ETAri maiatzaren 14ean eginiko elkarrizketari buruzko nere ikuspuntua eman nahiko nuke. Denbora dexente pasa den arren gaia pil-pilean dagoela iruditzen zait.
Lehenik eta behin, elkarrizketa euskaraz egin izana aipagarria iruditzen zait. Euskal Herriaren alde egin beharko lukeen erakunde baten betebeharra euskara sustatu eta erabiltzea delako, nahiz eta askotan ez horrela izan.
Su eten iraunkorraz eta prozesuaren hasieraz hitzegitean zera dio ETAk: “ETAren erabakia eta urratsa ez da hutsean ematen, azken hilabeteetan eragile ezberdinek zuzenean azaldutako borondate eta konpromisoek ere badutela zerikusirik ETAren erabakian”. Esaldi honetan argi eta garbi geratzen da Espainiako Gobernua eta ETAren arteko elkarrizketa egon badagoela eta su etena honen ondorio zuzena dela. Elkarrizketaren inguruan hitz egitean ETAk diskrezioa funtsezkotzat jotzen du eta diskrezio bera eskatzen die beste eragile eta alderdiei.
Su etenean ahuldadea ikusten duten horien esaten die, 98ko prozesuan bera esan zela eta tesi horiek nagusitzearen ondorioak argi eta garbi ikusi ditugula.
Frantziako lehen ministroari gutuna bidali ziola baieztatzen du ETAk baina ez duela erantzun ofizialik jaso. PSOEren jarrerari buruz, prozesuaren zentroa Euskal Herritik aldendu nahian dabilela salatzen du erakundeak. Honekin erabat ados nago eta alderdi batek baino gehiagok salatu du hau bera. Zapatero bere kalkuluen arabera ari da eta denbora horiekin jokatzen ari da.
EAJren aurrean berriz ETAk dio 2001-2004 urteetako iniziatiba galdu duela eta prozesuan nora egingo duen oraindik ez dakiela. Hemen ere erabat ados. EAJk askotan bere epelkeria aprobetxatu nahi izan du konfrontazioetan ez sartzeko eta ahalik eta etekin gehiago lortzeko, baina prozesua aurrera doan heinean jarrera hau ez da baliagarria eta argi eta garbi utzi beharko du zer lortu nahi duen. Nire ustez prozesuaren alderdi militarra konpontzean eta maila politikoari eustean EAJk hanka egingo du PSOErekin CIUk herrialde Katalanetan egin duen antzera. Herriaren hitza errespetatzea dute orain lema nagusi jeltzaleek, baina benetako garaia iristean Imaz jaunak galtzak jetsita Zapaterorengana joango dela ezta dudarik.
Kale borrokari buruz ETAk dio ez idirela bere ekintzak eta herri haserrea adierazten dutela ekintza horiek eta haserre horren erantzunak besterik ez direla. Su etena unibertsala izatearen alde nago ni ere baino bi alderdientzat. Zeinek ziurtatu behar du Espainia eta Frantziako Gobernuak ere su etena betetzen dutela (atxilotuak, torturatuak, errepresioa...), beraz, zurikeriak bere neurrian.
ETAk ustez enpresari buruei iragarritako gutunei buruz ere mintzo da ETA elkarrizketan. Euskal Herriaren askapen borrokak beti mota ezberdinetako beharrak direla diote eta diru hori konpromiso gisa eskatzen dutela. Ikuspuntu xelebre xamarra iruditzen zait behartuz gero konpromisorik ez baita, baina erakunde militar gisa ulertzen dut su eten bat lortzeak kostu itzela duela estruktura guztia mantendu behar delako aktibo egongo balitz bezala eta horrek behar ekonomiko handia du. Dirua ez da behar aktibo egoteko, diru gehiena estrukturan bertan doa. Jende asko dago eguneko 24 orduak horretara dedikatzen dituena beste inolako zereginik gabe. Ideia politikoez haratago joan behar da zentzu horretan. Prozesua martxan hasi delako ezin zaio alderdi baten etsitzeko eskatu, azken finean ekonomikoki itotzea desagerpena eskatzea baita.
Negoziazioari buruz ETAk dio Estatuarekin presoetaz eta desmilitarizazioa hitz egingo dela baina, gatazkaren konpontzea euskal eragileen arteko akordiotik iritsiko dela dio. Hemen garbi ikus daiteke Anoetako proposamena onartua dagoela, honek ETAren aldetik dakarren aurrepausarekin. Bere burua bigarren maila batera pasatzen du herriari garrantzia itzuliaz. Pauso hau benetan garrantzitsua iruditzen zait herriak protagonismoa berreskuratzen duelako, eta onartzen delako gatazka indarkeriatik haratago doala eta hau ondorio bat besterik ez dela, nahiz eta oso latzgarria izan.
Azkenik oso interesgarriak iruditu zaizkit ETAk Zapaterok Katalunian izan duen jareraren araberako hausnarketak. “Euskal Herriari ziklo autonomiko bat inposatu nahi izateak, iruzurra izateaz gain, gatazkaren elikatzea besterik ez luke eragingo. Erratu egingo dira ETAren borroka armatua hutsean indargabetzea bilatuko dutenak.” Era berean ETAk dio prozesua ez dela ezker abertzalea normalizazio politikoan integratzeko prozesu bat. Bi aldiz irakurriz gero garbi geratzen da ETAk Espainiako Gobernuari zer eskatu dion, amnistia fase progresiboan, Batasunaren legalizazioa eta euskal eragileen mahiak erabakitako errespetatzea. Hain zuzen ere azken honetan dator duda nere ustez. Adierazpenak irakurri ostean, ETAk dio ez duela onartuko prozesua egungo markoan bukatzeak eta baliteke mahai horren erabakia hori izatea eta hor defizit pixka bat ikusten det diskurtsoan ez diotelako benetan herriari behar bezalako protagonismoa ematen eta ez da inongo momentutan aipatzen erreferendumik.
Bukatzeko kuriosaidade gabe aipatu nahiko nuke prozesua definitzean hitzak Zapaterok erabilitako berberak dira “luzea, gogorra eta zaila”. Koinzidentzi soila izan daiteke, edota benetan uste baino gertuago gaude egoera baten lehen islada.
Azkenean iritzi artikulu bat baino gehaigo elkarrizketaren laburpen bat atera zait. Afaritxo baterako eta ondorengo tertuliarako gai interesgarria irudituko zaizuelakoan eta nola ez zuen erantzunen zain, jeje! AIO