Foru hauteskundeak 2007

Lehenik eta behin, ilegalizazioak direla eta ez da errexa konparaketak egitea. Horretarako kandidatura ilegalizatuek izandako botuak kontatu ditut, botuen benetako aldea nundik norakoa den ikusteko. Alderaketak koalizioka egin ditut egiteko era bakarra delako.
GIPUZKOA
Nabarmena EAJren beherakada. Prozesuan izan duen jokaera negargarria baina batez ere Jon Hauregiren afera eta Irungo Ogasunaren kasuak ez diote batere lagundu. Esan beharra dago Imaz jaunaren estrategiaren barruan zegoela beherakada hau.
PPk ere hiru jetsi ditu. Komentariorik ez du behar. Eskerrak!
PSE-ren gorakada, dexentea. Ilegalizazioa tarteko eserleku "legal" asko lortu ditu ANVren kontura. Hala ere 2 eserleku igo da ANV kontuan hartuta ere. ANVren gorakada ikaragarria. Nere ustez hemen behintzat prozesuaren aldeko joera bat ikusten det (edo ikusi nahiko nuke).
Azkenik, EB-Aralarri buruz. Boto jeitsiera ia beste guztiek bezala baina eserlekuetan gorakada handia. Koalizioak herrilade honetan funtzionatuko zuela garbi zegoen, hortaz pronostikoek asmatu dute.
BIZKAIA
Eskubiaren beherakada. EAJ bere feudoan ere dexente galdu du eta deigarria da boto eskuindarrak PPra ez jutea, beraz, boto eskubitarrak EAJn geratu dira baina besteak ez. Berriz ere igoera garrantzitsua bai PSEk eta bai ANVk. Berriz ere prozesua, nik behintzat tarteko ikusten det. EB-Aralar, ezuste handirik gabe sinergia aprobetxatu dute eta bai igo, espero zena.
ARABA
Berriz ere berdin. PSE eta ANV-ren gorakada bai eserleku eta botoetan. Kontuan hartu behar da jende gutxiago bozkatu duela, are zailagoa. PPk bere indarra mantendu du, beraz ez du nahikoa beste guztiak kontra baditu (eta ezin ukatu horretarako lana egin duela PPk). Duela 4 urte ere ez zuen indar nahikorik baina PSEk lagundu zion. Orain ezetz dirudi baina jakin zazu. EAJren beherakada, beste herrialdeetan bezala dexentea.
NAFARROA
UPNk mantendu ditu bere eserlekuak eta botuetan igo da. PSN berdin. Garaile Nafarroa Bai 5 eserleku gehiagorekin. Igoera pronostikatua zegoen baina aipagarria da hala ere. ANV, CDN eta IUN jeisten. 3 erreferentzia daude egun Nafarroan eta hauek hortik kanpo daude. ANV jextea logikoa da Nafarroa Bai erreferente delako. Bertan egon beharko lukeela jakiteko ez zen hauteskundeetara itxaron behar.
OROKORRA
ProzesuaK kale egin zuen baina gizarteak beste aukera bat eman nahi ziola iruditzen zait. Prozesu batek bai PSE eta bai Ezker abertzale indartsuak behar ditu eta hau bete da. Beste alde batetik, prozesuaren mapan oztopo bat zen eta nire ustez dexente ongi gainditu da. Orain Ezker abertzaleak ez du presarik eta PSOE Martxoan du data jarria. Negoziatzeko presa ez da lagun ona eta orain hori ezker abertzaleak aprobetxatu behar du.
Prozesua ez da sekula eten eta hauteskunde hauek ez dira oztopo izan eta bultzada bat eman dezakeela ere esan daiteke. Inoiz baino garbiago geratu da, prozesua inoiz baino beharrezkoagoa dela eta berak aldaketa asko ekartzen jarraitu dezakeela.
Hauteskunde “legalei” (ez dakit zenbat komilla jarri) buruz, konstatazio bat besterik ez. Ilegalizazioek alderdi nagusiei egiten die mesede gehien. Lehen garbi EAJ zen baino orain ez. Nafarraren kasua berezia da, han Nafarra Bairen fenomenoa dago eta. Ilsuio bat sortu du eta hori ezin da ukatu. Egunen batean Nafar abertzale guztiak bilduko direla pentsatu nahi dut.
Nik uste hausnarketa nahiko sakona egin detela. Orain zuen txanda!!
Labels: bake prozesua, Hauteskundeak, ilegalizaioak