Kalaka Afari Taldea

Wednesday, January 31, 2007

Zaldi Eroa (2002/02/01)


Otsaila oso hilabete polita da, eta umorez hasten bada oraindik hobea. Zaldi Eroaren atzean Patxi Huarte marrazkilariaren eskua dago, genio bat, eta horregatik ekartzen dut hainbestetan gure txoko honetara. Besterik gabe, ea bizitza pixka bat ematen diogun blog honi ala?

pd.: Landa!! Bruselara etorri nintzeneko gauean SPrako tranbia irakurtzen hasi nintzen (eta ia bukatu!!). Aspaldi ez nuela irakurtzen halako goxotasun baina biluztasunez, inozentziaz baina realismoz, betetako hitzik. Unai Elorriagak lortu du apenas ekintzarik gabeko istoria eder kontatzea. Orain ulertzen dut zergatik gustatzen zitzaizun hainbeste mezuak Unai Elorriaga imitatuz idaztea...

Izan huntsa!!

Tuesday, January 09, 2007

Ni ere kutsatu naiz

Baina birus hau ikaragarri gogorra da eta ez dago berau geldiaraziko duen inolako txertorik. Ez ditu hitz politak helarazten hizkuntz arrotz batean, ez. Birus honek seko jota utzi nau eta nire bihotzeko ekipoarengatik interesa galtzea ekarri dit.

Zergatik? Nik oso garbi daukat. Batetik, dozena erdi bat urtetan lehen mailako talde saneatuena izatetik, kinka larrian egotera pasatu gara zorrak nola ordaindu ez dakigularik. Denoi pasa zaigu burutik esku luzeren baten (edo batzuen) lana dagoela tartean eta berau ikertzeko konpromisoz iristen da “denon” erreala administrazio kontseilura. Baina hara non iazko biltzarraren bezperan, Foru Aldundiak, beste inolako azalpenik gabe 6 milioi euro ematen dizkio Errealari. Sekretua gordetzeko eta ez ikertzeko eskaera ikusten dut nik “laguntza” honen atzean.

Zerbait estali nahi duenak, ahal duen guztia egin behar du hau argitara ez ateratzeko, baina ustez profesionala eta zintzoa denak, egoera hori azaleratu behar du eta hor kale egin duzue Fuentes jauna.

Beraz, kirol egoera aitzakia jarriko duzue, abonadun kopurua jaisten denean, baina hori ez da nire kasua. Reala, zorionez zuen gainetik dago eta beti izango naiz realzale, baina ez nago prest, galbidera garaman proiektu honetan zuekin batera egoteko. Benetako Realzaleak bazarete, salatu eta atera trapu zikian guztiak. Reala egiera tamalgarri honetara nola iritsi den jakiten bada eta berriz gauza bera ez gertatzeko neurriak hartuz gero, denak izango gara zuen atzean. Baina hala ez denez...

Eneko Maioz Ganboa
Realeko abonatu ohia