Kalaka Afari Taldea

Monday, November 20, 2006

Norbanakoen parte-hartzea bultzatzeko interbentzioa

Donostialdeko bost norbanakoren izenean ekarpen motz eta zehatz hau plazaratu nahiko genuke.

Euskal Herriko Gazteriaren Eskubideen Kartak dioen bezala, egun euskal gazteria onestu gabeko eskubideen taldea da. Herri honen garapenari begira nahi eta behar komunak konpartitzen ditugun moduan, antolatu gabe dauden gazteek ere egunerokotasunean herri hau aurrera eramateko konpromezua dugu.

Lan honetan Euskal Herriko Gazteriaren Kontseiluak (eHgk) izan dezakeen erreferentzialtasuna eta garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Norbanakoaren parte hartzeko erabilitako bideek (foroa, e-posta,etab.) ez dute proposamen zein hausnarketak helaraztea errazten eta norbanakoen parte-hartze eta aktibazioa sakondu asmoz ondorengo planteamentua luzatzen dizuegu:

eHgk-rekiko interesa erakusten duten Norbanako oro proiektuaren parte izatea.

Horretarako bi bide hauek proposatzen ditugu:

- Posta-zerrenda baten osaketa: egunerokotasunik ez galtzeko, internet bidezko komunikazioa, azkarra eta zabala. Honen bidez, eztabaidetan parte hartzea erraztuko litzateke eta barne informazioa eskuragarri izango luke norbanako interesatu orok. Informazio honek, antolaketako eragileen asanbladan eta Kontseiluko Talde Eragilean parte hartzeko aukera emango lioke norbanakoei.

- Gazteen eta gazte eragileen sarea gorpuztu: helburua hiri, herri edo auzoetan konpromezua hartzen duten gazteekin eztabaidarako baliogarriak izango lirateken lan taldeak sortzea, norbanakoak sare hauetan erabat integratuaz.

Ekarpen honek eHgk-ak ilusio berrituekin aurrera jarraitzen lagunduko duelakoan, gazteok erabaki, gazteok eraiki!


Eskerrik asko!


Sinatzaileak:

Iñigo Azurmendi
Beñat Ralla
Ander Gortazar
Julen Landa
Eneko Maioz

Wednesday, November 15, 2006

hau al da bake prozesua bruselara eramatea?

Situation: atzo arkitekturako festa erraldoia kanpuseko pabilioi batean. Sartzera goaz, sarrera pagatzen degu eta orduraino ondo. Gero eskuan seilo bat jarri ziguten nahi genuenean sartu ta atera ahal izateko. Eta zas. Eskua seilatu eta jode! a ze sustoa! Jakingo balute zeren antza duen beraien sinbolito horrek... eta jakingo balute ekintza hori bera EHn apologia dela... Ai ai ai, hau bake prozesua bada, ba ni aita santua, eta Eneko 'habemus papa!' esan zuen tipo xelebre hura. Juajauaja. Bueno, sustoa pasa zitzagun gutxinez seigarren (edo zazpigarren?) garagardoarekin. Klaro, euro batera jarri ezkero...

pd.: kontrapuntu egiteko-edo, Trillo ministri oiharen iloba ezagutu nuen. Esta mas perlau... valentzianoa da, danimarkara joan zen bizitzera txikitan, baina Mikel izena du. Je ne comprend pas.

Friday, November 03, 2006

Bake prozesua zertan da?

Atzo Orexako aste kulturala aitzaki harturik, hitzaldi bat antolatu zen. Bertara LAB sindikatuko kide den Rafa Diez izan genuen gurekin, bake prozesuari buruz bere eta ezker abertzalearen ikuspegia helarazi nahian. Egia esan oso interesantea izan zen eta gauzak eta gertakariak oso era ezberdinetik ikusarazi zizkidan.

Lehenik eta behin historia pixka bat egin zuen eta egungo prozesua aurretik geratatutakoa gertatau gabe ez zegoela ulertzerik. Bake prozesuei dagokioenez, Argel eta Lizarra-Garaziri eman zien garrantzia, besterik gabe.

Prozesua bi karriletako bide bezala irudikatu zuen. Batetik, ETA eta Espainiako Gobernua eta bestetik alderdien mahaia. Ideia hau oso garbia eta ezaguna da baina bide hauek uste baino lotuagoak daudela ikusarazi zigun. Espainiako Gobernuaren interesen artean "bakea" presoengatik eskema interesatzen zaio, horrela kontzeptu politikoetan sakontzea ekiditen baitu. Ezker Abertzalea eta ETA konturatu dira hortaz eta hori da ETA eta Gobernuaren arteko karril horrek aurrera ez egiteko arrazoietako bat. Alderdien mahaia atzeratzen ari da PSOE eta beste karrila azeleratu nahi du, eta berak presoekiko aurrerapauso bat iragarri zuen (preso gaixoekiko adibidez), baina ETAk argi eta garbi utzi dio Gobernuari beraien arteko negoziazio hori ez dela hasiko alderdien mahai benetan martxan jarri arten, lehen aipaturiko Espainiako Gobernuaren "iruzur" hori ekidin nahian.

Eta hain zuzen hor kokatu behar da egun Ezker Abertzaleak, prozesua krisian dagoela esatea. Azkenean gizarte mobilizatu nahi da Espainiako Gobernuari presio egiteko aldedien mahaia osatzeko eta karril honen martxak beste ere berpiz dezan.

Oso ikuspuntu interesantea iruditu zitzaidan eta herritar soilei urruti xamar geratzen zaiguna. Ikuspuntu ezberdian baino oso oso interesantea.

Hala ere nik galdera bat ekarri nuen buruan jira eta bira (han ez galdetzeagatik). Espainiako Gobernuaren data kritikoa 2008 martxoa da Madrila hauteskundeka baitaude, baina zein puntutaraino Ezker Abertzalea prest dago prozesuaren onerako hauteskunde munizipal eta foralak sakrifikatzeko. Hauek sakrifikatuz gero, denbora gure alde jarzten dugu eta Espainiako Gobernua denborak itota uste baino gauza gehiago inar ditzake. Baina aldiz Gobernua konturatzen bada Ezker Abertzalearen helburua maiatzeko hauteskundeak direla, negoziazio maila jeisti egiten da. Pentsatzen det presio hori ETAk egingo duela gobernuarekin, Batasuna legalizatuz gero aurrea egingo dutelakoan edo. Honi buruz eta nahi duzuen guztiari buruz zuen iritzia jakin nahiko nuke Kalakakideok!