Maiatzaren 5a, Europar Parlamentura bisita. Sartu eta berehala
hasten dira stand-ak gure begien aurrean azaltzen. Kolore guztietako
globo, panfleto, arkatz, pin... banatzen.
Halako batean Giza Eskubideen liburuxka miniaturan oparitzen ari
dira hizkuntza ezberdinetan. Bat hartu eta kasualitatez zer topatuko
eta 12. eskubidea: Freedom of assenbly and of association: 1.
Everyone has the right to freedom of peaceful assembly and to
freedom of association at all levels ...
Hemen hasten dira lehenengo barre algarak.
Gure bisitak aurrera darrai. Halako batean taula erraldoi bat topatu
dugu paretean itsatsirik. Zer ote den jakin nahiaz gerturatu eta
hizkuntza ezberdinekin osatutako taula bat dela ohartu gara. Bertan
hitz ezberdinak daude eta guztion artean zutabeak betez, bakoitzak
bere hizkuntzan, Europar Batasuna irudikatzen dugu. Bertan, gure
hizkuntza ez zegoelaz jabeturik, Herrien Europari gure aportazio
txikia egin nahi izan diogu. Txuriz zegoen papera gure hitzez bete
dugu.
![1[1].irudia](http://farm1.static.flickr.com/201/492300897_65f0c8941f.jpg)
Eguna pasatu eta etxera bidean goazela, berriz ere leku beretik pasa
eta gure harridurarako batenbatek guk idatzitakoaren gainetik paper
zuria jarri du, guk egindakoa estali nahiean.(ikus azpiko irudia) Gure
hizkuntzak egunero jasaten duen zapalkuntzaren erakusle garbia.
Horrenbesteko min ematen al du euskarak?
![2[1].irudia](http://farm1.static.flickr.com/211/492300899_6f4ae4deb2.jpg)
Guzti honen ondoren etxera nahiko atsekabeturik itzuli gara,
pentsatuz inori kalte egiten ez zion gauza bat egin arren ere,
zapalduak garela. Pentsatuz Herrien Europa delako hori gezur hutsa
dela eta askori ahoa erraz betetzen zaiela hitz politez, baina, gero
benetako errealitatea zeharo ezberdina dela.
Zergatik gertatzen dira horrelakoak? Zer egin dugu horren
gorrotatuak izateko?...
Hona hemen hainbat galdera, kalakakideentzat zuzendurik. Zuen
erantzunen zain besarkada bat Belgika aldetik
Labels: Europa Euskara zapalkuntza