Kalaka Afari Taldea

Thursday, March 22, 2007

Diasporarentzat

Berri txarrak ditut bozkatzeko ilusioa duzuen diasporarentzat. Lehenik eta behin, korreoz bozkatzeko han egon behar da bai apuntatzeko eta baita papeletak jasotzeko ere. Apuntatu apirilaren 3tik aurrera egin daiteke baino papeletak ez dituzte apirilak 30a baino lehen bidaltzen.

Kontsulatuaren bidea ere aztertu det baina beste arazo bat sortu da. Hasteko bertara joan beharra dago CERA deritzon lista batean apuntatzera. Lista honen arabera atzerrian bizi den espainol bat zara eta bozkatzeko eskubidea duzu kanpotik. Honek bi arazo ditu; lista honetan onartua izateak denbora behar du eta inun ez dute argibiderik ematen denbora luzea den edo ez. Denbora arazo izango ez balitz ere, kanpoan bizi bazar nik uste arazoak egon daitezkeela adibidez protekzio ofizialeko etxe bat eskatzean, ze kasu hauetan enpadronatutako urte batzuk exigitzen dizkizute eta txorrada honek urte horiek eten ditzake.

Beraz, ikusle modura ikusi beharko ditugu hauteskunde hauen ze niri behintzat ezinezkoa zait maiatzak 27an etxeratzea bozkatzeko.

24 Comments:

  • Eneko; nire botoa erosi dezakezu! Kar kar kar!

    By Blogger Landa, at 22 March, 2007 06:58  

  • zenbat eskatzen dezu, landa?

    By Blogger derzu, at 22 March, 2007 08:19  

  • Libratan ohituta eurotan eskatuz gero merke egingo zait.

    Oraindik ere ez det amore eman nahi. CERArena Ander, Londresera jutean galdetuko degu kontsulatuan. Jori da nik bisitatu nahi dudan lekua.

    By Blogger orexa, at 22 March, 2007 12:16  

  • Subastaren hasiera! Irteerako prezioa 10 euro.

    By Blogger Landa, at 22 March, 2007 13:50  

  • Legalizatuz gero botuak gehaigo balio al du?

    By Blogger orexa, at 22 March, 2007 14:10  

  • alderantziz izan beharko luke

    By Blogger derzu, at 22 March, 2007 14:23  

  • Botoaren balioa ez da horren araberakoa. Nola doa enkantea?

    By Blogger Landa, at 23 March, 2007 07:46  

  • Bueno, agian Londresen Eneko ta biok adostasun batera iris gaitezke eta zure bozka batera erosi alderdi berarentzat. Horrela 10€ak erdibana, 5€ bakoitzak, primeran.

    mmm, Eneko ta biok adostasun batera iritsi!! Jajajaja, baina nun ikusi da hori? Diskutitzean oinarritzen den gure laguntasuna pikutara!!

    Broma dala, Eneko...

    Bueno, ta ea zein animatzen dan iritzi bat plazaratzera, azken aldian lehorte-ideologiko potolo xamarra du-eta blog honek...

    Nahi badezue irakurri manifestu hau. Komunista (pff, jakintzazu) batek idatzi zuen 'ante todo, la unidad' izenburupean (unidad, espainiarena, dudarik ez egoteko) eta hainbat jendek sinatu zuen. Erasmus valentziar batek pasa zidan aldatuko ninduen esperantzaz. Homesexual bati Playboy aldizkaria oparitzea bezela 'zuzenduko' delaren esperantzaz... eta noski, homosexualak homosexual jarraitzen du.

    http://www.noescierto.net/M_Unidad.html

    By Blogger derzu, at 24 March, 2007 02:07  

  • ASBk 15 euroko eskaintza egin du nire bozkagatik. Espabilatu...

    By Blogger Landa, at 28 March, 2007 01:36  

  • Erabat ziurtatua: ezin degu bozkatu!! GBB berak eta Correos-ek egiaztatua.

    Beraz enkantea interesgarri gao. Nire apostua 20 euro!!!

    By Blogger orexa, at 29 March, 2007 02:54  

  • 20 euro a la una...

    By Blogger Landa, at 29 March, 2007 06:23  

  • Eutsi! jaja!

    Tema politikoetara itzuliz. Zer uste dezute pasako dela ASBrekin? Momentuz gertaturikoak ez det uste ezer esan nahi duenik. Espainiako Gobernuak denuntziatuy behar du ondo geratzeko baina gero epaileen laguntza behar du. Nik uste ilegalizatuko dutela eta EHAKrekin aurkeztea adostu dutela. Hau antzerki bat da eta honen atzean dagoena da garrantzitsuena.

    Zuen iritzia????

    By Blogger orexa, at 30 March, 2007 03:00  

  • Bigarren zerrenda bat egon daitekela dirudi. EHAKrekin joatea penagarria litzateke. Nekane telebistan ikustea besterik ez dago.

    By Blogger Landa, at 30 March, 2007 08:04  

  • Nik uste ASB despistatzeko besterik ez dago eginda. Orain berriz herri zerrendak aipatu dituzte eta bitartean EHAK inpugnatzeko denbora gainera dator. Ematen duen abaina lotuagoa dagoela uste dut, edo hobe esanda nahiko nuke.

    By Blogger orexa, at 04 April, 2007 05:17  

  • PPkoek euskera zenbateraino zaintzen duen adierazten duen esaldia, PPko donostiako hautagaiaren web orritik hartua. On egin:

    "Gure konpromiso sendoa hobetu hiri, eta buruzagitzaren edukiera finkatu dinamismo haren, donostiarren handitu maila ongizate, asko natura desberdinaren jokaeren sinfín (bai bai, tildeakin, sinfín!) baten gidari hasiera da, eraikitze guztiak geroaren Donostia bideratu".

    http://www.usandizaga.org/eu/ayuntamiento

    axularren hilobian hotsak entzun dira, iker jimenez haruntz dihoala esan diate...

    By Blogger derzu, at 18 April, 2007 13:58  

  • Ander maitia!

    Aurreko parrandako bestondoa pasa al zaizu?

    Zure barkamena eta laguntasuna berreskuratzeko, zuk esan noiz, eta nik benetako politicamente incorrecto afari bat prestatuko dizut. Urki jauna konbidatu berezia izango da.

    By Blogger Landa, at 19 April, 2007 07:23  

  • ze parrandaz ari zera? beste danok Celtican musika ona dantzatzen ari ginen bitartean zu nere gelan (nere ohean para mas inri) lotan gelditu zinen hartakoa, capullo? Eskerrak zuek joan ondoren 12ak arte lo egiteko parada izan genuen batzuok...

    Portzierto, unaien eta nere argazkiak eman behar dizkizuet, nahi badezu antolatuidazu albokalaka bat apirilaren 24tik 29ra. PIN afaria uda alderako utz dezakegu, hauteskundeak eta gero, kalakari guztiak Donostian gaudenean. Zuk esan. Aio!

    By Blogger derzu, at 19 April, 2007 10:14  

  • Ander; hori da "malaletxea" zurea! Beraz Albokalaka bat pendiente.

    By Blogger Landa, at 19 April, 2007 14:25  

  • ETAko elakrrizketak kalakarion artean hautsak arrotu dituela esan dit txoritxo batek baino inork ez du ezer idatzi.

    Nere uste elkarrizketa guztia bi puntutan laburbil daiteke:

    -Ezker abertzalea hauteskundeetan ez badago agur.
    -Ez dago prozesurik mahai politiko gabe

    Amaiera duina eman nahi zaio hainbesteko urteko borrokari eta bere jendea lasaitzeko dago erabilia tono hori. Horretaz gain errebindikazio toke horrek Espainiako Gobernuari ere seinale bat bidali dio lehengo akordioetara itzul dadin.

    By Blogger orexa, at 20 April, 2007 04:07  

  • Eneko; zuk esan duzun bezala "hordagoa" botata dagoela dirudi. 33 eta eskua zu izan edo ez...

    By Blogger Landa, at 20 April, 2007 11:47  

  • Karta onak ez dituenez, musean bigarren teknika dituzunak baino karta hobeak dituzula erakustaraztea da

    By Blogger orexa, at 22 April, 2007 10:42  

  • Miguel Bueni Berrian egindako elkarriketa mamitxua. ETA zein Batausnarekin egindako elkarrizketei buruz puntu interesgarriak dit. ASBren legalizazioaz ere bai puntu dexente. Komentatu

    By Blogger orexa, at 22 April, 2007 10:54  

  • Hautsekunde atari honetan, nolatan dago hain hilda blog hau??

    By Blogger orexa, at 29 April, 2007 10:43  

  • Eneko; gutxienez polemikarako gaia aterako bazenu...

    Betikoaz hitzegiteak ez du asko animatzen.

    By Blogger Landa, at 30 April, 2007 13:48  

Post a Comment

<< Home