Kalaka Afari Taldea

Friday, June 01, 2007

Foru hauteskundeak 2007

Hauteskundeak

Lehenik eta behin, ilegalizazioak direla eta ez da errexa konparaketak egitea. Horretarako kandidatura ilegalizatuek izandako botuak kontatu ditut, botuen benetako aldea nundik norakoa den ikusteko. Alderaketak koalizioka egin ditut egiteko era bakarra delako.

GIPUZKOA

Nabarmena EAJren beherakada. Prozesuan izan duen jokaera negargarria baina batez ere Jon Hauregiren afera eta Irungo Ogasunaren kasuak ez diote batere lagundu. Esan beharra dago Imaz jaunaren estrategiaren barruan zegoela beherakada hau.

PPk ere hiru jetsi ditu. Komentariorik ez du behar. Eskerrak!

PSE-ren gorakada, dexentea. Ilegalizazioa tarteko eserleku "legal" asko lortu ditu ANVren kontura. Hala ere 2 eserleku igo da ANV kontuan hartuta ere. ANVren gorakada ikaragarria. Nere ustez hemen behintzat prozesuaren aldeko joera bat ikusten det (edo ikusi nahiko nuke).

Azkenik, EB-Aralarri buruz. Boto jeitsiera ia beste guztiek bezala baina eserlekuetan gorakada handia. Koalizioak herrilade honetan funtzionatuko zuela garbi zegoen, hortaz pronostikoek asmatu dute.

BIZKAIA

Eskubiaren beherakada. EAJ bere feudoan ere dexente galdu du eta deigarria da boto eskuindarrak PPra ez jutea, beraz, boto eskubitarrak EAJn geratu dira baina besteak ez. Berriz ere igoera garrantzitsua bai PSEk eta bai ANVk. Berriz ere prozesua, nik behintzat tarteko ikusten det. EB-Aralar, ezuste handirik gabe sinergia aprobetxatu dute eta bai igo, espero zena.

ARABA

Berriz ere berdin. PSE eta ANV-ren gorakada bai eserleku eta botoetan. Kontuan hartu behar da jende gutxiago bozkatu duela, are zailagoa. PPk bere indarra mantendu du, beraz ez du nahikoa beste guztiak kontra baditu (eta ezin ukatu horretarako lana egin duela PPk). Duela 4 urte ere ez zuen indar nahikorik baina PSEk lagundu zion. Orain ezetz dirudi baina jakin zazu. EAJren beherakada, beste herrialdeetan bezala dexentea.

NAFARROA

UPNk mantendu ditu bere eserlekuak eta botuetan igo da. PSN berdin. Garaile Nafarroa Bai 5 eserleku gehiagorekin. Igoera pronostikatua zegoen baina aipagarria da hala ere. ANV, CDN eta IUN jeisten. 3 erreferentzia daude egun Nafarroan eta hauek hortik kanpo daude. ANV jextea logikoa da Nafarroa Bai erreferente delako. Bertan egon beharko lukeela jakiteko ez zen hauteskundeetara itxaron behar.

OROKORRA

ProzesuaK kale egin zuen baina gizarteak beste aukera bat eman nahi ziola iruditzen zait. Prozesu batek bai PSE eta bai Ezker abertzale indartsuak behar ditu eta hau bete da. Beste alde batetik, prozesuaren mapan oztopo bat zen eta nire ustez dexente ongi gainditu da. Orain Ezker abertzaleak ez du presarik eta PSOE Martxoan du data jarria. Negoziatzeko presa ez da lagun ona eta orain hori ezker abertzaleak aprobetxatu behar du.

Prozesua ez da sekula eten eta hauteskunde hauek ez dira oztopo izan eta bultzada bat eman dezakeela ere esan daiteke. Inoiz baino garbiago geratu da, prozesua inoiz baino beharrezkoagoa dela eta berak aldaketa asko ekartzen jarraitu dezakeela.

Hauteskunde “legalei” (ez dakit zenbat komilla jarri) buruz, konstatazio bat besterik ez. Ilegalizazioek alderdi nagusiei egiten die mesede gehien. Lehen garbi EAJ zen baino orain ez. Nafarraren kasua berezia da, han Nafarra Bairen fenomenoa dago eta. Ilsuio bat sortu du eta hori ezin da ukatu. Egunen batean Nafar abertzale guztiak bilduko direla pentsatu nahi dut.

Nik uste hausnarketa nahiko sakona egin detela. Orain zuen txanda!!

Labels: , ,

46 Comments:

  • Lan bikaina Eneko!!

    Aipatutakoa osatzeko bi gauzatxo. EAren emaitzak aipatzearren: Erkidego mailan batakazoa jakina zen, baina Gipuzkoan 'altzariak salbatu dituztela' ematen du. Uda ostean barne-hauteskundeak dituzte eta ikusi beharko da...

    EAJri buruz ere hausnarketa bi, bata lokala ta bestea globala. Lokalki, Gipuzkoa mailan, argi dago ustel-usainak jende asko etxean gelditzera animatu duela. Errua lapurretaren informazioa plazaratu dutenei botatzea, lapurrei beharrean, kriston jeta eukitzea da. Baina jeitsiera ez da soilik Gipuzkoan izan, Erkidego osoan baizik, eta hortan Espainia liluratzeare estrategiak kale egin du. Beraz, EBBren zuzendaritzako lehia hasi den honetan, markadorea horrela dago: Egibar -1, Imaz -1

    By Blogger derzu, at 01 June, 2007 08:52  

  • EAri buruz, konparaketak eta analisiak egitea ez da lan erreza. Datu ofizialak duela hamar urtekoak dira eta horiekin egiten zen EAJ eta EA koaliziaren eserleku banaketa. Bereaz, zer den mantendu eta zer ez oso diskutigarria da. Hala ere, nik uste EAJko politikatik urrundu nahian jende asko etorri zaiola, nahiz eta printzipioz ez bere bozkatzaile potentziala izan.

    EAJri buruz, ez naiz inor defenditzen hasiko baina nik uste Jon Jauregik errugabe izateko aukera ere baduela. Jakina da bera kentzeko estrategia EBBk antolatu zuela eta organu honek berak egindako bileran bere kontra zerbait bilatzen hasi ziren eta ez zuten ezer aurkitu. Izkutatzeko zerbait balu esnago lukete beraien izena "garbitzeko" edo. Beraz, nik uste 5 etxe edukitzea ez da ilegala. Diru asko zuela, noski, beste askok bezala. Beasaingo alkate urte mordoan eta Udabiltzako presidente izana eta bere emaztea Fiskalitate aholkulari.

    Anderri erantzuna bukatzeko, EAJn gauzak gaizki daude bai. Imaz-en politikaren sekulako akatsa ikusi da. EAJren indar hegemonikoa lehiotik behera bota du urte oso gutxitan. Nere esperantza prozesuan aurrera jutean dago eta honek erakutsiko die ez daudela leku egokian.

    By Blogger orexa, at 02 June, 2007 04:59  

  • Jauregiren afera ez zen zituen etxe kopuruen kontua; arazoa, hau ez zituela deklaratzen zen.

    Hala ere Enekorekin bat nator EBBk montatu duen estrategia bat dela. Iruneko ogasunari dagokionezk, hau ikerketapean zegoen kontu bat zen eta bakarrik zartarazi beharrean, eskuak garbitzeko EAJri esker deskubritu den estafa bat bezala saldu nahi digute. Hau ere aurreko estrategia berean kokatzen dut. Esku luze guztiak Gipuzkoan egongo balira bezala...

    Eta abendu aldera EBBean hauteskundeak? kar.......kar......kar

    By Blogger Landa, at 03 June, 2007 05:53  

  • Kasualitatea, su-etena hautsi behin hauteskundeak pasata. Nun daude prozesuaren aldeko 190.000 bozka horiek? Zer dio orain Batasunak? Pff...

    By Blogger derzu, at 04 June, 2007 23:35  

  • Kaixo!

    Ikusten dut dagoeneko -hemen goizeko 8:40 dira- blogean sartu eta ezin izan dugula notizia berria komentatzea aguantatu.

    Anderren irakurketa berdina. Non geratzen da prozesuaren alde eskatzen zen bozka? Ezker abertzale politikoa indartuta atera den hauteskunde hauetan nola ulertu daiteke su-etenaren amaiera?

    Nik Urkiri esan nion; "ez daitezela lotsagabeak izan eta su-etena apurtu behar badute hauteskundeen aurretik egin dezatela". Atera duten komunikatuan boto guzti hauen babespean hitzegiten dutela dirudi.

    Eta komunikatuarekin jarraituz, esan beharra dago interneten ezin izan dudala osoa irakurri; baina, GARAk moldatu duen berrian ETA erakunde armatuaren diskurtsoa asko gogortu dela iruditu zait. Orain prozesuaren amaiera independentzian kokatzen du. Bestetik "armaz erasotua den herria, armaz defendatzeko erabakia berresten dugu" dio komunikatuak; galdera da, zeinen kontra bideratuko ditu bere ekintzak? Euskal Herriko enpresarien aurka? Polizia autonomikoaren aurka? Euskal politikarien aurka?

    Kontradikzio handiegiak ezker abertzaleak Euskal Herria bertan lan eta bizi direnen artean erabaki eta eraiki behar dugula esaten duenean.

    Post scriptum: Komunikatu osoa GARAn irakurri daiteke; BERRIA ez dakit saturatuta dagoen edo zer.

    By Blogger Landa, at 04 June, 2007 23:55  

  • Ez al duzue idatzi behar? Batasunaren prentsaurrekoa arratsaldean omen da. Esaten dutena entzuteko irrikan nago.

    By Blogger Landa, at 05 June, 2007 05:25  

  • Ezker abertzalearen diskurtsoa lehengo berbera da. Orain inoiz baino garbiago geratu da biak independienteki jokatzen dutela. Talde bakoitzak bere helburuak ditu eta ez dira berdinak.

    Eta ezker abertzalearen bozkak hor egoten jarraituko, nahiz eta ez duen orain arte zuen ilsuiorik izango. Beste batean beharko du.

    By Blogger orexa, at 05 June, 2007 07:12  

  • Independienteki jokatzen dutela? Eneko, ez da kasualitatea su-etena hauteskundeak eta gero haustea, lehenago baino. Hor bien arteko interakziorik ikusten ez badezu...

    Ni ere Otegiren hitzak entzuteko irrikitan nengoen, mirariaren esperoan-edo. Betiko anbiguotasunarekin hitz egin du, ETAren erantzunkizuna dela prozesua haustea 'erabakia berak hartu duelako'. A ze arrazoiketa. Enfin, talde independiente bezela jokatzeko, menpekotasun handiegia ikusten jarraitzen det, kontrako norantzan beti ere...

    By Blogger derzu, at 05 June, 2007 09:20  

  • Eneko; ezker abertzale soziala eta militarraren artean independentzia bat dagoela esatea katxondeo hutsa da! Independentzia hori egongo balitz ez lukete inongo arazorik izango ETAri erantzunkizunak eskatzeko -oso ondo egiten dakitela erakutsi dute EAJ eta PSOErekin-.

    Eta independentzia hori emango balitz argi eta garbi geratzen da erakunde armatuari politika gutxi interesatzen zaiola. ANVek lortu ditzakeen alkatetza horiekin zer gertatuko da? NaBairi eraso zuzentzat hartu behar dugu?

    Anoetako proposamena; urrutiko intxaurrak hamalau...

    By Blogger Landa, at 05 June, 2007 11:28  

  • Berrian aurkitu dudan artikulu baten paragrafoa, Uxue Apaolazak idatzia:

    ETAk herria aipatzen du etengabe, eta beharbada hori da interpretazioak hankaz gora jartzen dizkidana. ETAk ez du herriaren alde hilko, bere buruaren alde izatekotan, eta etsaia ez da beraiek uste dutena. ETAren etsai handiena, desagerraraziko duena, ni naizelako; ez dut torturatzen, atxilotzen, ez dut botererik, euskalduna naiz. Beraien etsai handiena, oraintxe, defendatzen duten herria da, eta iraungo badute, halabeharrez, bere kontra izango da.

    By Blogger derzu, at 05 June, 2007 15:17  

  • askoz gehiago espero nuen Otegiren prentsaurrekoari buruz. beste behin aukera paregabea galdu du ETArekiko menpekotasunik ez dutela adierazteko. Betikoa, ETAk erabaki edo ekintza tamalgarri bat egiten duen bakoitzean prozesua aurrera atera behar dela eta ez dakit zer, baina azkenean benetako arazoak PSOE et EAJ direla esanana. Auzitegi Nazionalak bere erabakia atzera bota eta De Juanari 96 urteko gartzela zigorra berrezarri ezkero, prozesua inoiz baino garrantzitsuagoa dela esango luke?

    Atzoko agiriaren ondoren ezker abertzaleak eginiko prentsaurrekoan irudikatzen dira nik ANVri ez bozkatzearen arrazoi guztiak. Jende asko emandako bozkaz damutzen ibiliko da

    By Anonymous Anonymous, at 05 June, 2007 23:35  

  • Ander; kabroi bat zera! Liburutegitik etxera lehenago etortzearen arrazoia Uxue Apaolazaren testua zuei luzatzeko zen, eta zuk aurre hartu didazu. Hau gaitzestea daukazu, bestela...

    Tira; kontua umore piska batekin hartzeko Zaldieroaren hatzoko eta gaurko tirak irakurtzea gomendatzen dizuet. Bake eta normalizazio prozesuaren benetako islada.

    Atzokoa:

    http://www.berria.info/umorea.php?izena=zaldieroa.jpg&karpeta=2007-06-05

    Gaurkoa:

    http://www.berria.info/umorea.php?izena=zaldieroa.jpg&karpeta=2007-06-06

    Ezker abertzaleak diskurtsoa aldatu behar du; herri hau ez darama inora eta herriari bidea egiten ere ez dio uzten. Uxue Apaolazak dioena egia biribila.

    By Blogger Landa, at 06 June, 2007 04:05  

  • Iñaki de Juana Madrilera daramate.

    By Blogger Landa, at 06 June, 2007 04:21  

  • Landa, harreman telepatiko honek beldurra ematen dit. Are eta gehiago zaldi eroaren estekak (bikainak) jarri dituzula ikusirik.

    de Juanari buruz zer esan? Erabaki zaharkituei erabaki zaharkituekin erantzutea ez dakit zilegi den, baina ulergarria bai. Enfin...

    By Blogger derzu, at 06 June, 2007 04:36  

  • de juanaren azken urteotako ibilbidea, El Pais aldizkariak burua. bisualki kronologia interesgarria

    http://www.elpais.com/graficos/espana/Juicio/Juana/Chaos/elpepuesp/20070413elpepunac_1/Ges/

    By Anonymous Anonymous, at 06 June, 2007 08:21  

  • Iritzi artikulo interesgarria:

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2007-06-07&orria=004&kont=009

    Cuatroko informatiboan ETAren propaganda bideo bat erakutsi dute. Akojonantea benetan. Su-etena zenari ere beste izen bat eman beharko zitzaion...

    By Blogger Landa, at 07 June, 2007 05:42  

  • Hemen duzue esaten nizuen bideoko enlazea:

    http://www.cuatro.com/multimedia/video.html?view=alta&xref=20070607ctoultnot_3.Ves

    By Blogger Landa, at 07 June, 2007 08:10  

  • Barkatu baino ni betikoarekin nabil. ETA eta Batasuna erlazionatuta ez daudenik nik ez dut esan, nik esan dudan gauza bakarra da bakoitzak bere helburuak dituela. Noski ETAk nahi duela ezker abertzaleak botu asko izatea baina ez dago prest interes hori talde armatuaren interesen kontra jartzeko, ze jakin badakite ezker abertzaleak boto gehiago jasotzen dituela indarkeria tartean ez dagoenean (ANV eta EH kasu).

    Hausketa hauteskunde ostean pentsatua zegoela, dudarik gabe. Baina horrek ez du esan nahi biak bide berdinean dijoazenik. Ideologia armekin lotzean arrisku hori dago, azkenean armak dituena galentzen dela. Espainian trantsizioan ere gauza berebra pasa zen. Hitzak asko balio du baino metraileta baten ondoan hutsala da. ETA indar armatu bezala helburu batzuk ditu eta horiek ez dira Batasunaren helburu berak.

    Esplikazio gehiagorekin ez dakit hobetto edo okerrago ulertu den, baino bueno.

    By Blogger orexa, at 08 June, 2007 03:53  

  • Eneko, ETAk ANVren 187.000 botuak bere indar sozialaren erakusle gisa ulertzen dituen momentutik, eta ANVk, Batasunak, horren aurrean ahotsik altxatzen ez duen bitartean bide berdinetik dihoazelaren seinale.

    Diozu armak beti gailenduko zaizkiela hitzei. Irlandan horri buelta ematea lortu zuen SinnFeinek.

    By Blogger derzu, at 08 June, 2007 05:54  

  • Urki naiz:
    A ze desilusioa e txabales!! orain otegi barrura de juana madrilen, ez ahaztu berehala atera behar dela 18/98ko sententzia zer gertatuko da? denak barrura. Burua erabiltzen jakin behar da, ezin da hauteskundeak pasa eta astera su etena amaitu, nahiz eta estrategikoki bakarrik pentsatuta ere, urrutiago joan gabe: KAGADA !!
    Ea zer gertatzen den, eta ea abenduak 2an egibarrek irabazi eta gauzak aldatzen diren!!!, asko aldatuko du historia horrek!!!

    By Anonymous Anonymous, at 08 June, 2007 09:54  

  • Kaixo lagunak!

    Urkik behin idatzi eta denak ahoa itxi... zer pentsatua ematen du honek!

    Sagasek beste blogean utzitako bideo bat:

    http://www.youtube.com/watch?v=9UJSmcHl5Gg

    By Blogger Landa, at 14 June, 2007 05:37  

  • Armak hitzei ORAIN gailendu zaiela esan dut. Pixkanaka beste prozesu baten alde hasi behar dugu lanean. Dudarik ez dago hor Egibar egotea garrantzitsua litzatekeela, eta martxoan PSOEk irabaztea. Orain denbora behar da.

    By Blogger orexa, at 15 June, 2007 03:22  

  • Armak hitzei ORAIN gailendu zaiela esan dut. Pixkanaka beste prozesu baten alde hasi behar dugu lanean. Dudarik ez dago hor Egibar egotea garrantzitsua litzatekeela, eta martxoan PSOEk irabaztea. Orain denbora behar da.

    By Blogger orexa, at 15 June, 2007 03:22  

  • Aspalditik ez nuela negar egiten. Entrenatzen ditudan gazteek pasa didaten bideo honekin...

    http://www.youtube.com/watch?v=aZJgd5tgP6M

    Ikutu politikoa du, eta Ander Anberesen gogorarazten du!

    By Blogger Landa, at 15 June, 2007 12:27  

  • Enorme Landa ENORME.

    By Anonymous Anonymous, at 16 June, 2007 07:17  

  • Bideoa oso ona da eta ikustu politikoa ere ederra!

    By Blogger orexa, at 20 June, 2007 08:33  

  • bale landa bale!! jajaja

    nundik atera da tipo hori?
    solo le falta el atleeeeeeetik ieup!

    By Anonymous Anonymous, at 22 June, 2007 14:00  

  • Erroma zirkulazioa txarra da baino Indian. Bozinak ere dexente entzuten dia.

    http://www.espacioblog.com/pasabaporalli/post/2006/04/20/acomo-se-conduce-la-india-

    Alec Reid-i elkarrizketa oso interesgarria. Batez ere ezker abertzalea eta ETAren inguruko erlazioari buruzkoak.

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-06-24&orria=008&kont=732

    By Blogger orexa, at 25 June, 2007 07:25  

  • Kalakariok!

    Noiz zatozte Donostiara? Afari on bat egiteko gogoz babil.

    Erantzun!

    By Blogger Landa, at 26 June, 2007 01:53  

  • iepa landa!!!

    ni igandean nator, hilak 1, lertxundi/jokin/josurekin batera. Afaria egiteko gogotsu ni ere

    aiooooo

    By Blogger derzu, at 26 June, 2007 10:30  

  • Iepe!
    Ni ere afarirako prest. Landa, hasi menua prestatzen.
    Aio

    By Anonymous Anonymous, at 27 June, 2007 01:52  

  • Mmmmmmm...

    By Blogger orexa, at 27 June, 2007 08:05  

  • Kapuiloak!

    Bueno; dirudienez ni baina libreago egongo zarete. Uztailaren 5ean azterketa bat jarri didate eta hori prestatzeari ekin beharko diot. Ea fundamentu piskat erakusten duzuen eta ganorazko afaria prestatzen didazuen/diguzuen!

    By Blogger Landa, at 27 June, 2007 08:26  

  • didazuen? egozentriko xamarra ez?

    By Blogger derzu, at 27 June, 2007 08:59  

  • Egozentrikoa. Nork dio hori eta Hitzan argazki eta orri erdiko elkarrizketan 67 euro urtean asko ez direla esaten duenak!

    Avenidako duplexean izan beharko du afariak.

    Gainera, ni izan naiz zuen falta sufritu behar izan dudana!

    By Blogger Landa, at 27 June, 2007 13:40  

  • kaixo danoi, guatemalatik, dena ongi doa hemendik, herrian zehar bidaiatzen, eta lan apur bat egiten... egia esan guatemala euskaldunez josia dago jejeje.

    beno ongi bukatu firzazuela azterktak eta on egin afarian !!!!

    ayem

    By Anonymous Anonymous, at 27 June, 2007 15:18  

  • joe landa, nik ez nekien elkarrizketa argitaratuko zenik, uste nuen harpidedunen artean galdetzen ari zirela informazioa biltzeko, besterik gabe, kanpaina bat abiatzeko-edo. Ta flipantea, oso flipantea, esan nuenetik argitaratu zutenera dagoen aldea...

    Afaria duplexean? Posible bada ba bai, baina bestela... ba ez.

    By Blogger derzu, at 28 June, 2007 02:16  

  • "Gazte askok 150 euro ordaintzen ditu hilean sakelako telefonoagatik eta parrandaren batean horren bikoitza erraz gasta dezake." Ander Gortazar

    By Anonymous Anonymous, at 29 June, 2007 07:54  

  • Ander; zuk 300 euroko parrandak non botatzen dituzu¿?

    By Blogger Landa, at 29 June, 2007 11:13  

  • ei!! 150 euro urtero, eta 300 ere urtero, izatekotan. Eta ez naiz ari nitaz, orokorrean baizik (zuen kuadrilako batzuk, 300 euro 4 egunetan, x comentar)

    By Blogger derzu, at 29 June, 2007 11:34  

  • Joeeeee, orain konturatu naiz, urtean jarri ordez hilean jarri nion... joe, a ze hanka sartzea... baina bueno, burmuin apur bat (edo ezberdin zero, exageratu gabe) duenak harrapatuko zun kontua. Espero det

    By Blogger derzu, at 29 June, 2007 11:39  

  • Kaixo!

    Blog honetan idatziko duenik ez dago...

    Josu Jon Imazen azken artikulua hartu nahiko nuke eztabaida hau berpizteko. Urkik idatziko balu deabru guztiak dantzan jarriko lituzke!

    By Blogger Landa, at 16 July, 2007 01:04  

  • Imaz betiko moduan. Hankak goraino sartu ezin dela uste denean, zapla! En fin, ea abendurarte ahoa itxita daukan.

    By Blogger orexa, at 19 July, 2007 09:35  

  • Oporretan gaude. Barkatu eragozpenak. Bitartean ondo pasa!

    By Blogger orexa, at 09 August, 2007 06:39  

  • Apa mutilak!!! Aspaldi ez nintzela hemendik igarotzen. Hementxen nabil, zenbakizko analisia deituriko ikasgai kitzikagarri bat ikasten.

    Aupa ED14!

    By Blogger Iñigo, at 31 August, 2007 13:41  

  • Zer deritzozue Josu Jon-ek harturiko erabakiaz??

    By Anonymous Anonymous, at 12 September, 2007 14:12  

Post a Comment

<< Home