Kartela egin duenak ere zer edo zer badaki. Nik hurrengo urteko festetan ere horrela ikusi nahiko nuke udaletxea. Hori da nik hauteskunde hauei eskatzen dietena. Ez da hainbeste.
Arrazoi dezu, Landa, Sextyen azken diskoa aurrekoa baino txarxeagoa da. Aurrekoak zuen freskura guztia, bere alde berritzailea-edo, ez da hontan ikusten. Kantariari esaiozu, ea harropuzkeria hori apur bat jesten zaion.
Ezker abertzalea rock&roll? Ezker abertzalea beti izan da borrock&roll beste ezer baino lehen. Eta hori, ona izan al da euskal musikarentzat? Txuma Murugarrenek esan zuen behin rockradicalvasco delakoak ez diola euskal musikari mesede handiegirik egin, korronte hartatik kanpoko taldeei ez baitzitzaien besteei adina laguntzen. Orain zorionez, euskal musika esparrua dexentez zabaltzen ari da, geroz eta esparru gehiago ikutzen dira eta jada ezin da jarri lehen jartzen zen aitzakia, hau da, 'euskal musika politizatua dago erabat'...
Bestalde, tabernetan, adb, euskal musika geroz eta gutxiago entzuten da (ikus ikatz) eta entzuten denean betiko klasiko (ejem) zoragarriak (ejem ejem) izaten dira, hala nola betagarri avanti poporo, bahia de pasaia, alguien debe tirar del gatillo (---), 10 urte gartzelan... Berrikuntza bakarrak Gazte Topaguneko abestiak eta baten bat gehiago. Baina posible da, igaz 'Maite Zaitut'ek erakutsi zigun bezela.
Bueno harira, zein izan beharko litzateke bidea euskal musika (partikularki, eta kultura orokorrean) plazara eramateko egungo kontestuan? Zein da musikaren inguruko mugimenduen papera kontu honetan guztian (hots, Euskadi gaztea, MusikHerria, gaztetxeak, disketxeak...)? Eta azkenik, egongo al da, eta hala izanez gero zein izango da gure udako abestia? Egon beharko litzateke edo hori apurrekin konformatzea litzateke?
Ba egia esan ilusio handia nuen sexty sexersen diska berriaren inguruan. Antzeko estiloa jorratu zen estatu batuetan 80. hamarkadan. Korronte horretan sortu ziren talde handi ia guztien diska borobilena, aditu gehienen aburuz, lehenengoa da (Guns'n'roses, Skid Row..). Hasierako ikutu makarra horiek galtzen joan ziren. Ea hauei ez zaien berdina gertatzen!
Nik egia esan euskal herrian sortutako musika gutxi entzuten det. Alde batetik gehien entzuten dudan estiloan ez dagoelako produkzio handirik (Su ta gar handiek oraindik luzerako grina dutela frogatzen duten arren), eta bestetik euskal musika politizatutik, euskal musika mediatizatura pasa garela uste dudalako. Azken urteotan atera diren ia talde gehienak euskadi gaztean trilioi bat aldiz jarri ondoren egin dira ezagun. (Zenbatek dute gogoan Asgarth taldea?)Orokorrean ez dute ezer berririk aportatzen.
Ikatz kalean aspaldian ez naiz egon, baina egia da beti abesti berbera entzuten direla. 80 edo 90. hamarkadetako beste abesti interesgarri ugari daude, eta gaur egun baita ere. Ikatz kaleak duen arazoa oso homogeneoa dela deritzot. Polita izango litzateke taberna bakoitzak musikarekiko bere ikuspuntua adieraztea
Bestalde nere iritziz, "Maite Zaitut" abestia Takolok bere musikari ibilbide apartan idatzi duen abestirik kaxkarrena da.
Rock Radical Vascoren inguruan bi hitz. Korronte horrek beste musikarie ez ziela mesederik esan duzu, Ander. Logikoa! Horrelako zerbait pil-pilean dagoenean residuala da. Hori gaur egun trikitixari Euskadi Gazteak kalte egiten diola esatea bezal da. Noski! Gauza baten alde egitean bestearen kontra egiten da.
Ikatzeko eztabaidaren inguruan erabat ados. Euskal musika egon badago eta asko. Kontrakoa esaten duenak gehiegi sakondu ez duelako da. Adibidez zergatik ezin da Imuntzo ta Beloki jarri taberna batean? Edo selektah kolektiboa? Neri sekulako pena ematen dit Ikatzen eukal musikaren beherakada eta degradazioa ikustea. Euskal musika asko dago eta gero eta gehiago, baina ze tabernatan entzungo ta Ikatzen ez bada? Politikoki estaeko oso zuzena ez den arren, ghetto izateak uzteari dituen kalte kolateralak dira.
Azkenik, Euskadi Gazteari buruz. Nik ez dut sekula aitzen (beste irratiak bezala) baina egiten duena kritikagarria den arren, are kritikarriagoa da bere jokuan sartzen direnen jarrera. Musikan beste dozertan bezala jarrera "alternatiboa" edukitzea ere norberaren esku dago. Musika norberak deskubritu dezake bere kasa eta beraz, kulpa ez da Euskadi Gazterena, nahiz eta neronek ere bere alde ez duen egingo.
Zortzigarren aldiz azkenik, (berriz ere zerbait okurritu zait), Anderrek aipatu duen "maite zaitut"i buruz hitz egin nahi dut. Ez dakit nundik sortu zen, nik Orexako festetan entzun nuen lehen aldiz eta handik hilabete terdira entzun nuen lehenbizikoz euskadi irratian eta tabernetan. Baliteke behetik gora hazi den abesti baten kronika izatea (edo hala nahiko nuke). Bukatzeko eta orain bai, Asgarth taldeak diskak grbatzen jarraitzen du eta "...garrasia" bere azken diska kaleratu berri du duela ez gehiegi. Lehen esan bezala Euskadi Gaztearen patroie jarriatzea norberaren esku dago.
Batetik aipatu -Beñatek bestela potroak moztuko dizkigu- Pirritx eta Porrotxen kanta askotan Iñaki Salvador pianojoleak parte-hartzen duela.
Nik uste dut musika naturaltasun osoz entzun behar dela. Esan nahi da, Aldasorok esan bezala, musika gustuz entzun behar dela, eta gogoko musika hori euskaraz, gazteleraz, ingeleses, frantsezez, katalanez eta modu instrumental batetan Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Inglaterran eta Kontxintxinan entzuten direla.
Horiek horrela euskal musikak duen arazoa musika euskaldun bezala jotzen ez dugunean sortzen da.
No hay tregua euskalduna da? Ba kalean "diridiua" -ez dakit nola idazten den- jotzen duen baten musika ere. Ikatz kalekoaren inguruan komentariorik ez.
Behin bloga piztu eta Lertxundik sekulako primizia bidali digu notizia bezala jartzeko. Gure hizkuntzak, euskarak, Europan bizi duen egoeraren islada. Kontuari sakon heltzeko moduko gaia.
Eztabaida-talde bat landu nahi dugu. Izan ditzakegun kezka eta gogoetei aterabide bat eman nahi diegu gure jakintza, formazio eta entretenimendua zabaltzea helburu bezela ditugularik. Ideia eta proiektu ezberdinak batuko dituen puntu bat izan nahi dugu.
9 Comments:
Adierazpen askatasuna!
Kalaka Afari Taldean eztabaidarik ez?
By
Landa, at 07 May, 2007 14:09
Gai berriak nahi dituzuenok proposatzea da logikoena.
By
orexa, at 08 May, 2007 03:53
Bueno gaia atera asmoz; Ander, Sexty Sexersen diska berria erosi dut, eta aurrekotik nahiko urruti dagoela esan behar dut. Urruti negatiboan.
Ezker Abertzalea Rock´n´roll!
By
Landa, at 08 May, 2007 11:07
Arrazoi dezu, Landa, Sextyen azken diskoa aurrekoa baino txarxeagoa da. Aurrekoak zuen freskura guztia, bere alde berritzailea-edo, ez da hontan ikusten. Kantariari esaiozu, ea harropuzkeria hori apur bat jesten zaion.
Ezker abertzalea rock&roll? Ezker abertzalea beti izan da borrock&roll beste ezer baino lehen. Eta hori, ona izan al da euskal musikarentzat? Txuma Murugarrenek esan zuen behin rockradicalvasco delakoak ez diola euskal musikari mesede handiegirik egin, korronte hartatik kanpoko taldeei ez baitzitzaien besteei adina laguntzen. Orain zorionez, euskal musika esparrua dexentez zabaltzen ari da, geroz eta esparru gehiago ikutzen dira eta jada ezin da jarri lehen jartzen zen aitzakia, hau da, 'euskal musika politizatua dago erabat'...
Bestalde, tabernetan, adb, euskal musika geroz eta gutxiago entzuten da (ikus ikatz) eta entzuten denean betiko klasiko (ejem) zoragarriak (ejem ejem) izaten dira, hala nola betagarri avanti poporo, bahia de pasaia, alguien debe tirar del gatillo (---), 10 urte gartzelan... Berrikuntza bakarrak Gazte Topaguneko abestiak eta baten bat gehiago. Baina posible da, igaz 'Maite Zaitut'ek erakutsi zigun bezela.
Bueno harira, zein izan beharko litzateke bidea euskal musika (partikularki, eta kultura orokorrean) plazara eramateko egungo kontestuan? Zein da musikaren inguruko mugimenduen papera kontu honetan guztian (hots, Euskadi gaztea, MusikHerria, gaztetxeak, disketxeak...)? Eta azkenik, egongo al da, eta hala izanez gero zein izango da gure udako abestia? Egon beharko litzateke edo hori apurrekin konformatzea litzateke?
Asko idatzi det gaur, ea animatzen zeaten...
By
derzu, at 09 May, 2007 00:59
Ba egia esan ilusio handia nuen sexty sexersen diska berriaren inguruan. Antzeko estiloa jorratu zen estatu batuetan 80. hamarkadan. Korronte horretan sortu ziren talde handi ia guztien diska borobilena, aditu gehienen aburuz, lehenengoa da (Guns'n'roses, Skid Row..). Hasierako ikutu makarra horiek galtzen joan ziren. Ea hauei ez zaien berdina gertatzen!
Nik egia esan euskal herrian sortutako musika gutxi entzuten det. Alde batetik gehien entzuten dudan estiloan ez dagoelako produkzio handirik (Su ta gar handiek oraindik luzerako grina dutela frogatzen duten arren), eta bestetik euskal musika politizatutik, euskal musika mediatizatura pasa garela uste dudalako. Azken urteotan atera diren ia talde gehienak euskadi gaztean trilioi bat aldiz jarri ondoren egin dira ezagun. (Zenbatek dute gogoan Asgarth taldea?)Orokorrean ez dute ezer berririk aportatzen.
Ikatz kalean aspaldian ez naiz egon, baina egia da beti abesti berbera entzuten direla. 80 edo 90. hamarkadetako beste abesti interesgarri ugari daude, eta gaur egun baita ere. Ikatz kaleak duen arazoa oso homogeneoa dela deritzot. Polita izango litzateke taberna bakoitzak musikarekiko bere ikuspuntua adieraztea
Bestalde nere iritziz, "Maite Zaitut" abestia Takolok bere musikari ibilbide apartan idatzi duen abestirik kaxkarrena da.
By
Anonymous, at 09 May, 2007 03:10
beno, blogak martxa hartu du. ea orexak eta landak erritmoa aguantatzen duten!
By
Anonymous, at 09 May, 2007 03:10
Rock Radical Vascoren inguruan bi hitz. Korronte horrek beste musikarie ez ziela mesederik esan duzu, Ander. Logikoa! Horrelako zerbait pil-pilean dagoenean residuala da. Hori gaur egun trikitixari Euskadi Gazteak kalte egiten diola esatea bezal da. Noski! Gauza baten alde egitean bestearen kontra egiten da.
Ikatzeko eztabaidaren inguruan erabat ados. Euskal musika egon badago eta asko. Kontrakoa esaten duenak gehiegi sakondu ez duelako da. Adibidez zergatik ezin da Imuntzo ta Beloki jarri taberna batean? Edo selektah kolektiboa? Neri sekulako pena ematen dit Ikatzen eukal musikaren beherakada eta degradazioa ikustea. Euskal musika asko dago eta gero eta gehiago, baina ze tabernatan entzungo ta Ikatzen ez bada? Politikoki estaeko oso zuzena ez den arren, ghetto izateak uzteari dituen kalte kolateralak dira.
Azkenik, Euskadi Gazteari buruz. Nik ez dut sekula aitzen (beste irratiak bezala) baina egiten duena kritikagarria den arren, are kritikarriagoa da bere jokuan sartzen direnen jarrera. Musikan beste dozertan bezala jarrera "alternatiboa" edukitzea ere norberaren esku dago. Musika norberak deskubritu dezake bere kasa eta beraz, kulpa ez da Euskadi Gazterena, nahiz eta neronek ere bere alde ez duen egingo.
Zortzigarren aldiz azkenik, (berriz ere zerbait okurritu zait), Anderrek aipatu duen "maite zaitut"i buruz hitz egin nahi dut. Ez dakit nundik sortu zen, nik Orexako festetan entzun nuen lehen aldiz eta handik hilabete terdira entzun nuen lehenbizikoz euskadi irratian eta tabernetan. Baliteke behetik gora hazi den abesti baten kronika izatea (edo hala nahiko nuke). Bukatzeko eta orain bai, Asgarth taldeak diskak grbatzen jarraitzen du eta "...garrasia" bere azken diska kaleratu berri du duela ez gehiegi. Lehen esan bezala Euskadi Gaztearen patroie jarriatzea norberaren esku dago.
By
orexa, at 09 May, 2007 03:57
Kaixo gazteak!
Batetik aipatu -Beñatek bestela potroak moztuko dizkigu- Pirritx eta Porrotxen kanta askotan Iñaki Salvador pianojoleak parte-hartzen duela.
Nik uste dut musika naturaltasun osoz entzun behar dela. Esan nahi da, Aldasorok esan bezala, musika gustuz entzun behar dela, eta gogoko musika hori euskaraz, gazteleraz, ingeleses, frantsezez, katalanez eta modu instrumental batetan Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Inglaterran eta Kontxintxinan entzuten direla.
Horiek horrela euskal musikak duen arazoa musika euskaldun bezala jotzen ez dugunean sortzen da.
No hay tregua euskalduna da? Ba kalean "diridiua" -ez dakit nola idazten den- jotzen duen baten musika ere. Ikatz kalekoaren inguruan komentariorik ez.
Behin bloga piztu eta Lertxundik sekulako primizia bidali digu notizia bezala jartzeko. Gure hizkuntzak, euskarak, Europan bizi duen egoeraren islada. Kontuari sakon heltzeko moduko gaia.
By
Landa, at 09 May, 2007 11:36
Lertxundirenarekin jarraituz, Ander edo Enekori notizia jartzeko e-posta bat bidali dudala esatea da.
By
Landa, at 09 May, 2007 11:37
Post a Comment
<< Home