Kalaka Afari Taldea

Wednesday, November 15, 2006

hau al da bake prozesua bruselara eramatea?

Situation: atzo arkitekturako festa erraldoia kanpuseko pabilioi batean. Sartzera goaz, sarrera pagatzen degu eta orduraino ondo. Gero eskuan seilo bat jarri ziguten nahi genuenean sartu ta atera ahal izateko. Eta zas. Eskua seilatu eta jode! a ze sustoa! Jakingo balute zeren antza duen beraien sinbolito horrek... eta jakingo balute ekintza hori bera EHn apologia dela... Ai ai ai, hau bake prozesua bada, ba ni aita santua, eta Eneko 'habemus papa!' esan zuen tipo xelebre hura. Juajauaja. Bueno, sustoa pasa zitzagun gutxinez seigarren (edo zazpigarren?) garagardoarekin. Klaro, euro batera jarri ezkero...

pd.: kontrapuntu egiteko-edo, Trillo ministri oiharen iloba ezagutu nuen. Esta mas perlau... valentzianoa da, danimarkara joan zen bizitzera txikitan, baina Mikel izena du. Je ne comprend pas.

9 Comments:

  • Manda huevos! Mikel, Aznarren aitona abertzalea, azkenean egia izango da familia onenetan ere...jaja!

    Zorionak Ander artikulotxoa idazteagtik eta blog honi bizitasun pixkat bat emateagatik. Kuriosoa eta toke serioa pixkat kentzeko.

    Gauzak gaizki egindakoan aurrena naiz kritikatzen, baino ondo egindakoan ere...batzutan aitortzen ditut, jaja!

    By Blogger orexa, at 15 November, 2006 10:43  

  • Kaixo lagunak!

    www.gazteriarenkontseilua.org webgunean sartzen bazerate Andoaineko biltzarreko gaitegia jeitsi dezakezue. Arkitekturako ikasle batzuen interbentzioa ageri da, eta nola ez:
    - Norbanakoen parte-hartzea bultzatzeko interbentzioa

    Atxikimendu gehiago? Eneko; talde eragile guztiak bokadu bakarrez jango dituzu! jajaja

    By Blogger Landa, at 15 November, 2006 12:55  

  • Eneko!

    Gaitegiarekin batera dagoen "emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako manifestuan" norbanakoen presentzia nabaria da! Gure lanaren fruituak dituk! jajaja

    Mesedez, prestatu dugun testu definitiboa gehitu zazu blogera eta bidali nere e-postara. Eskerrik asko!

    By Blogger Landa, at 15 November, 2006 13:00  

  • Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Kartak dioen bezala, egun euskal gazteria onestu gabeko eskubideen taldea da. Herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen ditugun moduan, antolatu gabe dauden gazteek ere egunerokotasunean herri hau aurrera eramateko konpromezua dugu.

    Lan honetan eHgk-ak izan dezakeen erreferentzialtasuna eta garrantzia azpimarratu nahi dugu.

    Norbanakoaren parte hartzeko erabilitako bideek (foroa, e-posta,etab.) ez dute proposamen zein hausnarketak helaraztea errazten eta norbanakoen parte-hartze eta aktibazioa sakondu asmoz ondorengo planteamentua luzatzen dizuegu:

    eHgk-rekiko interesa erakusten duten Norbanako oro proiektuaren parte izatea.

    Horretarako bi bide hauek proposatzen ditugu:

    - Posta-zerrenda baten osaketa: egunerokotasunik ez galtzeko, internet bidezko komunikazioa, azkarra eta zabala. Honen bidez, eztabaidetan parte hartzea erraztuko litzateke eta barne informazioa eskuragarri izango luke norbanako interesatu orok. Informazio honek, antolaketako eragileen asanbladan eta Kontseiluko Talde Eragilean parte hartzeko aukera emango lioke norbanakoei.

    - Gazteen eta gazte eragileen sarea gorpuztu: helburua hiri, herri edo auzoetan konpromezua hartzen duten gazteekin eztabaidarako baliogarriak izango lirateken lan taldeak sortzea, norbanakoak sare hauetan erabat integratuaz.

    Proposamen honek eHgk-ak ilusio berrituekin aurrera jarraitzen lagunduko duelakoan, gazteok erabaki, gazteok eraiki!

    Beñat Ralla, Julen Landa eta Eneko Maioz-en izenean,

    Eskerrik asko!


    *ze ordutan geratzen gea larunbatean? 8.45 edo ordu ona izan daiteke, gero denboraz aparkatzeko ta. Zer deritzozu?

    By Blogger orexa, at 16 November, 2006 00:32  

  • Kaixo Eneko!

    Gogoratu Anderren atxikimendua gehitzeaz eta proposamen hitza anderrek gomendatutakoekin aldatzea. Ez denak noski!

    By Blogger Landa, at 16 November, 2006 00:48  

  • Portzierto Ander! Garzonek ikusiko bazintu seilu horrekin sekulako fiantza jarriko lizuke. Nik beti pentsatu nuen izkutuko pentsakera bat zenuela baino ez nuen uste horren extremista zinenik! Ni zure aldean ia PPkoa naiz, jaja! Ander gudari gogoan zaitugu!

    *Eskerrik asko atxikipenagatik!

    By Blogger orexa, at 16 November, 2006 10:54  

  • Bat egiten dut proposamenarekin. Hala eta guztiz ere oso "azalekoa" iruditzen zait. Esan nahi dut gehiago sakondu beharra dagoela errealitate bihur dadin. Guztiz bat egiten dudana interneten garrantziaz da, asko erraztu eta arintzen baitu eritzi elkar-trukaketa.

    Zorte beraz biharkoan eta jarri giro pixkat.

    PD: Ea Kirmenen atxekimendua noizko lortzen den. Horrekin bultzada sekulakoa litzateke!

    By Blogger Iñigo, at 17 November, 2006 13:34  

  • egunon kalakideok!

    Kalaka taldeko bi kidek Parisen izandako burutazioa aurkeztera gatoz:

    kalaka argazki lehiaketa 2006

    Kreatibitatea ikuspegi bat, iritzi bat, inkietude bat erakusteko tresna baliogarria dela sinetsita, zergatik ez gai baten inguruko begirada-sorta bildu? Eta ez al da argazkia begirada egoki adierazten duen formatu bat, erreza baina aldi berean erakargarria?

    Gure proposamenak bi sail izango lituzke: argazki soila (retokatu gabea) eta ordenagailu bidez nahi bezala ikututako argazkia. Bi kasuotan, argazkiak jasotzeko erreztasuna ahalbiderazearren, formatu digitala eskatuko genuke, eta interneteko helbide-e batean (irekitzeke) jasoko genituzke. Argazkiak jasotzeko epe-muga abenduaren 25ean jarri dugu, eta urtarrilaren 4an emaitza emateko eguna. Bakoitzak bina argazki aurkeztu ditzake sail bakoitzera, guztira 4, beraz. Gugandik kanpoko epaimahai bat legoke (bilatu eta aurkitu beharrekoa), eta bakoitzak 3, 2 eta 1 puntu banatuko lituzke. Argazki guztiekin kale-erakusketa open-air bat antolatzeaz ere hitz egin dugu, baina sakondu gabeko gaia da oraindik.

    Aurtengo gai bezala honokoa pentsatu dugu: GAUR. 'Gaur' nahi beste gauza izan daiteke, beraz bakoitzaren esku interpretazio hori.

    Proposamena ahalik eta norbanako gehienengana iritsi dadin zuen kontaktu-zerrendari begirada bat bota, eta hurrengo egunotan jasoko duzuen helbide-e horretara interesatua egon daitekeen inoren helbidea igortzea eskatuko genizueke, gonbita ofiziala zuzenean aurkezte aldera. Ahalik eta azkarren, aukeran.

    Ez dut uste ezer utzi dudanik aipatzeke. Besterik gabe, ideia ona ala bikaina irudituko zaizuelakoan, eta beti ere kritika, proposamen, aholku eta abarretara irekirik agurtzen gatzaizkizue,

    bi norbanako

    eta gogoratu!: eztabaidataldea.blogspot.com

    By Blogger derzu, at 20 November, 2006 01:15  

  • Aupa Ander!

    Bixi bixi dago Irutxuloko Hitza. Badirudi tangana hasi dela. Eutsi goiari!

    By Blogger orexa, at 20 November, 2006 04:02  

Post a Comment

<< Home