JJ
Udako oporren ostean duela aste bete post anonimo batek (berria ote? hala espero det!) Josu Jonen agurrari buruzko iritzia eskatzen zigun. Nik, besterik gabe, agur-eskutitza sartu det irakur dezazuen, testua hemen izanda errexagoa izan daiteke-eta gauza zehatzak komentatzea. Hortaz gain, komunikabideen 'punteria-falta' (nahigabe egingo balute bezala) azpimarratu nahi nuke, gertatzen dena deskribatu ordez gertatzea nahiko luketena esaten baitute, pertsona batzuen aldeko lobbyak balira bezala, eta bestela, ikus DEIAn Urkulluri buruz esandakoak, Imanol Murua Berriako analistak bere blogean aipatu bezala.
Etorkizunaren aldeko erronka
Josu Jon Imaz
Bizitzan zehar izan badira erabaki konplexu samarrak hartu beharreko uneak. Alegia, guk geuk onesten ditugun egitasmoei lehentasuna eman ala egitasmo horien garapena geure eskuartzeari atxiki. Nekez esan dezaket eztabaida hau nere baitan izan ez denik azken asteotan. Eta, hartu beharraren beharrez, erabakia hartu dut. Lau urtez Eusko Alderdi Jeltzaleko Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari izan ondoren, ez naiz hurrengo hauteskundeetan hautagai izango. Hamahiru urtez EAJk eskatutako funtzioak konpromiso irmoz betetzen ahalegindu ondoren –Europako Legebiltzarrean diputatu, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari— berriro lanbide pribatuari ekingo diot.
Betidanik jo izan dut politika gizarte-zerbitzutzat. Gure gizarte hau eskuzabala izan da nerekin ume-umetatik, neretzat jarduera politikoa gizartearekiko eta hiritarrekiko konpromiso pertsonala besterik ez da izan eta, zenbait sakrifizioren truke izan arren, nere Herri honi zor diodan guztiaren ordainetan. Horregatik, beti defenditu izan dut politikagintza sartu-irteneko esparru bezala. Eta, behin zerbitzua amaituz gero, normala alde egitea da, jarduera politikoan iraunerazi gabe. Honela baino ezin dakioke-eta eutsi klase politikoaren eta gizarte zibilaren arteko loturari, gaur egun horren beharrezko dugun loturari hain zuzen ere.
Nere ahalbideen arabera Euskadik bakea lortu dezan saiatu naiz. Indarkeriarik, mehatxurik eta estortsiorik gabeko Euskadiren alde ahalegindu izan naiz, gizakiaren baloreak oinarri izango dituen euskal gizartea eraiki ahal izateko. Eta harro asko aitortu dezaket balore horiek erruz edoski ditudala, gaztetandik izan dudan EAJren militantziari esker.
Herri-nortasun ezberdinak ditugunok osatu dezakegun euskal gizartean sinesten dut; batzuon eta besteon artean burutu dezakegun Euskadi dut maite; irizpide anitzez eraiki beharreko etorkizuna dut amets. Elkarbizikidetzan oinarritutako hiritarren borondate demokratikoak erakarri dezakeen Euskadin sinesten dut, eta jarrera ezberdinen arteko hitzarmen handiek baino ezin dietela etorkizunaren erronkei taxuz erantzun uste dut. Beti ere gure seme-alabak gogoan izango dituen Herria, non euren burua osorik garatzeko behar bezainbateko aukerabideak aurkitu ahal izango dituzten. Gero eta mundu zabalago eta katramilatsuagoan aritu beharrez, baloreetan oinarritutako euskal nortasuna landuko duen Euskadiren alde dihardut, gurea maitatu nahiak ez gaitzan inoren kontra jardutera behartu. Eduardo Chillida eskultore ospetsuak bere emaitzei buruz esan ohi zuenez, euskal lurrean sustraituak baina munduan zehar zabaldutako adarrez eta hostoez.
Jose Antonio Agirre, Manuel Irujo, Juan Ajuriagerra, Jabier Landaburu eta beste hainbat jeltzaleren gizalegez eta politika-moldez zizelkatutako Alderdi barruan izan dudan erantzukizunak harrotzen nau. Zertaz harrotu dugu gure aurrekoen eskutik oinordetzan jaso dugun EAJ dela eta, ez baitu alferrik balio izan edozenbat milaka euskotarrek beraien konfiantza eman diezaiguten eta, honela, Euskadiren autogobernua, elkabizikidetza, ongizatea eta egonkortasuna erakarri. Baina ondare hau ez da gurea. Kudeatzea baino ez dagokigu. Eta EAJk hiritarrei zenbait unetan zabaldu izan dizkien arrazoibide anitzak, zatiketa-itxurak eta larritasun-puntuak euskal gizartea noraezean nahasi besterik ez dute egin eta guk nahi dugun herrigintza bideratzeko behar diren gehiengo sozialak gureganatzeko ahalmena eragotzi.
Gaur egun, EAJren baitan batasuna lortzeko ahaleginek gu guztiok behartzen gaituzte. Baita ni ere. Ezin dugu, inola ere, duela lau urteko lidergo-trantsizioak eragin zuen zatiketa berriro errepikatu, EAJk larrutik ordainduko luke-eta. Beti uste izan dut bizitza honetan ez dela sekula egon behar besteek zer egingo zain. Norberari dagokio jorratu beharreko urratsak jorratu beharra. Guzti honengatik, hautagai ez izateko hartu dudan erabaki honek barne-prozesua erraztu eta gure aukera politikoa elkartu eta indartu baino ez du nahi. Gainerako alderdi politikoei zor zaien begirunea gogoan izanik, benetan uste dut EAJri dagokiola gehienbat euskal politikaren zubigilearenak eta orekatzailearenak egitea, hain zuzen ere EAJ zatitzeak eta ahultzeak eragotziko lituzketen zubigintza eta oreka. Hartara, gure hautesle-kopuruaren araberako ordezkaritza baino ez dagokigun arren –eta epe laburreko jokabide motzak alde batera utziz--, benetan uste dut EAJren zatiketa-arriskuak nolabaiteko erradikalismoa eta ezegonkortasuna eragingo lituzkeela euskal politikagintzan.
Bada aipatzeke laga ezin dudan beste hausnarketa bat. Euskal abertzaletasun demokratikoaren jokabideak berebiziko zeregina bete du gure Herri honen eraikuntzan. Mundua bizkor asko ari da aldatzen eta, aurreko belaunaldiek sekulako ahaleginak egin zituzten bezala gure egitasmoa eraberritzeko eta eguneratzeko, gure belaunaldi honek ere beste horrenbeste egin beharko du. Nazio-estatua, burujabetza eta independentzia bezalako kontzeptuak aldatzen ari dira eta ez dute honez gero iraganean izan zuten esangura berbera. Mugak ahultzen eta desagertzen ari dira gure inguru-minguruan eta, gure jatorrizko arrazoibideak gaurkotzeko orduan, euskal abertzaletasun demokratikoaren aldetik aitzindari izaten asmatu behar dugu, bere nortasuna eta askatasun-sistema historikoa galzorian zituen Herri hau babesteko eta jagoteko sortu baitzen EAJ. Baina alderdi batek nekez ekin diezaioke ezinbesteko eraberritzeari, bere barruan etengabeko norgehiagoka diharduen bitartean. Hausnarketa zuhurrak batere zalantzarik gabeko lidergoak eskatzen ditu eta alderdi batuak eta sendoak.
Euskal gizartearengan zein Eusko Alderdi Jeltzalea osatzen dugun pertsona guztiengan dudan konfiantza azpimarratzen amaitu nahi dut. Konfiantza dut, bai, oraingo nahiz ondoko erronkei aurre egiteko dugun gaitasunean eta seguru nago nere erabaki hau harri-koskorra besterik ez dela izango abiatu beharreko bide luzean. Eskertu nahi dut, bihotz bihotzez alderdikideengandik nahiz herrikideen aldetik jaso izan dudan laguntza zintzoa. Eta, aldi berean, benetan, baita barrutik zein kanpotik kritika eginez nere erabakiak lantzen eta zorrozten lagundu didaten guztiak ere. Eusko Alderdi Jeltzalearen kohesioa indartu egingo da. Eta oneski uste dut euskal gizarte osoaren onerako izango dela. Baita gure ideiak eta egitasmoak gurekin partekatzen ez dituztenen onerako ere.
Josu Jon Imaz
Eusko Alderdi Jeltzaleko Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaria

22 Comments:
Aupa zuek!
Bidaiaren inguruan zerbait pentxatu duzue? Ni egia esan ez nabil bereziki motibatuta eta bidaia alde batera uztea ere bururatu zait. Dena den, larunbatean hitzegingo dugu!
By
Landa, at 18 September, 2007 05:38
joe, motibaziorik ez badago ondo gabiltza!! nik egia esan mugitzeko gogoak badauzkat, baina 'eskapada' moduan beñaten 'opor' kontzeptuari kontrajarria.
Hala ere, hitzegingo degu larunbatean
By
derzu, at 18 September, 2007 08:12
Politika gaietan murgilduz, baina guri dagozkigunetan... zer iruditzen Espainiako Gobernuak atera duen neurri berria?
http://www.elcorreodigital.com/RC/200709/18/Media/Plan.pdf
200 euro alkiler batean sartzen diren gazteentzat. Nere iritziz, eta hasierako pozaren ostean, pega batzuk jarriko dizkiot. Arazoaren funtsa konpondu gabe datorren diru-oparitze hau ez al da populista xamarra? Iruditzen zait alkilerren prezioen igoera bortitz bat ekar dezakeela (200€ ingurukoa, etxeen jabeak ez baitira inozoak!) eta gauzak lehen bezela gelditzea. Etxe hutsen arazoa, alkilatzaile-alkilatuen arteko akordioen desabantailak eta beste hainbat gai aldatzen ez badira, ez nago hain ziur neurriak askorako baliko duen.
En fin, Enekok esango lukeen bezela, ya viene Paco con las rebajas!! (nahiz eta orain Solbes-i tokatuko zaio gaiztoaren papera, esanez labea ez dagoela holako bolloetarako, eta euroak ez direla topilloak bezela biderkatzen)
By
derzu, at 18 September, 2007 08:27
ez da ondo atera:
http://www.elcorreodigital.com/RC
/200709/18/Media/Plan.pdf
By
derzu, at 18 September, 2007 08:28
Nik egia esan, hegazkin bidezko bidaiak alboratu ditugunez eta nire animoak ikusita "eskapadaren" aldeko apustua egiten dut.
By
Landa, at 18 September, 2007 12:29
Lotsagarria benetan EAJkoek ponentzia euskaraz ez dagoen arrazoiketa.
Eneko adiskidea:
Alderdi honek lau txosten lantzen dihardu, kulturaz, gizarteaz,
antolamenduaz eta politikaz. Orain arteko testuak zirriborroak baino ez
dira, oinarrizko proposamenak alegia, 32.000 jelkideren artean aztertu,
eztabaidatu eta erabaki beharrekoak. Hau da, oraindik ez da behin betiko
batere txostenik onartu.
Behin betiko testuak elebidunak izango dira, baina behin behinekoen
lan-hizkuntza bat baino ezin da izan. Horretara, Kultura txostenaren
lan-hizkuntza euskara da eta beste hirurena gaztelania. Frantsesez, berriz,
bat bera ere ez.
Baina, zalantzarik ez gero, behin onartuz gero, lau txostenak hiru
hizkuntzetan jarriko dira.
Besarkada bat.
Prentsa Bulegoa
By
orexa, at 21 September, 2007 05:21
esandakoa hemen ere esango dizut. erantzun diplomatikoa iruditzen zait oso. zer uste zenuen ba, EAJren lan-hizkuntza euskera izango zela ala? imaz berak agur eskutitza erderaz idatzi zuen-eta!
By
derzu, at 21 September, 2007 13:47
Ez nuen besterik espero, bainao argi gera dadila hori eta gero guri euskararekiko lana ez saltzea!!
Hasteko Hitzari 5 milioi gutxiago emateko bozkatu zuten!!
Kalakakideok: Kalaka miatu digute. Ilegalizaziaren artaziak gure gainean dauzkagu. Ez gaituzte ixilduko! jaja
By
orexa, at 26 September, 2007 02:24
Eolo joan zenetik hemen ez da giro!
By
Landa, at 26 September, 2007 10:07
desde luego
eolo! emaiguzu zure iritzia imazen agurrari buruz!
By
derzu, at 26 September, 2007 14:46
Ander; eta nire guardasola?
By
Landa, at 27 September, 2007 01:36
Ikasturte politiko berria ederki hasi da!
Ibarretxek legebiltzarrean proposatutakoa begi onez ikusten dut. Halere Berriako bineta bat oso aproposa dela iruditzen zait:
Batek dio: "Ibarretxek hordago bota dio Estatuari!"
Besteak erantzun: "Handira ala txikira?"
Honek zer itxura hartzen duen ikusi beharko dugu; baina, berriro diot, proposamen ausarta EAJ bultzatzeko.
Kontrakoz; ezker abertzaleak hartu duen jarrera itxia benetan kritikagarria dela iruditzen zait. Oraindik hitzegin ere ez da egin, adostasunetara ez da iritxi eta beraiek uko egiten diote Euskal Herri osoa biltzen ez duen galdeketa bat babesteari. Zer zen orduan lauko autonomiaren proposamena? Argi dago hemen ez dela herri bezala jokatzen eta bai alderdi bezala.
Prozesuak erritmo ezberdinak izango dituela onartuta, EAEko gobernuak pauso esanguratxu bat ematen duela iruditzen zait. Askotan ordea, urrutiko intxaurrak hamalau...
By
Landa, at 29 September, 2007 03:20
Pausu hutsala da. Zapaterok ez dio utziko egiten, beraz hauteskundeak deituko ditu erreferendum modura eta ttak! hortze dago EAJren gorakada.
Hori besterik ez da. 4 autonomiena ya listoia asko jextea da ezker abertzalearentzat. 3rena aitortuko balu...
By
orexa, at 01 October, 2007 09:11
Zergatik 7 herrialdeak jokoan sartzeko horrenbesteko gogoa batzuen aldetik? Nik nahiago nuke hala izango balitz, baina garbi dago nafarren gehiengoa eztela euskaldun sentitzen eta inorri ez zaio behartu behar. Nafarroako hauteskundeetan garbi geratzen da zein den gehiengoaren pentsamoldea. Beraz, utz diezaiegun beraiek nahi dutena egiten eta ez beraiek egin behar dutena guk beraiei agintzen. Eta iparraldean, beste horrenbeste.
By
Anonymous, at 06 October, 2007 08:43
Lagun anonimoa: ados nago zurekin 7 herrialdeak ezin direla zaku berean sartu, eta abiadurak ezberdinak izan behar dira, beraz.
Hala ere, uste det nolabait tranpa egiten dezula, edo tranpa bat sartu dizutela, hobeki esan. Esan nahi dut,
EAEri buruz hitz egiten denean 'transbertsalitateaz' hitz egiten da abertzale eta ez-abertzaleen arteko akordioa bultzatzeko. Eta ados nago, politena litzateke marko bat bilatzea non denok gustora egongo garen, proiektu guztiak posible diren blablabla...
Baina 'transbertsalidade' horrek ere Nafarroarako balio beharko luke, ala? Eta hor dago tranpa, nere ustez. Nafarroa joku politikotik kanpora ateratzeko Madrildik darabilten aitzakia zuk botatako bera da, hau da, 'utz diezaiegun beraiek nahi dutena egiten'. EAEri buruz, aldiz, 'transbertsalitatea'.
EAE eta Nafarroaren (Edo hobe esanda, Gipuzkoa/Bizkaia eta Araba/Nafarroaren) arteko desberdintasuna abertzale eta ez-abertzaleen arteko alderantzizko proportzioa da, hau da, %65 vs %35 lehen kasuan, eta %35 vs %65 bigarrean.
Honekin zera esan nahi dut: abiadura ezberdinak bai, irteera puntu ezberdinetatik ateratzen gara-eta. Baina kontzeptu bat EAEn baliagarria bada, Nafarroan ere, eta alderantziz. Arazoa funtsean, igual igual iguala delako.
pd.: Eskertzekoa da kanpoko jendeak foro hontan idaztea, baina are gehiago eskertuko nuke nik anonimoki ordez izen (edo ezizen, noski) batekin idatziko bazenute. Pareta batekin ari naizelaren sentsazioa daukat bestela, nahiz eta zuei tontakeria bat irudituko zaizuen (eh eneko?)
By
derzu, at 07 October, 2007 09:15
Lehenik eta behin, ezinbesteko iruditzen zait Euskal Herria 7 herriladetaz osatua dagoela esatea, batzuek hau baztertu nahian dabiltza eta.
Gauza bat abiadura ezberdinak onartzea da, baina 7 herrialdeen utopiari bizkar ematea beste bat. Zazpiak bat-ek ez du esan nahi bakoizari zer izan nahi duen ez zaionik uzten. Zergatik dute Nafarrek erabakitzeko eskubidea eta arabarrek bakarrik ez? Espainiak konstituzioak dioelako?? En fin, hori berain tranpan erortzea da.
Eta behartu hitzaren erabilera ere ez zait oso egokia egiten. Zeinek behartuko du zein. Zeinek sartuko du erreferendumean beste baten papera? Ez gara Angolan bizi!
Askotan hitz hauen atzean Espainiari eta bere legalitateari arrazoi ematea dagoela iruditzen zait. Legea = ondo eta bestea ba ez horren ondo. Nafarroak status propioa du abertzaleen arteko haserrengatik eta geroago Espainia hortaz baliatu delako abertzaleak indargabetzeko edo ahultzeko.
Erabakitze anbitoena oso diskutigarria iruditzen zait. Baina noski, hau ere hitz egin daiteke, baina inongo aukera mespretxatu gabe, ezta zazpiek batena ere.
By
orexa, at 08 October, 2007 02:01
kaixo!
nik autokritika bat dakart
ikusirik egoera politikoa jada irakurri dugun liburu baten antzekoa bihurtu dela, iruditzen zait badela garaia blogaren ikusmira nolabait sakontzeko.
ez dakit, sentsazioa daukat politikaz ari garenean (euskal gatazkaz ari garenean, alegia) erabiltzen degun ikusmira jada desfasatua dagoela, ez duela gehiagorako ematen. fase bat amaituko balitz bezala. honekin ez dut esan nahi gaia azaletik hartzen dugunik, baina azkenean gauza berari bueltaka gabiltza beti, erantzunak bilatu ordez kasik denborapasa moduan, bakoitzak bereari erre que erre eta handik aurrera ezer gutxi. neri, egia esan, ez dit jada askorik aportazen blog honek.
pena da fase hori nola pasa ez dakidala, erantzunak ematen ez naiz ni oso ona, baina agian zuei okurrituko zaizue zer edo zer. bitartean, irakurketa bat gomendatzen dizuet: ramon saizarbitoriaren "aberriaren alde (eta kontra)". autokritika ariketa bikain baten moduan ulertu nuen nik, eta egia esan, identifikatua sentitu nintzen hainbat eta hainbat gauzetan, baten batzuk aitortzen zailak diren horietakoak. unaik irakurri du, eta landari esan nion utziko niola. ea zu ere animatzen zeran, eneko! azkar irakurtzen da. bakizu, lo bueno, si breve, dos veces bueno, ezta?
ea zer deritzozuen
By
derzu, at 10 October, 2007 09:33
blog hau hilda dago. belgikako egoerari buruzko artikulu interesgarri bat hemen:
http://www.elpais.com/articulo/inte
rnacional/Belgica/evapora/elpepuint
/20070923elpepiint_2/Tes
By
derzu, at 11 October, 2007 11:36
Zure berpizkunde planak ez du funtzionatu
By
orexa, at 15 October, 2007 04:01
desde luego
By
derzu, at 15 October, 2007 06:40
Ander lapurra!
Gogoratu dirua nire kontuan sartzen. Kontu zenbakia e-postara bidali nizun!
By
Landa, at 16 October, 2007 03:03
blog hau ere diru kontuez zikindua. Ixtea izango dugu onena.
By
orexa, at 26 November, 2007 02:41
Post a Comment
<< Home