Kalaka Afari Taldea

Thursday, October 12, 2006

élections communales

PS alderdi sozialista frankofonoa
SPA/Spirit alderdi sozialista flamenkoa
MR liberal frankofonoak
CDH kristau demokrata frankofonoak
CD&V/N-VA kristau demokrata flamenkoak
VLD/Vivant liberal flamenkoak
VB ultraeskuindar flamenkoak
UF usteet dirala en plan 'gorordo'

salut mes amis!

Gaizki gogoratzen ez badet, blog hau Enekok eramaten zuk batez ere ez? Azkenaldian nik bakarrik jarri ditut gauzak, eta denok egin dezakegu eh... Goian igandeko hauteskundeetako emaitzak dituzue, eta ikus dezakezuen bezela, nahiko herri zatikatua dela nabari da. De hecho, ez harritu 10 urtetan flamenkoak eszinditzen badira, debatea egon badago... baina konstituzioa blablabla hemen ere jangoikoaren, digo, Jangoikoaren pare.

Hemen bestela dana perfekto, lan bastante egiten ari gera (uste baino gehio egia esan), baina bueno, eramangarria. Atzo gurasoak etorri ziran (portzierto, zorionak hemendik espainiar guztiei, iruñako zalapartero hoiei batez ere), eta gida moduan oso ondo ibili naiz, solo faltaba, nun afaldu, nun zeoze hartu... Iñigoren galderari erantzunez, uste baino euskaldun gehio dago hemen, lan asuntoengatik batez ere, europako mobidak enpresa asko mugitzen ditu-eta. Ta gero euren semeak euskeraz hitzagiteko saioetara bidaltzen dituzte, ze potxolada... 6 urteko ume mokoak euskeraz frantsesez eta katalanez dakitenak, euskeraz flamenkoz eta portugesez, euskeraz frantsesez eta kongoleñoz... hori bai, hay cada bicho!! Pena da nazioarteko legediak umeak kaiolatan sartzea debekatzen duen (bueno, nazioarteko legediak gauza asko esaten ditu ta hemen baten batzuek...prrrrffff).

Eneko eta landarentzako informazioa: euskal etxe bat irekitzeko proiektua dago (gorka elejabarrieta, bakizue), baina ume eusko-belgen arduradunak esan zian bezela: 'pf, auskalo, gorka hori bakizu, radikalillo xamarra da'. Zeoze entzunda nun bai... Bilera bat omen dago asuntoa finkatzeko, baina hemen batzuk beldur dira ez ote duten tozinoa abiadurarekin nahastu eta txerri lasterketa bat antolatuko. Uste det metafora ulertu zaidala ezta? Herriko taberna bat irekitzeko beste ate batzuk jo beharko dituzte.

Bueno, utzi egingo zaituztet (oraingoz lasai!!), ea bixitasun pixkat ematen diozuen blog honi, ez dakit, etzi Nafarroa Oinez da Beran ezta? Miguel Sanzek izena aldatu nahi dio herriari, bere proposamena: 'Él'. Landa, lasai, txistea ez da nerea, Silveirarena da.

Ala puex, eongoatxik!!

derzu

pd.: Bixiten asuntoa nola dihoa? Eneko, berririk bai? Ah, London conection perfect, eurostar trena nahiko merkea da, asike martxoa-apirila... tiembla Isabel!!