zegoen ordenagailua ere!) "Orexak 100 biztanle" gala oso ondo atera zen. Jendeak par ugari egin zuen. DVDan kopia bat pasatzekoak dira. Hemendik gutxira ohiko saltokietan! Jaja!

    By Blogger orexa, at 06 November, 2006 03:25  

  • Horregatik diot eneko, bi mahai paralelotaz hitz egiten den arren bi baso komunikante direla argi geratu dela, besteak beste, zuk aipatutakoagatik: ETAk mahaiaren osatzea baldintza bezela jartzea. E zdet esan nik hala nahi detenik, hala ikusten dudala baizik.

    By Blogger derzu, at 06 November, 2006 05:53  

  • Hori garbi dago. Ezker abertzalea edo hobe esanda MLNVk bi bide ditu, politikoa zein militarra. Eta horri eskerrak berma daiteke "prozesu" honetan maila politikoa ez alde batera uztea. Hortik neronek askotan ETAren paper hori defendatzea

    By Blogger orexa, at 07 November, 2006 00:16  

  • ulertzen det esaten duzuna, normala deritzot, baina ez zait legitimoa iruditzen.

    By Blogger derzu, at 07 November, 2006 10:46  

  • Bueno, Landak aipatu didanez Kalaka afari taldea hasia da landatutako hazietatik emaitzak lortzen. Ni domekarako ez det uste agertzerik baina egia esan gaiak badu bere interesik.
    Landa, albiste moduan jarri beharko zenuke asuntoa.

    By Blogger Iñigo, at 07 November, 2006 12:22  

  • Kaixo lagunak!

    Eneko eta biok eHgk-ko kide batekin elkarrizketa bat izan dugu. Jakingo duzuen bezela, gazteriaren kontseiluak eragile askoren babesas, egunerokoan euskal gaztedia bideratuko duen estrategia eta salaketa puntu bat sortu nahiean dabil.

    Guri dagokigunez, norbanakoek prozesu horretan izan dezaketen garrantziaz eta hauek bideratzeko moduaz gogoetak egin ditugu.

    Horrela, eHgk-ko lagunak azaroaren 18an egingo den biltzarrean proposamen hau planteatzeko konbidapena luzatu digu, eta guk nola ez, erronkari gogor ekin diogu.

    Modu honetan, eta prestatu nahi dugun testuari begira zuen ekarpenen beharrean gaude. Proiektuari buruzko informazio gehiago www.gazteriarenkontseilua.org webgunean aurkitu dezakezue.

    Gure proposamenaren eskema:

    - Norbanakoek egunerokoan ere herri honi begira lan egiten dute.

    - eHgk-ak antolatu gabeko gazte horiek bideratzeko estrategia beharre.

    - Proiektuarekiko interesak proiektu beraren parte egiten du bat.

    - Antolatu gabeko gazteen partehartze eta aktibazioa.

    Zuen laguntzaren zain, agur bero bat!

    By Blogger Landa, at 07 November, 2006 12:27  

  • buruari buelta gehiago emango dizkiot baina printzipioz guztiz ados 4 puntuokin. batzutan antolakuntzak pertsona batek 'esan' eta besteek 'egin' dinamikan sartzen dira, eta hori ez da positiboa.

    By Blogger derzu, at 08 November, 2006 03:19  

  • Ander espero dut egia izatea, eta buruari zuk esan bezela buelta gehiago ematea. Egin duzun aportazioa benetan eskaxa da!

    (tangana piska bat sortzeko asmoz esandakoak)

    By Blogger Landa, at 08 November, 2006 03:59  

  • Anderrek buruari bueltak ematearekin erabat ados, baina gehiegi ere ez denbora askorik ez dugu eta.

    Orexako Galako argazki dotorea Tolosaldeko Hitzan gaur: http://www.tolosaldekohitza.info/hitza_n.php?herria=OREXA&fetxa=2006-11-08&izena=p00006007&eskualdea=IBARRALDEA&produktua=TOLOSALDEKO

    Igandeko bilerara batuko zaretelakoan, izpirituz eta blog honen bidez bada ere.

    By Blogger orexa, at 08 November, 2006 10:11  

  • ulertuko duzun bezela, ez nago oraintx bertan zuen dinamika berean, landa, baina saiatuko naiz! ez dakizu debatitzen joe! jajaja

    By Blogger derzu, at 08 November, 2006 12:34  

  • datu polit bat: klaseko bi neska rumanek 2 hilabete behar izan dituzte konturatzeko euskal herria ez dela estatu bat. Atzo konturatu ziren, irakasleek nere klasekide den maddiri galdetu ziotenean: "zu euskalduna ala espainola zera?" Eta rumanak pentsatu zuten: "como que euskalduna ala espainiola? neri ez diate galdetzen ea rumana edo bulgara naizen rumana naizela esaten badet!!". Halere uset dut, baina hori nere iritzia da, klaseko bste batzuek uste dutela erdi-aborigeneak gerala-edo, gure herria aldarrikatzen dugulako, eta easten dugulako beste guztiek euren fronterak badituzte, ba guk ere izan nahi ditugula. Situazio politak ematen dira, bai horixe!

    By Blogger derzu, at 09 November, 2006 13:40  

  • This comment has been removed by a blog administrator.

    By Blogger Iñigo, at 09 November, 2006 13:55  

  • Ander, ni Londresen egon nintzenekoa gogorarazten dit zuk idatzirikoak.
    Batzuen garunak ez ziren gai esaten niena barneratzeko. Azkenean zera esaten nien, bertan denboralditxo bat pasako balute ulertzen hasiko zirela.
    Hala ere badu bere xarma hortikan gabiltzanean euskaldunekiko dagoen uste bitxiak ezagutzeak.
    Besterik gabe agur bat, asteburu latza dut aurretik eta zortzi ordu lo eginez hasi nahiko nuke

    By Blogger Iñigo, at 09 November, 2006 13:56  

  • Kaixo lagunak!

    Eneko; bazkarirako printzipioz aurrekoan hitzegin genuen hirurak bakarrik gaude. Hau irakurri duzula konfirmatzeko blogean zerbait idatzi edo deitu!

    Iñigo; aurrekoan eman nizkizun azalpenekin kontu interesgarria izan zitekela esan zenidan. Proposamen, ideia edo gogoetaren bat zor didazu!

    Ander; Kalaka afari taldeak zure aportazio handiagoa espero zuen. Aurreko mezuan idatzi nituen puntuak ez ziren "ados nago" edo "ez nago" bakarrik esateko; helburua orien inguruan aritzea eta eztabaidatzea zen.

    Garai batean blog honetan sartzen zirenei; non zaudete?

    By Blogger Landa, at 09 November, 2006 23:57  

  • eneko, eman eskuminak unayi nere partez ok? eta ea 'kuadrilako' afarian susto handirik hartzen ez duen...

    By Blogger derzu, at 10 November, 2006 12:45  

  • Zergatik kendu dezute anonimo bezala idazteko aukera?
    Zentsura praktikatzen e..... jaja.

    By Blogger Iñigo, at 12 November, 2006 02:14  

  • arrazoi dezu iñigo!! eneko faxista, zu zara... trapecista!! zentsurarik ez!!

    By Blogger derzu, at 12 November, 2006 10:33  

  • Lehenik eta behin barkamenak eskatu behar dizkiot komentarista misteriotsuari. Aukera batean registratuta ginenak bakarrik idatz genezakeela jarrita zegoen hasiera batetik. Orain edonork idatzi dezake hemen eta horregatik dei egiten diot idazle misteriotsuari bere komentarioa jartzeko.

    By Blogger orexa, at 13 November, 2006 08:30  

  • Jarraian hilaren 18an Andoaingo Bastero kulturgunean Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluaren biltzarrean aurkeztu dugun proposamena duzue.

    Hemen jartzearen helburua bikoitza da. Batetik atxikimenduak lortzea, oraindik ere itxura seriogo eta landuarena ematearren. Eta bestetik, kritika eta iritziak nahi ditugu, proposamena hobetzeko asmoz.

    *Aldez aurretik esan beharra dago "ze polita!", "ados nago" eta horrelako esaldi hutsalak ez direla onartzen. Eta badakizue zentsura aplikatzen badakidala.... JAJAJA!

    By Blogger orexa, at 13 November, 2006 08:41  

  • Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Kartak dioen bezala, egun euskal gazteria onestu gabeko eskubideen taldea da. Herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen ditugun moduan, antolatu gabe dauden gazteek ere egunerokotasunean herri hau aurrera eramateko konpromezua dugu.

    Lan honetan eHgk-ak izan dezakeen erreferentzialtasuna eta garrantzia azpimarratu nahi dugu.

    Norbanakoaren parte hartzeko erabilitako bideek (foroa, e-posta,etab.) ez dute proposamen zein hausnarketak helaraztea errazten eta norbanakoen parte-hartze eta aktibazioa sakondu asmoz ondorengo proposamena luzatzen dizuegu:

    eHgk-rekiko interesa erakusten duten Norbanako oro proiektuaren parte izatea.

    Horretarako bi bide hauek proposatzen ditugu:

    - Posta-zerrenda baten osaketa: egunerokotasunik ez galtzeko, internet bidezko komunikazioa, azkarra eta zabala. Honen bidez, eztabaidetan parte hartzea erraztuko litzateke eta barne informazioa eskuragarri izango luke norbanako interesatu orok. Informazio honek, antolaketako eragileen asanbladan eta Kontseiluko Talde Eragilean parte hartzeko aukera emango lioke norbanakoei.

    - Gazteen eta gazte eragileen sarea gorpuztu: helburua hiri, herri edo auzoetan konpromezua hartzen duten gazteekin eztabaidarako baliogarriak izango lirateken lan taldeak sortzea, norbanakoak sare hauetan erabat integratuaz.

    Proposamen honek eHgk-ak ilusio berrituekin aurrera jarraituko duelakoan, gazteok erabaki, gazteok eraiki!

    Beñat Ralla, Julen Landa eta Eneko Maioz-en izenean,

    Eskerrik asko!

    By Blogger orexa, at 13 November, 2006 08:41  

  • - Gazteen eta gazte eragileen sarea gorpuztu: helburua hiri, herri edo auzoetan konpromezua hartzen duten gazteekin eztabaidarako baliogarriak izango lirateken lan taldeak sortzea, norbanakoak sare hauetan erabat integratuaz.

    orokorrean ongi deritzot dokumentuari, baina ñabardura bat egitarren: parrafo hau, ez dut esango inkoherentea, baina nahasgarri xamarra iruditzen zait. Konpromezua hartzen duzun momentutik, lan-talde batean zabiltzan momentutik, jada talde batenpean egiten duzu lan, eta ez agian, norabanako gisa, ez? Prozesu honetan, noiz uzten dio norbanakoak norbanako izateari, talde berri baten izenean? Ze premisak sortuko lukete talde berri hori? Zerk desberdintzen du talde berri hori beste taldeetatik? Eta azkenik, irizpideokin guztiz ados edo batere ados ez dagoen norbanakoak nola egin ahal ditu bere ekarpenak (kritikoak, ñabardurak, ezinegonak e.a.)?Badakit ez dudala erantzunik ematen, baina besterik gabe galdera luzatzeko balio badu, ba gaitzerdi.

    pd.: abenduaren 7an gabonetako harrera degu euskal delegazioan. Eskatu digute ea gure umeei gabon kantak erakutsiko dizkiegun horrela denen aurrean kanta ditzaten, baina umeak ez dira animatu. Eskerrak bestalde, artalde hori kantuan? Uf! kita kita...

    By Blogger derzu, at 13 November, 2006 09:30  

  • Beti talde baten menpe? Talde bai baino gazte kontseilua ia apolitikoa da (Euskal Herria nazio gisa besterik ez du aipatzen, politika mailan) eta aukera ona izan daiteke politikokim hainbeste definitu gabe lan egin nahi duten gazteentzat.

    Gaztea naiz eta gazte izateraen arazoak intereseatzen bazaizkizu etorri gurera. Hori da pixkat aldarria. Eta ez Segi, gazte abertzaleak, EGI edo talde politikoen menpekoen esku jarri. Egin dezagun borroka gazteon alde politikaz aratago!

    By Blogger orexa, at 13 November, 2006 11:32  

  • Haratago hatse gabe, ai ama!!!

    By Blogger orexa, at 13 November, 2006 11:38  

  • Kaixo!

    Ander; Enekok primeran erantzun dizu. eHgk-aren helburua arazoei aurre egiteko eta gazte bezala herrigintzan murgiltzeko estrategia bideratzea da. Guk ez dugu taldeko kide izan nahi; estrategia bideratze horretan lagundu nahi dugu gero norbanako edo Kalaka Afari Taldeko kide bezela lan egiten dugunean adostutako estrategia horretaz baliatu nahi dugu.

    Hala ere, zure galdera nahiko ohikoa da honen inguruan gure asmoen berri eman diegunen aldetik.

    Eneko; testuarekin asmatu dugula esan dezakegu? eHgk-ari bidaliko diot gure partehartzea konfirmatzeko.

    Testuari dagokionez, atxikimendu edo proposamenetara irekita jarraitzen du.

    By Blogger Landa, at 13 November, 2006 12:43  

  • Testuari retoke pare bat. Azkenengo esaldia ez dago ondo osatuta. Honela konpon daiteke:

    Proposamen honek eHgk-ak ilusio berrituekin aurrera jarraitzen lagunduko duelakoan, gazteok erabaki, gazteok eraiki!

    Proposamen hitza gehiegi errepikatzen dugu. Lau aldiz gutxienez. Sinonimoren bat bilatzen saia gaitezke. Bestela dena primeran!

    By Blogger Landa, at 13 November, 2006 13:19  

  • eneko, ez nintzen politika-kutsuaz hitz egiten ari, filosofiaz baizik. Baina ulertua, lasai. Eta sinonimoen inguruan: eskaintza, adierazpen?

    By Blogger derzu, at 13 November, 2006 13:53  

  • Zuzenketak eginak. Azken inspirazioen zai! Andoianera juteko hitzegingo degu. Ni segurona kotxean jungo naiz bukatzea Orexara joateko. Hala ere hitzegingo degu Landa.

    Atxikimendu eta proposamen gehiagoren zai.

    By Blogger orexa, at 14 November, 2006 02:07  

  • Hona hemen Alex Marañonen erantzuna:

    Iepa Julen,

    Testua ondo dago ta borobiltzeko lasai gu mahaitik zeregin hori hartuko
    dugu. Bestelakoan ondo legoke, nahiz eta batek irakurri bakarrik biak edo
    hirurak igotzea gora, indar gehiago emateko ekarpenari (gainontzekoetan
    pertsona batek bakarrik egingo dituelako, eta horrela indarra ematen diogu
    ekarpen horri, Biltzarreko ondoriorik nagusienetakoa izatea nahiko
    genukelako)

    Andoainetik Euskal gaztHerri osora

    Alex

    Post-data: hirurak gora igotzearena... ezta ametsetan!

    By Blogger Landa, at 14 November, 2006 05:52  

  • Ondoan daukagunari esango diogu gora igotzeko! JAJA Horrela esanda gora igo beharko dezu Landa. Orain inoiz baino garrantzitsuagoak ditugu atxikipenak!!

    By Blogger orexa, at 14 November, 2006 07:02  

  • iepa mutilak; ez du internetik etxean ta ez naiz oso maiz konektatzen beraz.

    bilera hitzartu de bihar parisen anderrekin eta berak azalduko dizkit azaldu beharrekoak.

    hemen politikaz dexente eztabaidatzen det best birekin. kalaka afari talderako bi fitxaketa interesgarri izango lirate. markel bilbokoa da ta sergi bartzelonakoa; kataluinako eta frantziako politikari buruz a tope gabiltza.

    hilaren 17an aukeratuko dute frantziako alderdi sozialistaren hautagaia 2007ko presidentzialetarako. Hiru hautagai daude ta telebista eztabaida dexente egin dira; dirudienez segolene royal da inkestetako buru.

    portzierto; le pen-ek bere programa aurkeztu du. Tipo hau kriston crack-a da; beste gauza batzuen artean: 35 lanorduen legea atzera botatzea; europar batasunetik eta NATOtik ateratzea; frantziako frankoara itzultzea; heriotz zigorrera itzultzea; musika tradizionalak indartu eta rap eta hip-hopari diru laguntzak kentzea. Toxikomanoak isolatzeko plana; etorkinak etnikoki getoetan kokatzea......

    hitzez hitzez kopiaturik bere programatik

    By Anonymous Anonymous, at 14 November, 2006 07:45  

  • Atxikimenduena benetan garrantzitsua da; Ander eta Iñigok beraien sinadura emango al digute?

    Txorimaloarena egitera ez naiz gora igoko!

    By Blogger Landa, at 14 November, 2006 10:48  

  • nere sinadura jarri diezaiokezue proposamenari. Baina zuen proposamenari eh, ez lePenenari, gauza horri proposamen deitu ahal bazaio behintzat.

    By Blogger derzu, at 14 November, 2006 12:07  

  • Jode Ander a ze umorea! Hala ere eske aunitz zure atxikimenduagatik. Momentuz 4 gara. Asko gara bil gaietezen! a ez! Norbanako izan gaitezen! jaja!

    By Blogger orexa, at 15 November, 2006 08:57  

Post a Comment

<< Home