Kalaka Afari Taldea

Monday, November 20, 2006

Norbanakoen parte-hartzea bultzatzeko interbentzioa

Donostialdeko bost norbanakoren izenean ekarpen motz eta zehatz hau plazaratu nahiko genuke.

Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Kartak dioen bezala, egun euskal gazteria onestu gabeko eskubideen taldea da. Herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen ditugun moduan, antolatu gabe dauden gazteek ere egunerokotasunean herri hau aurrera eramateko konpromezua dugu.

Lan honetan Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (eHgk) izan dezakeen erreferentzialtasuna eta garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Norbanakoaren parte hartzeko erabilitako bideek (foroa, e-posta,etab.) ez dute proposamen zein hausnarketak helaraztea errazten eta norbanakoen parte-hartze eta aktibazioa sakondu asmoz ondorengo planteamentua luzatzen dizuegu:

eHgk-rekiko interesa erakusten duten Norbanako oro proiektuaren parte izatea.

Horretarako bi bide hauek proposatzen ditugu:

- Posta-zerrenda baten osaketa: egunerokotasunik ez galtzeko, internet bidezko komunikazioa, azkarra eta zabala. Honen bidez, eztabaidetan parte hartzea erraztuko litzateke eta barne informazioa eskuragarri izango luke norbanako interesatu orok. Informazio honek, antolaketako eragileen asanbladan eta Kontseiluko Talde Eragilean parte hartzeko aukera emango lioke norbanakoei.

- Gazteen eta gazte eragileen sarea gorpuztu: helburua hiri, herri edo auzoetan konpromezua hartzen duten gazteekin eztabaidarako baliogarriak izango lirateken lan taldeak sortzea, norbanakoak sare hauetan erabat integratuaz.

Ekarpen honek eHgk-ak ilusio berrituekin aurrera jarraitzen lagunduko duelakoan, gazteok erabaki, gazteok eraiki!


Eskerrik asko!


Sinatzaileak:

Iñigo Azurmendi
Beñat Ralla
Ander Gortazar
Julen Landa
Eneko Maioz

86 Comments:

  • gustatzen zait

    By Blogger derzu, at 20 November, 2006 03:55  

  • You Tube-n bideoa jartzen saiatzen ari naiz, baina ez dit uzten. Ez da oso ondo ikusten baina entzun bai.

    Argazki lehiaketarena perlada xamarra iruditzen zait, talde bezala dugun egitura edukita, baina onartzen bada lan egiteko prest nago, zabalkuntzan.

    By Blogger orexa, at 20 November, 2006 04:28  

  • ah eneko, esaten dezunean 'onartzen bada lan egiteko prest nago, ZABALKUNTZAN', zer esan nahi dezu, ez zeala kapaz gaiari buruz gogoeta egin eta pare bat argazki xixtriñ ateratzeko? Mmmm, eneko eneko... Ta besteei ze iruitzen ideia?

    By Blogger derzu, at 21 November, 2006 04:11  

  • Eneko; saguzarrak bezala bota zaizkizu hauek lepora. Niri oso ideia interesgarria iruditzen zait; baina, argazkirik ateratzerik ez dudanez... epaimahiko kide izan naiteke!

    Erromako argazkiekin eman behar nuen Pulitzerra ez zenez eman -argazkien kalitate eskaxagatik-, hau aukera polita izan daiteke!

    By Blogger Landa, at 21 November, 2006 06:24  

  • Landa, argazkia aukeratu badugu (eta ez koadro bat, adb) edonork egin dezakeen zerbait delako izan da. Denok gara kapaz argazki bat ateratzeko, eskatzen den gauza bakarra posizionamendu bat da gai baten aurrean. Ez dadila hori falta!

    By Blogger derzu, at 21 November, 2006 07:33  

  • Argazki "polita" emailez bidalitakoa. Interesatzen bazaizue Gears of War jokua anuntziatzen zuten, Xbox360 kontsolako azken bonbazoa.

    Ni orain ez nago argazki askotarako. Hori bai, uste dut autobusean idazten hasi behar naizela.

    By Blogger Iñigo, at 21 November, 2006 08:35  

  • Ideia bezala oso ona dela iruditzen zait, originala eta berria delako. Baino gauza asko airean dituela uste dut. Adibidez epaimahai independientea. Zein, nor, nola aukeratuak...

    Sekulako jende pila izango bagina planteatzen dela iruditzen zait. Pentstau nahi det garen gutxiak ikusita helburua jende gehiago erakartzea dela, baino nere ustez ez da ondo bideratu. Lehiaketa bada, zein da saria? Eta nola komunikatuko da lehiaketa bat epaimahai gabe eta sari gabe. Nere ustez gehiago zehaztu beharra dago.

    By Blogger orexa, at 21 November, 2006 08:37  

  • Agian lehiaketa bezela planteatzea izan da arazoa. Agian ikuspegi-sorta soil gisa plantea genezake, amaitzean bakoitzak argazki guztiak izango lituzke karpeta batean, inprimatuak ala nahi bezala gordeta, iniziatiba honen oroigarri-edo. Ez dakit, neri polita iruditzen zait eta hemendik jendea animatzen ari naiz. Esan nahi det, ahoz aho komentatzeko zeozer da. Uniko lan bat egiteko baino denbora gutxio behar da, besterik gabe, gai bati buruz pentsatu, posizionamendu bat hartu eta klak, argazki bat. Eta argazki hori 'zure argazkia' izango litzateke, zuk zerbaitengatik aterata, gaiaren inguruko jarrera bat erakusten duena. Zurea.

    By Blogger derzu, at 21 November, 2006 09:22  

  • Bai aitak Espainiako mundialaren urtean erositako kamara daukagu etxean. Kamara horrekin nire txapelketako partehartzea mugatuta dago. Kamara bat lortzen badut gustora joango naiz argazki bila!

    By Blogger Landa, at 21 November, 2006 10:27  

  • Iñigo; idazteari ekin behar baldin badiozu, argazki txapelketarekin batera ipuin-laburren txapelketa bat egin dezakegu!

    By Blogger Landa, at 21 November, 2006 10:30  

  • Begira zeinen estresatuta nagoen dagoeneko argazkitxo bat daukadala zuentzako. Txorakeria bat da baina nahikoa originala.

    Negu beltza

    By Blogger Iñigo, at 21 November, 2006 11:10  

  • Neri ekintza gisa oso ondo iruditzen zait, baino lehiaketarena ez zait oso bideragarria iruditzen. Zerbait diferentea egitekoekimen originala iruditzen zait.

    Ekin lanari hortaz!

    By Blogger orexa, at 21 November, 2006 11:22  

  • Euskal Herriko paisai politen artean badago bat besteak baino politagoa dena. Batzuek Kontxako badia dute ikusgai etxetik, baina hau asko hobea da.

    http://static.flickr.com/98/209399251_f5fbbfd840_o.jpg

    By Blogger orexa, at 21 November, 2006 11:52  

  • Zer da hau? Atzo ia minuturo mezu bat eta gaur denok ixil-ixilik. Bixigarri pixkat mesedez!

    By Blogger Iñigo, at 22 November, 2006 13:05  

  • Iñigo, nola jartzen direa horren lotura ederrak?

    By Blogger orexa, at 23 November, 2006 02:24  

  • Kalaka Afari taldeko kide agurgarriok:

    Argiako harpidedun egin berri naiz eta Beñatek gomendatu didanez 2 lagunentzako asteburu pasa bat dugu. Hiru aukera daude:

    http://www.agendarural.com/casarural/casarural_1_137.html

    http://www.uxarte.net/

    http://www.irigoien.com/

    Daten asuntoa da bestea. Nik abenduan 21 arte azterketak dauzkat eta txungo ikusten det. Geroago bada arazorik gabe. Ateraldia merke aterako zaigu nik uste 2 debalde baititugu. Apuntatzeko eta propopsamenak botatzeko zai.

    By Blogger orexa, at 23 November, 2006 02:31  

  • Astelehenerako aukeratu behar da lekua Argiako oparia jaso ahal izateko.

    Beñatek ahal du: larunbata eguerdian edo arratsaldean 5-6:45tara
    (gero udaletxean jo behar du orkestakin) edo irteeran 8:30tik
    pasatxotan, edo igande arratsaldean.

    Nik ere ez det errexa izago gelditzeko egia esan. Neregatik onena larunbat eguardia.

    Zuen erantzunen zai!

    By Blogger orexa, at 23 November, 2006 03:02  

  • Baina larunbatean gelditzearena ez da lekua aukeratzeko bakarrik izango, ezta? Bazkaritxo edo poteotxo bat antolatu daitek

    By Blogger Landa, at 23 November, 2006 09:38  

  • Linkena pixkat lioso da azaltzeko. Ea tutorialtxoren bat aurkitzen dudan.

    By Blogger Iñigo, at 23 November, 2006 11:57  

  • Bueno, aurkitu det zerbait:

    Linkak nola jarri

    By Blogger Iñigo, at 23 November, 2006 11:58  

  • Kalakide agurgarriak!
    Lehenengo ladia da idazten dudala beraz esan daiteke hemen birjinatea galdu dudala.jeje
    Galderatxo-komentario batzuk:
    1-eHgk-ko bilera horretan aisialdiari buruzko gida-txosten edo dena delakoa atera behar omen da, hori entzun dut behintzat, batenbatek badaki noiz?
    2- Landa ta Eneko(Kalakakideen bozgorailuak) zuen ekarpena egunkarietan eta guzti jaso da beraz zorionak eta zuen ideiek fruituak eman ditzatela.
    3-Nola doa argazki lehiaketaren kontua? Gai jakin bati buruzkoa da edota gai librean? Argazkiari buruzko esplikazioak idatzi behar dira?
    4- Ipuinzale bat naiz, beraz aipatu duzuen ipuin laburren kontu hori zehaztu nire aportazio txikia irakurri nahi baduzue.
    5-Zer da laburra? Ipuiaren luzera mugatua da?

    Hainbeste galdera hauekin espero dut inor ez mareatzea, eta hala bada har dezala mareoen kontrako pilula!!

    Aio

    By Anonymous Anonymous, at 23 November, 2006 14:54  

  • Larunbatean poteo gehi bazkari? Nahi dezutena. Ttun Ttun-en menu mundialak ematen dituzte. Neregatik ados. Landa: Beñatekin hitzegin, ze ez da ausartukoz uri ezetz esaten, jaja! Presio diplomatikoa

    By Blogger orexa, at 24 November, 2006 03:00  

  • txunli: argazkien asuntoari buruzko informazioa laster zure posta elektronikoan. izan huntsa!

    By Blogger derzu, at 24 November, 2006 04:39  

  • Landa traidore fina haiz gero!
    Goizean plantoia eman didazute Zabaltzak eta zuk, enteratu naiz piper egin duzutela 11tan.
    Eta gero arratsean dantza saiora azaldu ere ez zara egin.

    Traidore zantarra!!!

    By Blogger Iñigo, at 24 November, 2006 13:43  

  • Ah! Eta 12tan autobusean bueltatzean Saioarekin bueltatu naiz eta galdetu dit Kirmenenagatik. Grazia egin dit jakiteak zu ere bertan izan zinela esan zeniola. Bikaina zara gero ligatzerako orduan!

    By Blogger Iñigo, at 24 November, 2006 13:47  

  • Eeee? Nik ez nion hori esan. Agian bera konfundituko zen; izan ere, Zizurkilekoa kontatu nion...

    Gaurko bazkaria bertan bera gelditzen da; baina, arratsaldeko poteotxorako ordua jarri.

    Barkatu atzokoa Iñigo; egun benetan txarra nuen, burua eztanda egiteko zorian, horrexegatik egin genuen hanka klasetik eta ez nintzen dantzara joan. Gaurko bizikleta irtenaldia ere biharko atzeratu behar izan dut.

    Orudan Saioarekin ligatu zenuen? Zorionak! Neska jatorra benetan.

    By Blogger Landa, at 25 November, 2006 02:01  

  • Aber noiz ikusten degun beste argazkirik. Nire argazki kutrea kenduta oraindik ez dut ezertxo ere ikusi hemen.
    Bueno, ondo izan eta aupa erreala!

    By Blogger Iñigo, at 26 November, 2006 01:40  

  • Badirudi ezinean zabilela Landa eta ez da presioa sartzeagatik, baina eHgK atera du bilerako akta, eta zuk oraindik zurea idazteko daukazu. Biltzarrean hitzegin ez zenuenez...

    Akta hau dio guri buruz:
    "- eHgk-ren helbururik nagusienetakoa gazteriaren parte-hartzea bultzatzea da, eta horretarako beharrezkoak dira norbanakoak parte-hartzeko bitarteko ezberdinak eskaintzea. Horretarako norbanakoen posta-zerrenda bat egitea proposatu da, baita gazteen eta eragileen arteko sarea gorpuztea ere.
    eHgk-rekiko interesa erakusten duten Norbanako oro proiektuaren parte izatea."

    By Blogger orexa, at 27 November, 2006 00:07  

  • Ah! Noizko azkenean nekazal etxekoa. Neri beste arazotxo bat sortu zait. Astean lana egin beharra daukat "migralari" moduan (txibaskero naranja ridikulo batekin).

    By Blogger orexa, at 27 November, 2006 00:19  

  • Biltzarreko akta ondo gordeta daukat lasai. Txubaskero naranja?

    By Blogger Landa, at 27 November, 2006 04:58  

  • migralari? ba oso ondo iruitzen zat baina ea bidali nizun emailari noiz ematen diozun erangtzun enekotxo...

    By Blogger derzu, at 27 November, 2006 07:25  

  • Jode Landa, Anderrek atzerrian zuk baina lehenago asmatu du. Noizko zure akta propioa!! Ansioso gaude!(ni behintzat bai)

    Eta Ander ez presik sartu, zuk erantzuten pasa dezun denborarean erdia pasata ere astebete baino gehiago det.

    By Blogger orexa, at 27 November, 2006 10:46  

  • Hona hemen nere lehiaketarako Argazkia .

    Bake prozesuaz eta normalizazio politikoaz ari garela Herrialde Katalanen egoera ikustekoa da. Hizkuntzaren egoera desiragarria eta borroka armatuaren zamarik gabe, baina hala ere ezin aurrera joan burujabetzan. Bi herrien arteko anaitasuna garbi geratu zen Catalunya Euskadi partidan, nahiz eta batzuk irudi hori kendu nahi izan.

    By Blogger orexa, at 30 November, 2006 01:15  

  • eneko! perfekt!! baina ñabardura bat, argazkia kalakaargazkileihaketa@gmail.com helbidera bialdu!!

    By Blogger derzu, at 30 November, 2006 04:35  

  • ze tikis mikis!

    By Blogger orexa, at 30 November, 2006 10:18  

  • Kaixo lagunak!

    Argazki lehiaketa martxan dagoela ikusita, eztabaida-gai berri bat proposatu nahi dut.

    AHT-ren eraikuntza lanekin hasi dira, eta horrekin batera mobilizazio eta kateamenduak ere eman dira proiektu honen aurka daudenen aldetik.

    Eusko Jaurlaritzaren argumentuak ondorengoak dira:
    - Proiektua kristona da.
    - Herritarren gehiengoaren babesa daukat.

    Bi argumentu -horrela deitu badaitezke- horiekin desinformazioan eta eztabaidaren ukazioan oinarritutako proiektuari hasiera eman zaio.

    Zuen iritzi, argumentu eta proposamenak entzun nahi ditut gai honen aurrean.

    Euskadi, aurrera doan herria?

    By Blogger Landa, at 30 November, 2006 11:24  

  • Lopez de Gereño garraio sailburuak ondorengoa esan du: "Gu ez gaude eztabaida edo galdeketa fasean, gu eraikuntza fasean gaude".

    Herri Lanetako aditu baten presentzia primeran etorriko litzaioke gai honi; Beñat...

    Tren sozialaren inguruko informaziorik duzue?

    Inglaterran adibidez lehendik zituzten tren-sare guztiak hobetzeari ekin zioten.

    Eta Anderrentzat, bitxikeri moduan beti ere, zer deritzozu euskal alfabetoari "Y" letra gehitzeari? karkarkar!

    By Blogger Landa, at 30 November, 2006 11:29  

  • uy, helbidea gaizki jarriet: kalakaargazkilehiaketa@gmail.com

    landa! eztabaidaren nere erantzuna laster!

    By Blogger derzu, at 30 November, 2006 11:30  

  • Landa, azkenean irakurri dut Vredaman. Badakizu amaitu barik utzia nuela. Bada aurreko astean hartu eta 10 bat egunetan irakurri dut.
    Eritzia? Van Hoffen Ilea hobeto dagoela deritzot, batit bat amaiera (emozio eta sentimendu handikoa).

    Beno kalakazaleok, ondo lo egin eta Landa zu bihar euskal dantzan ikusi nahi zaitut, aitzakiarik gabe.

    By Blogger Iñigo, at 30 November, 2006 14:05  

  • Unai, noiz demonio agertu behar zara hemendik? Dagoeneko ahazten hasia zait zure aurpegia.

    By Blogger Iñigo, at 03 December, 2006 01:36  

  • Benetan gai interesgarria Landa! Hala ere ez pentsa eHgK biltzarreko aktarik egin gabe libratuko zarenik!!!

    AHTren inguruan, nik oraindik ez dut ulertu zertarako den ona. Jaurlaritzaren arrazoiketak ikaragarriak dira. Batetik denak Madrilek ordaintzen duela (arrazoiketa sakona benetan!) eta herritarren babesa (hauteskundeak irabaziz gero presentatzen duenaren babesa duela dio!).

    Hala ere, intentzio ona dutela suposatuaz (nahiz eta askotan ez dirudien!) Bilbora 20 minututan juteko zenbat ordaintzeko prest gaude. Egun autobusak 9 bat euro balio duela suposatuaz. 20 euro? Doblea baino gehiago oradintzeko prest zaude ordu erdiko bidaiagatik? Nik ezetz esango nuke! Beraz, ez da jendean "herri" mailan mugitzeko eginiko trena. Eta sekretismo horretan merkantziak azaltzen dira. Hemen aukera dexente ikusten dizkiot, baina hara non Jaurlaritzak gai hau ez duela sakontzen. Batetik, ez dela merkantzien garraiorako erabiliko.

    Eztabaidak eztabaida. Uste det Jaurlaritzak trenaren inguruko kexak eta iradokizunak biltzeko orri bat egin duela. Idatzi bat edo presta daiteke bertara helarazteko.

    By Blogger orexa, at 04 December, 2006 00:24  

  • Idatzia Donostialdeko norbanakoen izenean? Ikaragarria!

    Beñatek ea zubi luze honetan planik egin behar genuen galdetu zidan. Nik Konstituzio eguna ospatzeko plana proposatzen dut: Egun pasa babarrunkada on bat jatera joatea. Tolosaldeko inguruak dira horretarako aproposenak, eta zuk Eneko primerako tokiak ezagutuko dituzu.

    Ospa dezagun Konstituzio eguna puzker polit batzuekin!

    By Blogger Landa, at 04 December, 2006 02:03  

  • jajaja! Benetan plan polita, baino ni desbinkulatu egiten naiz. Lanez lepo nabil, 2 defentsa eta 4 azterketa prestatzen. Behingoz, udara libre xamar eduki nahiko nuke.

    Gabonetan, asteburuetan nahi dezutena, larunbat goizak kenduta.

    By Blogger orexa, at 04 December, 2006 04:23  

  • Ander, portzierto! Ze argazki da hori HITZAra bidaltzeko? a ze indezente itxura!! Postura hori eta atzean txupito basoa dagoelarik. Gurasoak ikusiz gero ez didate ingalaterrara joaten utziko, jaja!

    By Blogger orexa, at 04 December, 2006 04:24  

  • Hitzan atera al da ba erreportaia? Ez al daude ba oporretan? Eta argazkian ez nago indezente, argazkia atera eta handik ordu pare batera, ordea, bai.

    Eta landaren galdera politari erantzunez, ea ze iruitzen zaidan Y euskal alfabetoan sartzea? ba neri egia esanda primeran, y-ak asko laguntzen du euskalki batzuen fonetikan (ikus Urola-Kostako Hitzako webguneko foroetan erabiltzen diren Y piloak...). Hori bai, 'y' gure herriaren sinbolito bihurtzea gure trenen irudi bezela, ba propaganda aldetik kaxkar xamar, egia esan...

    By Blogger derzu, at 04 December, 2006 08:14  

  • on egin,

    AHTaren inguruan kritikarriena iruditzen zaidana debatearen superfizialitatea bera da. Alde batetik zein bestetik botatzen diren argumentuak panfleto batetik ateratakoak dirudite, hala nola, ‘ez dugu Europako trena galdu behar’ (a ze genioa esaldi hau pentsatu zuena), ‘proiektu txikitzaileak gelditu’ (probetxua atera diote esaldi honi, beti beti beti balio die), ‘kamioiak kenduko ditu errepideetatik (ba eman datuak, aizu), ‘PNVren negozioetako egina da bakarrik’ (nik hauei teoria konspirazionistak deitzen diet), eta abar luzeegi bat.

    Hau esanda, ez nuke debatearen aurrean neutro gelditu nahi. Ni, printzipioz, AHTaren alde nago, ez ordea edozein preziotan (eta ez nabil diruaz hizketan). Adibidez, argi dago trenak bidaiariak eta merkantziak garraiatu beharko lituzkeela. Suitzako adibidea politt askoa da. Bertatik pasatzen ziren kamioi gehinak Italiatik Alemaniara zihoazen, eta zera egin zuten: zergak igo herrialdetik pasatzen ziren kamioiei (Suitza helburu zutenei ezik) eta alternatiba bat jarri, hau da, Italiako mugatik Alemaniako mugara trenbide bat kamioiak garraiatzeko batez ere. Eta Euskal Herriak Suitzak baino pasozko garraio fluxu handiagoa duela ezin uka. Eta, nahiz guri gustatu ez, fluxu hori modu ia esponentzialki igotzen ari da, eta (oraindik ez ditugun) mugak ixten ez baditugu behintzat irtenbide bat bilatu behar zaio.

    Pertsonen garraioari dagokionez, prezioa ikusi beharko da. Aurkitu ditudan bi adibide, Donosti-Bilbo traiektuaren pareko. Madrid-Guadalajara traiektuak 8€ balio omen du (hori entzun dut). Bruselas-Lieja tarifa 16,5€koa da, gazteentzako automatikoki 8,5, jubilatuentzako 11,5, eta hortaz gain bonoak, biletea garaiz hartzeagatik beherapena, eta badira oferta batzuk edo beste. Euskal kasua zein izango den, halere, auskalo!

    Baina kontua sakonagoa da, gaur egun AHTak sinbolizatzen duen gizarte-eredua garatu nahi dugun ala ez, alegia. Mugikortasunaren gizarte bat non mugitzen dena pertsonak eta gauzak diren, horrek esan nahi duen guztiarekin. Eta horren adibide da gure talde hau bera, Bruselasen ikasten duen bat, Toulousen ikasten duen beste bat, Inglaterrara dihoan bat, Bilbora egunero dihoan beste bat, eta ez dakit nun gelditu den Beñaten Burgoseko joanetorrien plana. Eta gure bidaiak, InterRail, Erroma, edotara Iruñera SanFerminetan, igual dit. Eta ez nabil eredu hau goraipatzen, besterik gabe diot gauza hauek guztiak pentsaezinak zirela lehen eta orain normaltzat ditugula. Eta horretarako azpiegitura batzuk beharrezkoak dira. Ze behar degu Bilbo-Donostia 30 minutuan egiteko? Zeinek jartzen du ‘beharraren’ muga? Ze behar genuen lehen Bilbo-Donostia ordu batean egiteko? Funtsean, ze behar degu Bilbora juteko?

    Alde horretatik ziniko xamarra iruditzen zaizkit Itsasondo eta antzeko herrietako galdeketak. Hasteko, ez delako eskala horretan erabakitzeko proiektua. Eta bigarrenik, nahiz hau beste debate bat den, horrelako herriak kritikagarriak iruditzen zaizkidalako. Landan bizitzeak ez du esan nahi jada landatik bizi direnik, azken finean, bizitza guztiz urbanoa egiten dute, baina hirian bizi gabe. Nik argi dut egun herrian bizitzea hirian bizitzea baino askoz antiekologikoagoa dela. Amerikar hirietako periferiako urbanizazio ajardinatuen gisakoak ikusten ditut nik egungo herriak. Eta klaro, etxean ditugun produktu guztiak iritsi behar zaizkigu, eta unibertsitatera, lanera azkar iritsi nahi dugu, eta klaro, kotxea beti izango da erakargarrriagoa. Alde horretatik, eredu honetan hiriak fomentatzea ekologikoagoa iruditzen zait herriak potentziatzea baino. Eta, bide batez, natura-txikitzaileagoak iruditzen zaizkit Goierri eta Tolosaldean perretxikuak bezela ugaltzen ari diren sasibaserri neoeuskaldun horiek guztiak. Baina bueno, esan dut hori beste debate bat dela.

    Baina hiriaz ari naizenean ez naiz ari soilik Donostia-Bilbo-Gasteizi buruz. Ez da kasualitatea EuskoTren eta Renfeko trebideak pasatzen diren tokietan ( bere garaian polemika bera sortu zuten bi proiektu) jende ugari bizi dela, eta bertako tren sistema zinez hobegarria dela, Renfeko frekuentziak bikoiztu eta EuskoTren sare osoa doble-vía izan beharko litzatekeela argi dut. Batzuek tren soziala deitzen diote honi, neri ‘sozial’ adjetibo hori propagandistiko xamarra iruditzen zait, baina nomenklatura arazoa soilik bada gaitzerdi! Baina klaro, gero presupuestoak datoz eta dirurik ez dago dena egiteko (nahiz AHTa Madrilek ordainduko omen duen dena, jakin nahiko nuke zeren ordainetan…), eta aukeratu beharra.

    Laburbilduz, erealismotik begiratuta, iruditzen zait AHTa bizi dugun gizarte-ereduak ekologiari eman diezaiokeen erantzun koherenteena dela. Kontua da ea gizarte-eredu hori medianamente ekologikoa eta justua den, eta erantzuna argi dago ezetz dela. Baina gustatzen ez zaiguna gizarte-eredu hori bada, ez zait iruditzen AHTa denik kontra egin beharreko helburua. Nagusia ez, behintzat.

    By Blogger derzu, at 04 December, 2006 09:57  

  • Zorionak Ander! Bernardo Atxagaren euskal hiria laister dugu gurean. Hari irakurri nion - ez dakit Argian izan zen-, euskal hiria sortzeko urtxintxa guztiak akatu behar baziren ez zegoela arazorik. Eta AHT-ak Obaban ba al du geltokirik?

    Itsasondoz eta Goierriko herriez esan duzunak asko harritu nau. AHT plaza erditik pasako zaie, bertan geltokirik izango duten ere ez dakite, eta ez dute horri buruzko erabakirik hartzeko eskubiderik? Erabakiak ez direla eskala horretan hartzen?

    Eta herri antiekologista horien arazoa AHT-ak konponduko ditu? Nik oraingoz dakidan bakarra tren honek Bilbo-Donostia-Gasteiz elkarren artean lotuko dituela da, eta ez dakit gainontzeko geltokiak non doazen. Asko ezin dira egon, tren honek bestela bere abiaduraren zentzua galduko lukeelako, eta gutxi badaude, ingurugiroari egiten dion aportazioa ere hutsaren hurrengoa.

    Informazioa bilatzen saiatuko naiz eta nire iritzia helaraziko dizuet!

    By Blogger Landa, at 04 December, 2006 11:44  

  • Eusko Jaurlaritzaren Garraio sailean aurkitutako informazioa. 4 geltoki bakarrik. Behan duzue link-a:

    Sustapen Ministerioaren informazio-azterlanak lau geltoki aurreikusten baditu ere (Bilbao-Abando, Gasteiz-Dato, Irun eta Donostia-Iparra, azken bi horiek Astigarragatik anezka bidez lotuta), Ministerioak beste bi jartzea onartu du: Ezkio-Itxasokoa, Gipuzkoako Goierrin, eta Eubakoa Durangaldean. Gure erronka da bi azken geltoki horien inguruak aztertzea, bata zein bestea, salgaien garraio intermodalerako plataforma logistikoko gune bihur daitezen.

    http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/r41-430/eu/contenidos/informacion/4429/eu_4081/eu_15726.html

    By Blogger Landa, at 04 December, 2006 11:52  

  • Imaginatu metroa jartzen dutela Donostin. Lehen parada bulebarrean da eta hurrengoa katedralean, baina lanak egin ahal izateko nere etxe ingurua lau urtez hankaz gora egongo da obrengatik. Eta gainera paradarik gabe!! Beraz Askatasun hiribideko 9. portalak, erreferendumez, metrorik nahi ez duela esan du. Zilegi al da? Egoera bera iruditzen zait baina beste eskala batean.

    Eta uste dut ez dela 'Euskal Hiria' eta euskal herriko eremu guztia irentsiko duen etxez betetako 'Euskal Area metropolitanoa' nahastu behar. Euskal Hiriak gure herrialde txiki hau egituratzeko sistema bat da, eta ez Aturritik Ebrorako azalera guztia eraikitzea.

    By Blogger derzu, at 04 December, 2006 11:56  

  • Ba zer nahi duzu esatea, herritarrak -edo hiritarrak- horrelako proiektuetatik kanpo egotea babesteak min egiten dit.

    By Blogger Landa, at 04 December, 2006 12:14  

  • Landa, nik ez det defenditzen jendearen parte hartze eza. Parte hartzea defenditzen det, debate batekin (kasu hontan egin ez dena eta kritikagarri bihurtzen duena), baina parte-hartzeak globala izan beharko luke, hau da, Euskal Herrikoa, edo deskuidatzen bazea, Europa mailakoa.

    By Blogger derzu, at 04 December, 2006 12:47  

  • Bueno ba, ba egon lasai Unai, gabonetarako opari eder bat izango duzu nire partetik.
    Bilbo aldean gazi-gozo. Temarioa eta ikastekoa gogor ikusten dut eta gabonak latzak izango direlakoan nago. Bestalde klaseko jendeakin eta oso ondo, donostin baina dezentez eskuzabalago.
    Bueno ba, ondo lo egin dezazutela.

    By Blogger Iñigo, at 04 December, 2006 13:24  

  • Eske ez dakizu diskutitzen!

    By Blogger Landa, at 05 December, 2006 07:11  

  • kri kri

    By Blogger derzu, at 06 December, 2006 06:26  

  • Gaur 'gabonetako harrera' izan degu bruselako euskal delegazioan. Bi ordutxo intentso kanapeak banatzen zituzten kamareoak akosatzen (danetik jan det zer zen jakin gabe), txakolia, arabar errioxar ardoa eta txanpan-kopak gureganatzen eta enfin, kantea pixkat ematen hain ondo jantzitako jendean artean, zeren nahiz eta marradun kamiseta eta galtza beixak ez diren batere zarrapastrosoak, ba ez daude gorbatadun traje, soineko pitxipro eta amerikana eleganteen mailan. Baina bueno, ateko paisanoz jantzitako ertzainak lasai asko utzi digu pasatzen areto nagusira, Euskadi maiuskulaz zuen kartel handi bat jaiotza batez ornitutakoa, eta Ibarretxeren argazki bat zuena sartu eta berehala, guardarropan ondoan. Jaun da Jabetik ateratako eszena zirudien, kuriosoa gutxinez. Portzierto, ze joku guxi eman duen Landan plazaratutako eztabaidak ez?

    By Blogger derzu, at 07 December, 2006 14:59  

  • Kalaka Afari Taldea askatu dute! Honek afaritxo bat merezi du!

    By Blogger Landa, at 28 December, 2006 01:24  

  • hoixe baietz!

    By Blogger derzu, at 29 December, 2006 13:57  

  • Gora Kalaka askatuta!

    p.d. inor ez da ausartzen gaurkoari buruz idatzi bat egitera? Nik argian Txuriari egindako elkarrizketa baten idatzi prestatzen hasi naiz.

    By Blogger orexa, at 30 December, 2006 14:18  

  • Donostialdeko bost norbanakok Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluarekin izan duten hartu-emanaren inguruko kronika antzeko bat eskeini nahi dizuet blog honetako ente nagusi horrekin zorrak kitatu asmoz.

    eHgk 2005eko azaroan sortu zen Barañainera hurbildu ziren gazteen babesarekin. Eneko eta ni bertan izan ginen.

    eHgk-ren helburu nagusia:

    Euskal gazteriak kolektibo bat osatzen duen heinean, eztabaida sortu eta kolektibo honen eguneroko lanaren iparrorratz izatea.

    Horiek horrela blog honetan parte hartzen duten norbanako batzuek bere izaerarekin bat egin zuten.

    eHgk-ak bere helburu horiek aurrera eramateko Euskal Herriko gazte eragile ezberdinekin bilerak egiten hasi zen, eta bilera horien fruitua Andoainen egingo zen biltzarrean eskein zuten.

    Guri dagokigunez, lan dinamika horretan kolektibo horren zati garen norbanakoen presentziaren falta nabaritzen genuen, eta hori konpondu asmoz gogoeta sakon batetan murgildu ginen.

    e-posta bidez izan genuen lehen kontaktua eHgk-ko koordinatzaile taldearekin. Hau osatzen duen Alex Marañonek, gure proposamenekiko interesa agertuta kafetxo extraofizial bat egitea eskeini eta Albokan hitzartu ginen.

    Norbanakoen presentzia hutsa zela eztabaidatzen, gure ekarpena Andoaineko biltzarrean aurkeztea proposatu zigun. Ekarpen honen beharrean zeudela adierazi zigun Alexek eta hau indartzeko modu hoberena biltzarrean bertan jendarteratzea zela esan zigun. Erronka onartuta!

    Beraz, Loiolako kuartelaren aurrean egin zen isilpeko bazkari batetan hasi zen gure ekarpenaren testua gorpuzten, eta Andoainen bertan -nerbioka jota- azken orduko aldaketak egin behar izan bagenituen ere, Eneko jaunak ohikoa duen dotoreziaz 300 pertsonen aurrean blog honetako sarreran duzuen testua irakurri zuen.


    Bertaratutakoen erantzuna bat-bateko txalo zaparrada bat izan zen, eta eHgk-ko kideek beraien esker ona emanez gure proposamena onartu zuten:

    eHgk-rekiko interesa erakusten duten norbanako oro proiektuaren parte izatea.

    Bertan protagonista izan ginenok esan behar dugu emandako pasuez oso harro egon harren eHgk hilda ikusten dugula, eta hau aktibatu asmoz lanari ekiteko konpromezua hartzen dugula.

    Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan! Eta atera dadila Kalaka Afari Taldeko eztabaidan!

    By Blogger Landa, at 30 December, 2006 15:09  

  • Honek albiste berezia merezi zuen Landa! a ze akatsa!! Testua dotorea benetan!

    By Blogger orexa, at 03 January, 2007 09:02  

  • Kaixo lagunak!

    Blog honen eztabaida maila hutsean da. Urtezaharreko "petardoek" hizketarako gogoa kendu al digute?

    Barajaseko atentatuaren ondoren ezker abertzalea berkokatze lanetan ikusten dut. Gaur Batasunako mahaikideen eskutik entzun ahal izan ditugu ondorengo deklarazioak:

    "Ez genuen espero"

    "Atentatuak bake prozesuari kalte egiten dio"

    Erakunde armatuari aurre egingo al diete gure abenturazaleek? Atentatuak bake prozesuari kalte egin diola esateak ez al dio "atentatua bake eta normalizazio prozesua geldirik egotearen ondoria da" teoriari aurka egiten?

    Gobernuari dagokionez argi utzi berri digute bake prozesua eta elkarrizketa oro bertan behera utzi dituztela; gehiago oraindik, legeztatuta dauden alderdien artean "pacto por la libertad y contra el terrorismo" berri bat bultzatu nahi dute kartzela politika eta epaiketak mantendu edo gogortuz.

    Gozo-gozo jarri zaigu kontua. Afaritxoa noiz beraz?

    By Blogger Landa, at 03 January, 2007 12:08  

  • Berria egunkariko eztabaida batetan mezu batetan gehituta zetorren albistea:

    http://www.elconfidencial.com/noticias/noticia.asp?id=20312&edicion=02/01/2007&pass=

    ETA zatituta?

    By Blogger Landa, at 03 January, 2007 12:42  

  • Atzoko Politicamente Incorrecto ikusi zenuten? Brutal!

    By Blogger Landa, at 04 January, 2007 03:55  

  • Landa, notizia akojonantea! Oso interesantea! Ea egie den elkarrizketak aurrera doazela. Nere teoriarekin bat dator. Hau tira y afloja bat da. Gobernua ETA artean edo ETA barruan.

    By Blogger orexa, at 04 January, 2007 04:11  

  • "Batasunak su-eteneko konpromisoak mantentzeko eskatu dio ETAri". Gaur goizean Otegik esana. Muina duten hitzak ala Batasuna eta ETAren barne gatazkaren ondoriozko anbiguotasunaren beste adibide bat? Egia bada ETAren barnean zatiketa hori dagoela, zein izan liteke ondorioa? su-eten bat hautsi den bakoiztean pasa den bezela eszisio bat? ETA eta BenetakoETA? Elkarrizketak aurrera badoaz sektore biguinarekin, zer pasako da gogorrarekin? Kontestu honetan, zer egingo du ZPk? ETA GRAPO bezela erakunde marginal bat bihurtuko al da? Galdera hauei erantzuna Dan Brownen liburu berrian, El Codigo DaJuana.

    By Blogger derzu, at 08 January, 2007 08:09  

  • Batasunak ez zuen espero. Hori garbi geratu da. Atentatua Gobernua eta ETAren arteko lehia da eta ez du politikarekin zer ikusirik. Irakurketa hori positiboa da bi mahaien sistemarako. Askok txalotu beharko lukete hau eta "partiduen mahaia" baestu eta sostengatu. Negoziazio politikoa bai, ekintza militarren gainetik. Batasunak aspladi eskatu zaiona egin du eta inork ez dio aitortu nahi.

    By Blogger orexa, at 08 January, 2007 09:56  

  • Arratsaldean entzundakoaren arabera, bada Otegiren hitzei garrantzia ematen dion inor: Arzalluz jauna. Hortaz gain esan du perezRubalcaba "goitik beherako maltzurra dela", eta PSOEn batzuk baina PSEn batez ere gobernutik bota dezaten saiatzen ari direla. Dirudienez, ETA eta Batasuna ez dira zatituak dauden bakarrak. Nik uste tren honi gurpila zulatu zaiola, baina ez da deskarrilatu. Ea egia den. Hala ere Eneko, uste det atentatua subestimatu egiten dezula, uste det ETA eta gobernuaren arteko sokatira baino haratago dihoala, ETAren barneko sokatiran alegia. Eta ez nago ziur zer den okerragoa.

    By Blogger derzu, at 08 January, 2007 10:38  

  • Dudarik gabe hobea litzateke negoziazioaren tira-bira izatea. Hala ere ezker abertzalea eta ETAko zuzendaritza konbenzituta daude hori ez dela bidea. Hori horrela atentatua gutxienekoa iruditzen zait.

    By Blogger orexa, at 09 January, 2007 01:49  

  • [URL=http://www.wallpaperhungama.in/details.php?image_id=13415][IMG]http://www.wallpaperhungama.in/data/thumbnails/117/Minissha Lamba-91.jpg[/IMG][/URL]

    [URL=http://www.wallpaperhungama.in/details.php?image_id=13240][IMG]http://www.wallpaperhungama.in/data/thumbnails/117/Minissha Lamba-90.jpg[/IMG][/URL]

    [URL=http://www.wallpaperhungama.in/details.php?image_id=13236][IMG]http://www.wallpaperhungama.in/data/thumbnails/117/Minissha Lamba-87.jpg[/IMG][/URL]

    [URL=http://www.wallpaperhungama.in/details.php?image_id=13234][IMG]http://www.wallpaperhungama.in/data/thumbnails/117/Minissha Lamba-85.jpg[/IMG][/URL]


    [url=http://www.wallpaperhungama.in/cat-Minissha-Lamba-117.htm][b]Minissha Lamba Sexy Wallpapers[/b][/url]

    Photo gallery at WallpaperHungama.in is dedicated to Minissha Lamba Pictures. Click on the thumbnails into enlarged Minissha Lamba pictures, intimate photographs and absolute photos. Also after to other Pictures Gallery through despite Squeaky property and Superior Decision image scans, movie captures, movie promos, wallpapers, hollywood & bollywood pictures, photos of actresses and celebrities

    By Anonymous Anonymous, at 19 February, 2010 12:57  

  • Hello, as you can see this is my first post here.
    Hope to get some help from you if I will have some quesitons.
    Thanks and good luck everyone! ;)

    By Anonymous Anonymous, at 26 February, 2010 12:45  

  • I didn't understand the concluding part of your article, could you please explain it more?

    By Anonymous Anonymous, at 10 March, 2010 15:51  

  • Do you have copy writer for so good articles? If so please give me contacts, because this really rocks! :)

    By Anonymous Anonymous, at 13 March, 2010 11:08  

  • amaryl diaes drugsprozac online pharmacy

    [url=http://www.bebo.com/buylevitraonline1]buy levitra online in 24 hours[/url]

    By Anonymous Anonymous, at 15 March, 2010 02:11  

  • Very fascinating website.

    Reliable optimization service including submissions and on site optimisation (sokmotoroptimering).
    [url=http://www.smotop.se/smotopbloggen/]SMOTop[/url]
    http://www.smotop.se/sokmotoroptimeringskonsult.html

    By Anonymous Anonymous, at 15 March, 2010 02:36  

  • if you guys desideratum to credence in [url=http://www.generic4you.com]viagra[/url] online you can do it at www.generic4you.com, the most trusted viagra drugstore repayment beyond the extent of the good generic drugs.
    you can learn drugs like [url=http://www.generic4you.com/Sildenafil_Citrate_Viagra-p2.html]viagra[/url], [url=http://www.generic4you.com/Tadalafil-p1.html]cialis[/url], [url=http://www.generic4you.com/VardenafilLevitra-p3.html]levitra[/url] and more at www.rxpillsmd.net, the simplistic [url=http://www.rxpillsmd.net]viagra[/url] inauguration on the web. well another great [url=http://www.i-buy-viagra.com]viagra[/url] pharmacy you can find at www.i-buy-viagra.com

    By Anonymous Anonymous, at 15 April, 2010 11:46  

  • Whats up dude

    It is my first time here. I just wanted to say hi!

    By Anonymous Anonymous, at 22 May, 2010 09:44  

  • cool guys! survey the latest unbind [url=http://www.casinolasvegass.com]casino[/url] games like roulette and slots !endorse show the all unmapped unburden [url=http://www.casinolasvegass.com]online casino[/url] games at the all stylish www.casinolasvegass.com, the most trusted [url=http://www.casinolasvegass.com]online casinos[/url] on the final! enjoy our [url=http://www.casinolasvegass.com/download.html]free casino software download[/url] and rejoicing in money.
    you can also rein other [url=http://sites.google.com/site/onlinecasinogames2010/]online casinos bonus[/url] . check out this new [url=http://www.place-a-bet.net/]online casino[/url].

    By Anonymous Anonymous, at 04 July, 2010 14:38  

  • new guys! after the latest freeing [url=http://www.casinolasvegass.com]casino[/url] games like roulette and slots !endorse means of escape the all unmapped unburden [url=http://www.casinolasvegass.com]online casino[/url] games at the all redone www.casinolasvegass.com, the most trusted [url=http://www.casinolasvegass.com]online casinos[/url] on the entanglement! fancy our [url=http://www.casinolasvegass.com/download.html]free casino software download[/url] and bring home the bacon money.
    you can also check other [url=http://sites.google.com/site/onlinecasinogames2010/]online casinos bonus[/url] . check out this new [url=http://www.place-a-bet.net/]online casino[/url].

    By Anonymous Anonymous, at 08 July, 2010 05:51  

  • I developed a Starcraft Two website found here:

    [url=http://www.thedarkshrine.com]Starcraft 2[/url]
    http://www.thedarkshrine.com

    I am going to be putting on many things to it, such as replays, vods, fpvods, maps, live streams, tools, esports info and much more. There is a wiki there and really could use helpers to help me out. I hope you people can register as my goal is for this web site to be one of the coolest Starcraft II sites online. Please register asap as there will be a tournament. If you have any feedbacl please feel free to let me know!

    Thanks! Great board by the way!

    By Anonymous Anonymous, at 26 July, 2010 01:09  

  • Get The Most talented Deals On [url=http://www.bodybuildingrx.com/products.html]Body Supplements[/url]. You don't conceive of how angelic these are exchange for you. Not on a healthy

    diet? Than you lack to partake of supplements with a view your substance or you intention slowly get shocked as you outfit older. How

    hard is it to lift inseparable portion of vitamins everyday? It's not. And it will redeem years on your existence! Try my Gurantee

    or your money finance! I purposefulness yourself guarentee that you will manoeuvre thriving and notice a huge difference or you

    receive your ready money back! No B.S. Substantiation it into the open!


    [url=http://www.bodybuildingrx.com/products.html]body building supplements[/url]

    By Anonymous Anonymous, at 05 August, 2011 07:41  

  • top [url=http://www.c-online-casino.co.uk/]uk online casinos[/url] hinder the latest [url=http://www.realcazinoz.com/]online casinos[/url] unshackled no set aside bonus at the foremost [url=http://www.baywatchcasino.com/]baywatchcasino.com
    [/url].

    By Anonymous Anonymous, at 22 December, 2012 19:57  


  • [url=http://shenenmaoyii.smartlog.dk/prenez-garde---votre--nergie--lectrique-de-la-main-hippie-post1253808][b]sac longchamp[/b][/url]
    [url=http://shensacens.skyrock.com/3132816306-Sacs-a-main-en-cuir-de-daim.html][b]sac longchamp[/b][/url]
    [url=http://shenenmaoyi.blog.fc2blog.net/blog-entry-1.html][b]sac longchamp[/b][/url]
    [url=http://shenenmaoyie.shutterfly.com/][b]sac longchamp[/b][/url]
    [url=http://shensacen.xanga.com/770580508/sacs-%C3%A0-main-designer-pour-dames/][b]sac longchamp[/b][/url]

    By Anonymous Anonymous, at 07 January, 2013 21:03  

  • Did you [url=http://www.onlinecasinos.gd]casinos[/url] skilled in that you can work at with Press Mansion momentarily from your mobile? We habituate a predominance unfixed casino at undisturbed's disposal against iPhone, iPad, Android, Blackberry, Windows 7 and Smartphone users. Distil effects of your gaming with you and be a conqueror [url=http://www.appydomain.info]vibrators[/url] wherever you go.

    By Anonymous Anonymous, at 20 January, 2013 13:16  

  • Seeing your identification in UGG boots, amongst the well-known and not-so-famous models, produced their own [url=http://uggbottesoldes.monwebeden.fr/]bottes ugg pas cher[/url] range of flatsoled Ugg boot. No matter whether or Carry paw and / or Emu, those periods almost every regarding the brands get their possibility utilizing this type of array. They may not be critically high priced and in fact very seriously comfortable pertaining to your feet. Maintaining noted so it principally is determined by producer. The actual Ugg sheepskin boots Suburb Crochet kick out could possibly it could be adequately be believed to be thought of a whole different kind of Uggs footwear. It truly is other similar to a knit footwear however it's even so significantly comfortable on top of that as a tremendous winter season boot.

    By Anonymous Anonymous, at 29 January, 2013 03:26  

  • [url=http://casodex-bicalutamide.webs.com/]Bicalutamide tablets
    [/url] cheannach Bicalutamide
    comprare Casodex
    Probic

    By Anonymous Anonymous, at 06 February, 2013 04:00  

  • [url=http://buy-methylprednisolone.webspawner.com/]tab zempred 8
    [/url] medrol tablets dogs
    medrol pack headache
    medrol generic name

    By Anonymous Anonymous, at 15 March, 2013 12:59  

Post a Comment

<< Home