Kalaka Afari Taldea

Tuesday, January 09, 2007

Ni ere kutsatu naiz

Baina birus hau ikaragarri gogorra da eta ez dago berau geldiaraziko duen inolako txertorik. Ez ditu hitz politak helarazten hizkuntz arrotz batean, ez. Birus honek seko jota utzi nau eta nire bihotzeko ekipoarengatik interesa galtzea ekarri dit.

Zergatik? Nik oso garbi daukat. Batetik, dozena erdi bat urtetan lehen mailako talde saneatuena izatetik, kinka larrian egotera pasatu gara zorrak nola ordaindu ez dakigularik. Denoi pasa zaigu burutik esku luzeren baten (edo batzuen) lana dagoela tartean eta berau ikertzeko konpromisoz iristen da “denon” erreala administrazio kontseilura. Baina hara non iazko biltzarraren bezperan, Foru Aldundiak, beste inolako azalpenik gabe 6 milioi euro ematen dizkio Errealari. Sekretua gordetzeko eta ez ikertzeko eskaera ikusten dut nik “laguntza” honen atzean.

Zerbait estali nahi duenak, ahal duen guztia egin behar du hau argitara ez ateratzeko, baina ustez profesionala eta zintzoa denak, egoera hori azaleratu behar du eta hor kale egin duzue Fuentes jauna.

Beraz, kirol egoera aitzakia jarriko duzue, abonadun kopurua jaisten denean, baina hori ez da nire kasua. Reala, zorionez zuen gainetik dago eta beti izango naiz realzale, baina ez nago prest, galbidera garaman proiektu honetan zuekin batera egoteko. Benetako Realzaleak bazarete, salatu eta atera trapu zikian guztiak. Reala egiera tamalgarri honetara nola iritsi den jakiten bada eta berriz gauza bera ez gertatzeko neurriak hartuz gero, denak izango gara zuen atzean. Baina hala ez denez...

Eneko Maioz Ganboa
Realeko abonatu ohia

34 Comments:

  • http://www.gara.net/azkenak/orriak/01/art200120.php

    esaten dutenak ez du ez hanka ez buru. 'su-etena mantentzen dugu, baina bidegabekeriei erantzuteko erabakitasun osoa dugu'. En plan kit-kat ala? eta gero kejatuko dira gobernuak aintzat hartzen ez dituelako... hanka sartu dute barruraino eta orain disimuloz nola atera pentsatzen ari dira. Baina klaro, buruak ez die ematen...

    pd.: eneko,nora bidali dezu eskutitza? hitzara? berriara? DVra? izan huntsa!

    By Blogger derzu, at 09 January, 2007 05:42  

  • Kaixo lagunak!

    Arrazoi duzu Ander; ETA, nazio askapenerako erakunde sozialista iraultzailearen komunikatua oso eskaxa da.

    Eneko, komunikatuaren zure iritzia espero dugu. Gehigarri bezala galderatxo batzuk:

    Barajaseko ekintza armatuaren ondoren non kokatzen da ezker abertzale zibila?

    Ezker abertzale militarrak eta sozialak bide beretik jo dute, jo behar dute, joko dute...?

    Nazio eraikuntzari eta independentziari begira ezker abertzale militarraren edo sozialaren bideak dira egokienak?

    Non geratzen da Euskal Herria?

    By Blogger Landa, at 10 January, 2007 05:40  

  • Bai eskutitza HITZAra bidali det baino ez dakit publikatu duten. Ezetz uste det.

    Esperoko zenuten bezala ez nago batere ados zuekin. Atentatu egunean bertan plazaratu nizuen neure iritzia. Hau negoziazioan tiroi bat da baina tregua ez da hautsi eta ETAk hala bereetsi du. Esatera etorri dena zera da: Espainiako Gobernuak akordioa ez badu betetzen guk ere ez. Hori abuztuan abixatu zuen eta ia hilabete pasa dira Zapateroren aldetik erantzunik egon ez delarik. Toreatu dtuztenaren sentsaziao dute eta mahai gainean golpe bat jo dute.

    Ezker abertzalearen inguruan, nere ustez pauso oso garrantzitsua egin du. ETAk tregua bera konfirmatzerako, berau matentzeko eskaera egin dio. Kondenatzearen aurreko pausoa da, ezta kontra agertzen baina egokia ez dela aitortzen du.

    Nere ustez prozesua (baldin badago) gaizki dago. Atentatuarekin okerrago baina gauzak argiago ere utzi ditu. ETAk argi eta garbi demostrau nahi izan dio Zapaterori tregua negoziatu zen parametroetan dela posible mantentzea, eta ez dagoela prest berau edozein prezioatn mantentzeko.

    EAJri ETAK eginiko kritikak, zein Imaz jauank ETAri jaurtikitakoak, txorakeriak besterik ez zaizkit iruditzen. Beraien artean kritikatzeak ez garamatza inora eta prozesuaren zati honetan ez du hontaz hitz egiteak ez hanka eta ez bururik.

    By Blogger orexa, at 10 January, 2007 08:37  

  • Eneko, argi dago ETAren helburua soka tentsatzea zela. Baina badakizu, soka gehiegi tentsatuz gero hautsi egiten da, ta hori ulertzeko ez da zientzitakoa izan behar. Ta hori pasa da.

    Iruitzen zait ilusoegia dela pentsatzea atentatu hau tirayafloja soil bat izan dela. Eta askotan gauzak ETAren logika militarrean ulertu behar ditugun bezela, gobernuaren logikatik ere ulertu behar dira, eta aitortu beharko dezu atentatuak ZP oso gaizki utzi zuela iritzi publikoaren aurrean baina baita bere alderdiaren barruan ere. Horren adb dira PerezRubalcabak eta ElPaisen editorialak ZPren 'suspender' hitza rektifikatu izana. Ez det PSOEn komentario ezperantzagarri bakar bat ere entzun prozesuaren etorkizunaren inguruan, eta euren logikatik begiratuta logika dauka.

    Duela 2 aste esaten nuen pelota gobernuaren teilatuan zegoela, denbora galtzen ari zela, eta hala izan da. Baina ETA tonto jarri da eta lortu duen bakarra pelota bere teilatura eramatea izan da, eta ezker abertzalea (zibila, landak esango lukeen bezela) amildegitik behera eror dadin bultzadatxoa ematea, bide batez. Asunto guzti honetako beste galtzaile bat, dudarik gabe, Otegi izan da, eta jundan eguneko deklarazioa, ba bueno, aurrerapauso bat da, baina bere diskurtsoa benetan sinesgarria izatea nahi badu hori baino gehiago egin beharko du. Iruditzen zait. Eta ETAren agiria, berriz diot, ezin dezu su-eten bat aldarrikatu jarraian esanez edozein momentutan abixatu gabe hautsi dezakezula. Ekintzek hitzek baino garrantzia gehiago dute.

    Azken galdera bat. ZPk 9 hilabetetan behatzik ez mugitzearen arrazoia izan al daiteke ETAk hasierako exigentzien listoia igo izana Txeroki & companyren presiari men eginez?

    By Blogger derzu, at 10 January, 2007 09:25  

  • Eneko!

    eHgk-an dagoen gaztHerria aldizkarian zeure argazkia ateratzen dek; Julen, Eneko eta Beñaten aipamena ere egiten dik!

    Azterketen ondoren, Inglaterratik bada ere lanean jarri beharko gaituk!

    By Blogger Landa, at 10 January, 2007 09:29  

  • Ander; zurekin bat nator!

    Hau gehitu nahiko nioke. ETAk bere su-etena euskal gizarteari eskeintzean Gobernuarekiko hartu-eman batetik atera zezakeen onuran bakarrik pentsatu zuen?

    Nik esango nuke ezetz, eta horren adibide azken komunikatuan ere eskatzen duen "herri presioa".

    Nola uzten duen honek bake eta normalizazio prozesua? Hutsaren hurrengoan. Batetik, ETA-Gobernua elkarrizketa puskatuta eta komunikatuan Gobernuari leporatzen zitzaizkion ekintzen gorakada batekin. Bestetik, ezker abertzalea politika egiteko gaitasun nuloarekin; Batasunak katxondeo hutsa zirudien egun hauetan. Berrian batek zioen "usoak pasa eta sarea bota", hori da egin den bakarra.

    Nik ere positiboki baloratzen ditut Batasunak ETAri eskatutako konpromezuak, baina zer lortuko da? Non geratzen da ezker abertzalearen oinarri soziala? Ibarretxek bide horretan, bakegintzarako bada ere, sare sozial hori eratu nahi duela esan duenean gakoan eman duela uste dut. Ezker abertzalearen sareak zulo gehiegi ditu eta beraz ez dago futbol partiduak jokatzeko moduan.

    Non geratzen da Euskal Herria? Lekutan...

    By Blogger Landa, at 10 January, 2007 10:08  

  • Ez det ulertzen zergaitik eskatzen diozuen horrenbeste ezker abertzaleri? Alderdi bat da eta duen pisua du? BAse horretan ez bazuadete (konbikzioz) zergatik apuratzen zarete hainbeste bere jendearekin?

    Sinesgarritasuna? Zeinentzat? Bere basearentzat badu. Ez du zuentzako behar. ETAk bere errua baduela ezin ukatu, baino nik uste bi aldeko erasoak iksui behar direla. Zenbat atxiloketa egon dira. Herrikoen miaketak... (eta zoritxarrez lista luzeegi bat)

    Akordioa betezen ez bada ETAk ere ez duela beteko esan zuen Abuztuan. 3 hilabete itxaron ostean etorri da benetako erantzuna. Espainiako Gobernuak ETA toreatu nahi izan du eta ETAk argi utzi du treguan egonagatik ez dituela eskuak lotuta. Treguarako hartutako erabakia konpromisoak betez gero da eta hortan kale Zapaterok egin du.

    By Blogger orexa, at 10 January, 2007 11:04  

  • Eneko; base horretakoa konsideratzen nintzen. Bota egin al naute?

    Beste aldeko erasoak argi eta garbi ikusten ditugu. Nik gure etxekoak konpondu nahi ditut.

    By Blogger Landa, at 10 January, 2007 11:21  

  • Lehenago esan dizudan bezela, ETAren ekintzak logika militarretik soilik uler daitezkeen bezela gauza bera egin behar dugu gobernuenekin. Beraz, sinesgarritasunaren kontua ez da nerekiko edo batasunakoekiko, garrantzia handia duen partearekiko baizik, hau da, gobernua eta PSOErekiko, haiek geratu baitira en pelotas iritzi publikoaren aurrean.

    Egia da 9 hilabete paas direla eta ZPk ez duela behatzik mugitu. Baina estrortsio-gutunak gelditu al dira? Kale-borroka gelditu al da? Bi hitzetan esanda (eta konpromisoen kontestu hotzean sartuz) esan al daiteke ETAk bere konpromisoak betetzen ari zela abenduaren 30arte? Ni de palo.

    Imaginatzen det (edo nahi det) ETAko sektore biguina ez dela kapaz izan sektore gogorra lasaitzeko. Azken finean, eta informazio iturri batzuek diotenez, Batasuna Berriaren estatutu berriak prest zeuden, eta presoen hurbilketa otsailerako programatua omen zegoen. Eta imaginatzekoa da ETA ere jakinaren gainean zegoela.

    Lehenago egin deten (eta inork erantzun ez duen) galderaren harira, oso posiblea iruditzen zait ETAko sektore gogorrenak exigentzia politiko gehiago jarri izana mahai gainean, eta gobernuak (logikoa den bezela) ezetz esatea. Hipotesi bat da.

    By Blogger derzu, at 10 January, 2007 11:52  

  • portzierto, ni ez naiz inoiz izan base horretakoa. Baina bueno, hori ez da berria;)

    By Blogger derzu, at 10 January, 2007 11:53  

  • http://www.berria.info/umorea.php?izena=zaldieroa.jpg&karpeta=2007-01-10

    By Blogger derzu, at 10 January, 2007 11:58  

  • "Su-etena mantentzen dugu baina ez bazaigu panorama gustatzen erantzuteko aukera dugu". Hori serioa da? Urkiren "caballito blanco ematen du!

    By Blogger Landa, at 10 January, 2007 13:02  

  • caballito blanco?

    By Blogger derzu, at 10 January, 2007 13:36  

  • Landa, ez hartu atake pertsonal bezala. Esan nahi detena a, base horretako gehiegoarentzat Batsauna egin duena pauso bat dela, nahiz eta zuri ez iruditu.

    ETAren jarrerari buruz ez dakit zer espero duzuen. ETA erakunde militar bat da eta horrela funtzionatzen du. Tregua mantenduko dute baina berau sostengatzen due konpromisoak betez. ETAk bete ez duen gauza bakarra pistola lapurketa eta atentatua da eta biak erantzun gisa izan dela arg utzi du.

    Estorsio gutunena ez det sinisten, enpresarioek (eta gutxiago nafarrek) ez baitidate sinesgarritasunik ematen. Aitzaki bakarra kale borroka izan daiteke eta hori ezker abertzalearen arma bat dela eta ez espreski ETArena. Espainiako Gobernuak ez du ezer egin eta gainera atxiloketak, ilegalizazioak eta abarrekin jarraitu du. Beraz, kulpa botatzea bada asuntoa, oso banatua dago.

    By Blogger orexa, at 11 January, 2007 01:15  

  • Ulertzen det zure ikuspuntua baina ikuspegi hori soilik uler daiteke ETAren ekintzak eta gobernuarenak maila berean jartzen badira, eta ez da hori nere kasua. Pistola lapurreta eta atentatua 'erantzun' bezela ulertzen badira, ez al dira ere 'erantzun' bezela ulertu behar (hitzari ematen diozun ikutu xumearekin) azken urteotako hainbat eta hainbat neurri? presoen hurruntzetik hasita batasunaren ilegalizazioraino, makrosumario eta kondena-luzapenetatik pasata...

    By Blogger derzu, at 11 January, 2007 02:30  

  • Eneko; base edo oinarri sozial horrek Barajaseko ekintza aramtua nola irentxi ere ez daki.

    Batasunak eman dituen pausoekin ados nago; kontua da remolkean doalaren sentsazioa ematen duela.

    By Blogger Landa, at 11 January, 2007 07:31  

  • Zurekin ados Ander. Nik beti esan dudan bezala hau gerra bat da eta dena azken finean aurrekoarn erantzuna da.

    Zurekin ere ados nago Landa. Noraezean dago ezker abertzalea. Remolkean dabilela dirudi ETAk zer esango zai, baina horrela dela aitortu beharra dago. Helburu bera duten bi bide dira, nahiz eta talde moduan bakoitzak bere interesak izan. Azken honetan dago arazoa. ETAk arazo militarrak ditu eta Batasunak politikoak. Eta batzuetan talka egiten dute interes partikular horiek.

    Bi talde hauek separatzea ere ez da erreza. Urte asko daramatzate juntu eta jende asko dao horren atzean.

    By Blogger orexa, at 11 January, 2007 08:42  

  • zuen iritzia jakin nahiko nuke manifaren inguruko txiringitoari buruz

    By Blogger derzu, at 11 January, 2007 14:38  

  • Manifa? Neretzako despiste efektoa duen gauza puntual bat besterik ez da. Batasunak berak ere (izorratzearren) nik uste hor egotea erabaki du medioen interesa bideratu nahian, benetako negoziazioa lasaiago abiatzeko (posible bada).

    Ni ez naiz jungo, baina ez zait jutea gaizki iruditzen, nahiz eta Lehendakariak deitzeak ilusiorik egiten ez didala aitortu behar.

    By Blogger orexa, at 12 January, 2007 01:38  

  • Manifestazioaren lema aldatu dute.
    Ezker Abertzaleak erabalo garrantzitsuak hartzen dituenean denak dardarka jartzen dira!

    Ezker abertzaleari dagokigu ordea bere nerbioentzat kafea alde batera uztea.

    Arrasatekoaz ez dugu hitzegin; baina hori ez dakit kale borrokaren zein parametrotan sartzen den...

    By Blogger Landa, at 12 January, 2007 04:21  

  • ilusio deituko diazue (eneko, zuk batez ere), baina lema aldatu ostean ere batasuna han egongo zelaren esperantza banuen. batez ere barrenak (zeinek eta barrenak!) euskadi irratian esan zituenak entzun eta gero, 'lema aldaketa gutxienekoa dela, etari armak utz ditzan exigitzea ez dela beste munduko ezer', et horixe bera egin zuela batasunak egun batzuk atzera.

    Azken finean, Batasunak lehenengo lema bere egin zuen modu berean (hitzak nahi bezela ulerturik) berdina egin zezakeen bigarrenarekin ere, ETAri armak-uztearen ñabardura su-etenaren eskariarekin lotuz, eta listo. ez zait hain zaila iruditzen. eta horrek bai utziko lituzkeela batzuk sin chanen ama bezela umeak ipurdi-dantza publikoki egiten duenean.

    prozesuaren inguruan, joe, nik ulertzen det gobernuaren jarrera 'me pico y no respiro' zeren ETAk tontoen pare utzi du ZetaPe. Espaina aldean jada ZetaPez deitzen diote. Baina nik esaten detena da: ez al da orain prozesua inoiz baino beharrezkoagoa? nik dakidala, su-etenera iristeko elkarrizketak pagazaurtundua hil zuten garaikoak dira, beraz, alde hortatik elkarrizketek jarrai dezaten eskatzea ez zait iruditzen 'terroristen exigentziei men egitea'. Gobernuak ETAri garbi utzi beharko liokeena da atentatu hau (printzipioz bere indarra erakutsi eta eskari-balantza bere aldera jartzeko pentsatua) guztiz kontraproduzentea izan zaiela, ezker abertzalea en pelota picada utzi dutelako amildegitik beherako bidean, eta ez dutelako euren exigentzien listoia mm bat ere igo ahal izan, es mas, dena galtzear egon dira. ETAk aspaldi ikusi beharko luke bere atentatu orok balantza gobernuaren aldera daramala, beraz konsekuenteak izan daitezela.

    gaiez aldatuz interesatuko ez zaizuen (tamalez) gai bat ere aipatu nahi nuke. odonek txisteratik atera duen azken okurrentzia: geltoki intermodala atotxako tren geltokiaren inguruan kokatzea, nere ustez, con calzador sartutako proiektua, inprobisazioaren adbide garbia eta horrelako proiektu batek sortzen dituen ondorioei jaramonik egiten ez diena. Odonkeri bat, alegia.

    By Blogger derzu, at 13 January, 2007 04:06  

  • Lema ez da gutxienekoa. Lema PSE juteko aldatu dute nahiz eta horrek Batasuna kanpoan utzi. EAJk garbi utzi du zeinekin egon nahi duen eta zeinekin ez. Zoritxarrez hori aspaldi erabaki zuten.

    By Blogger orexa, at 15 January, 2007 06:30  

  • eneko, ingalaterratik ere zure analisiak jasoko al ditugu eztabaidatu ahal izateko? Baietz espero dut! bestela aspergarri xamarra izango da hau... Landa, gogoeta bat zor diguzu!! Aprobetxatu geratzen zaizkizun egunak, Eneko!! (joe, mehatxu bat ematen zuen, jeje)

    By Blogger derzu, at 15 January, 2007 15:03  

  • Zuk ere erreakzionatzeko bidea irekita uzten dezu, beste erakunde iraultzaile sozialista batzuk bezala? jajaja!

    By Blogger orexa, at 16 January, 2007 02:55  

  • gaur goizean otegiri elkarrizketa entzun det euskadi irratian, eta bere hitzek esperantza sorrarazi didate (eta hori ez da normala nigan!)

    portzierto, erasmusoi gauzak aprobatzen dizkigutelaren ustea... mmm! penkotxo politt batekin nihoa etxera. eta okerrena: gai honetarako ikasi det!! zapateroren sindromea daukat: ez det ezer egin azken hilabeteetan. ondorioak ikusirik, gaitzerdi

    By Blogger derzu, at 16 January, 2007 10:53  

  • Bonbazoa jarriko diozu irakasleari? jajaja!

    Animo Ander! Ezina ekinez egian. Jo ta Ke dena aprobatu arte!

    By Blogger orexa, at 17 January, 2007 03:55  

  • BAKEA ETA ELKARRIZKETA
    (irakasleari exigitzen diot armak utz... digo, azterketa aproba diezadan)

    By Blogger derzu, at 17 January, 2007 06:23  

  • Kaixo gazteak!

    Bizi al zerate? Nik gaur egin dut lehenengo azterketa eta aprobatuaren bila seguro!

    eHgk-tik beste kafetxo extraofizial bat eskatu didate. Nola jorratu beharko genuko oraingo hau?

    Eneko eta Ander -idazten duzuen bakarrak zeratenez-; zuen erantzunaren zain nago.

    By Blogger Landa, at 23 January, 2007 11:32  

  • eneko, bizi al gea?

    landa, zorte on zure azterketa guztietan!!

    larunbatetik aurrera denbora gehio eukikoet idazteko, gauzak ze abiaduratan dihozen ikusita, itxoin dezakezue ezta?

    aio!!!

    By Blogger derzu, at 25 January, 2007 15:24  

  • Aupa gazteak! Good morning!

    Gaur lehen eguna det unian eta presnetazio kutre batzuk besterik ez ditugu izan. Klaseak gaur hasi omen dira baina noiz dian ere ez dakiguez, jai!

    Landa, kafetxo extraofiziala aste santu aldera atzeratu. Batetik denak egoteko eta prestatzeko denbora izateko.

    Sekulako etxea guapoa daukagu! Noizko bixitak???

    By Blogger orexa, at 29 January, 2007 03:59  

  • Pelaio!

    Ba Marañon jaunarekin hitzegingo dut eta ea zita atzeratzen dudan. Berak bi-hiru aste barru gelditzeko esan zidan; asmoa otsaila amaieran aurkeztu behar zituzten proposamenez gure iritzia emateko zen.

    Hori konsiderazioa digutena!

    By Blogger Landa, at 29 January, 2007 11:56  

  • A ze kategoria daukaguna. Pena Marañon jauna kargua uztekoa dela. Igual guri emango digute, kar kar kar!

    By Blogger orexa, at 31 January, 2007 03:03  

  • A ze kategoria daukaguna. Pena Marañon jauna kargua uztekoa dela. Igual guri emango digute, kar kar kar!

    By Blogger orexa, at 31 January, 2007 03:03  

  • A ze kategoria daukaguna. Pena Marañon jauna kargua uztekoa dela. Igual guri emango digute, kar kar kar!

    By Blogger derzu, at 31 January, 2007 05:12  

Post a Comment

<< Home